UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Zientzia Fakultateak 2021-2022 ikasturtean, Etika sozio sanitarioko graduondoaren edizio berri bat emango du. Eskolen %50 erdi-presentzialak izango dira.
Xedea eta helburua
Programa honen helburua ondorengoa sustatzea da: etikaren ikuspegia EAEko osasun-sisteman, gizarte-sisteman eta sistema soziosanitarioan pertsonen arretaren kalitatea hobetzeari aplikatzea.
Helburua da esku-hartze sozial, sanitario eta soziosanitarioaren eremuko profesionalei etika aplikatuaren eta gatazka etikoen konponbidearen arloko prestakuntza ematea.
Graduondoko horren helburua da, integraltasun, pertsonalizazio eta jarraitutasun-betekizunak betetzeaz gain, izaera tekniko eta etikoko beste batzuk ere sustatzea, erantzukizun profesionalagatik eta inplikatutako erakundeengatik, eta horren mende dagoelako herritarren duintasuna eta eskubideak errespetatzea.
Sarrera profila, datak eta tokia
Prestakuntza erdi-presentziala da (%50 gutxi gorabehera), eduki teoriko eta praktikoa duena, eta unibertsitate-titulua dutenei zuzenduta dago, batez ere, Gizarte Lanean, Gizarte Hezkuntzan, Soziologian, Zuzenbidean, Erizaintzan, Medikuntzan, Fisioterapian, Farmazian, Psikologian, Gizarte Zientzietan eta Zientzia Politikoetan.
Aurrez aurre emango da UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Vitoria-Gasteiz), eta online modalitatean, Blackboard Collaborate plataformaren bidez. 2021eko irailean hasi eta 2022ko ekainean amaituko da.
Edukiak
Ikastaroa 5 moduluk osatzen dute:
- 1 Modulu: Oinarriak asistentziaren etikan (4 kreditu)
- Modulua: Arreta Sozio-sanitarioa (3,5 kreditu)
- Modulua: Erakundeen etika eta ikerketaren etika (4 kreditu)
- Modulua: Deliberazioko prozedurak eta jarrerak etika soziosanitarioak (8,5 kreditu )
- Modulua: Ikerketa. Metodologia (2 kreditu) eta graduondoko amaierako lana (TFPG) (8 kreditu)
Unibertsitateko bi titulaziorako sarbidea
Etika soziosanitarioko unibertsitate-espezializazioak honako titulazio hauetarako sarbidea ematen du: etika soziosanitarioko unibertsitate-aditua (20 ECTS kreditu) eta etika soziosanitarioko unibertsitate-espezialista (30 ECTS kreditu).
Kontaktua
Zalantzarik sortuz gero Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearekin jar zaitezke kontaktuan, ondorengo posta helbidean: eticasociosanitaria.rrll-ts@ehu.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, UPV/EHUko Etika Soziosanitarioko graduondoko informazioa kontsulta dezakezu , beraien liburuxka informatibora sartu eta aurre-inskripzioa formalizatzeko jarraibideetan sartu.