Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez, azaroaren 11ko 185/2008 dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatu dekretuak Leader ikuspegiaren aplikazioa erregulatzen du, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko Programari jarraikiz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1235
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/23
- Argitaratze-data: 2015/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikusita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren babesean 2014. urterako aurkeztutako laguntza eskariak eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa. Eskari horiek ebazpen honen (1, 2 eta 3) I, II eta III eranskinetan daude zerrendatuta, espediente zenbakia zehaztuz. Aipatu Aginduan iragarri ziren azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatutako laguntzak. Dekretu horrek berriz, Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen du, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programari jarraikiz.
Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek LGENF funtsa eta landa garapenerako europar laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Europako Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.
Kontuan hartuta aipaturiko erregelamenduei jarraikiz Europako LGENF funtsari dagokiola europar finantzaketa.
Kontuan hartuta urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako LGENF funtsaren kargura finantzatutako diru-laguntzak ordaintzea.
Kontuan hartuta aurkeztutako eskariak aztertzeko eta ebaluatzeko ardura duen Tokiko Ekintza Taldearen ebazpen-proposamena (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz).
Kontuan hartuta aurreko guztia, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen (1) I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta agertzen dira. Zenbatekoa, guztira 2.762.254,83 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura ordainduko da.
Jarduerak eta/edo inbertsioak burutzeko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da, ezingo direlarik hasi jarduerak eta/edo inbertsioak 2014. ekitaldia baino lehenago.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontutan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua).
Onartutako proiektua ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo azken hau egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz.
Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.
Bigarrena. Ebazpen honen (2) II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea onartzea. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta agertzen dira. Zenbatekoa, guztira 1.299.884,61 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da.
Jarduerak eta/edo inbertsioak burutzeko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da, ezingo direlarik hasi jarduerak eta/edo inbertsioak 2014. ekitaldia baino lehenago.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontutan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua).
Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENFren konturako ordainketa-konpromisoa kendu egingo da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Europako Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraikiz.
Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz.
Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.
Hirugarrena. Ebazpen honen (3) III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Laguntza horiek 2014. urterako iragarri ziren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntzak ukatzeko arrazoiak.
Laugarrena. Diru-laguntza jaso duen inbertsio-proiektua egiten ez bada, diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen, eta bereziki, dirulaguntza jaso duten inbertsioak gauzatzen direnetik, gutxienez, datozen 5 urteetan zehar mantentzen ez badira, dirulaguntza kendu egingo da, eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egin beharko da.
Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabete baten buruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.
(Ikus .PDF)