Arautegia
Inprimatu340/2015 EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 1ekoa, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuari atxikita dagokion kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1298
- Xedapen-zk.: 340
- Xedapen-data: 2015/01/01
- Argitaratze-data: 2015/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Sailak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, Entearen Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, beharrezko jotzen diren kontratazio-mahaiak eratuko ditu, beti ere, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320 artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Ente Publikoko estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak hauxe ezartzen du:
Eratzen diren kontratazio-mahaiek, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:
Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendaria, kontratazio-organokoa ez dena.
Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.
Mahaikide-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden letraduen artetik edo zuzenbidean lizentziadun diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari lanak egingo ditu eta hitza zein botoa izango du.
Osakidetza Ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren arabera (2015eko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zenbakia), Bizkaiko Osasun Barrutian Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua sortzen da, Ezkerraldea-Enkaraterriko eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundeek osatuta.
Kontuan hartu behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutuek ezarritako prozedura eta kontratazio administratiboaren plangintza- eta betearazte-beharrizan atzeraezina, betiere Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua bateratzea eta integrazioa gauzatzeko asmotan.
Aipatutako guztiagatik, zuzendaritza nagusi honek, eta legez emandako ahalmenez baliatuz, hau
Ezkerraldea-Enkarterriko eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundeen kontratazio-mahaiak eratzeko aurreko ebazpen guztiak baliogabetzea, eta Ezkerraldea-Enkaraterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integraturako beste mahai bat sortzea, aurrekoa ordezkatuz, eta honela geratuko dena:
Mahaiburua:
Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria
Ordezkoa: Ekonomia eta Finantzako zuzendariordea
mahaikidea:
Titularra: Fermín Labaien Beraza
Ordezkoa: Edurne Ormaetxeberria Legarra
mahaikidea:
Titularra: Esther Cuesta de la Cal
Ordezkoak: Teresa Acaiturri Ayesta
mahaikidea:
Titularra: Carmen León Araujo
Ordezkoa: Eduardo Resines Galaz
Mahaikide-idazkaria:
Titularra: Serafin Vigiola Larrinaga
Ordezkoa: José Ángel Martínez Rodríguez
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107., 114. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.