Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

231/2017 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkarteari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4903
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 2017/10/10
  • Argitaratze-data: 2017/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin eta irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematen aritzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoak arautzen ditu gizarte-intereseko erakunde-izaera lortzeko, eusteko, errebokatzeko eta galtzeko baldintzak eta aplikatu beharreko prozedura, eta dekretu horren arabera eman zen 127/2014 Dekretua, ekainaren 24koa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritako gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko prozedura izapidetu ondoren, egiaztatutzat eman da dekretu horren 4.d) artikuluan ezarritako baldintza ez dela bete; izan ere, artikulu horren arabera, erakundearen plantillaren % 40k lan-kontratu mugagabea izan behar du, eta, horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako sailburuari proposamena egiten zaio Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkarteari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena errebokatzea, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.