Arautegia
Inprimatu483/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3353
- Xedapen-zk.: 483
- Xedapen-data: 2018/05/21
- Argitaratze-data: 2018/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
248/2007 Dekretuak, abenduaren 26koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen du.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, abenduaren 26ko 248/2007 dekretuan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenak Osakidetzaren menpe dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen ditu.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak, abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen, 2012, 2013 eta 2014ko Aurrekontuen legea aplikatuz.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten eta hortik 29/2015 Prozedura Laburtua sortu zen, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian jarraitu zena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren irailaren 28ko 246/2017 zenbakiko Epaiak partzialki onartu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.
Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu zen eta, hori exekutatzeko, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 Ebazpena eman zen. Horren bidez, irailaren 28ko 243/2017 zenbakiko Epaia behinik behin bete zen, deialdiak amaitzeko jarduerak abiaraziz.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenak mantendu egiten du garapen profesionaleko deialdiak bertan behera utzi ziren arte egindako maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozeduraren jarduera guztien baliozkotasuna; hortaz, deialdi horiek ebazteko beharreko jarduerak abiapuntu horretatik hasi ziren.
Abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren goi eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen duena- 11.3 artikuluak bere bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen duena 8.a artikuluan ezartzen den bezala, garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa bildu da.
Batzorde horrek prozesuan onartutako eskatzaileen, goi-maila lortzeko eskatutako lan eginda urteak dituztelako eta aipatutako 248/2007 Dekretuaren 8. Artikuluan ezarritako bloke guztietako gutxieneko puntuazioa lortu dutelako onartu direnen, emaitzak aztertu ondoren, Giza Baliabideetako Zuzendaritzari dagokio emaitzak Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau
Lehena. - Garapen profesionala aitortzeko eskaerak ebaztea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesionalek egiaztatutako mailaren behin-behineko esleipenaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
A2 Taldea Goi-mailako tituluduna
B2 Taldea Erdi-mailako tituluduna
C1 Taldea Teknikari Espezialista Sanitarioa
C2 taldea Administrari Teknikari Espezialista
C3 Taldea Teknikari Espezialista Profesionala
D1 Taldea Teknikari Laguntzaile Sanitarioa
D2 taldea Administrari Laguntzaile Teknikaria
D3 Taldea Teknikari Laguntzaile Profesionala
E1 Taldea Mendekoa eta Langilea
Ebazpen honekin batera doazen Eranskinetan, aitortutako mailen behin-behineko esleipena zerrendatzen da: I. maila (I. eranskina), II. maila (II. eranskina), III. maila (III. eranskina) eta IV. maila (IV. eranskina).
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus
Bigarrena. 248/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren 8.a) artikuluan ezarritakoa betez, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan (39/2015, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 1252/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin betiko esleipena argitaratzea agintzen da. Ebazpen honek oinarria du Zuzendaritza Nagusi honek abenduaren 29an 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian.
- Ikus: 36/2018 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuren Giza Baliabideetako zuzendariarena, zeinaren bidez behin-behinean betearazten baita 246/2017 Epaia, irailaren 28koa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak garap
- Ikus: 1930/2011 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinen bidez arautzen baitira 2011ko ekitaldirako lanbide garapen-maila aitortzeko ohiko deialdiko baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena Osakidetzako zerbi
- Ikus: 248/2007 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko kategoria ez-sanitarioetan eta goi-mailako eta erdi-mailako lanbide heziketako kategoria sanitarioetan garapen profesionala arautzen duena.