Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eraldatze digitala gizarte lanean eta arreta sanitarioan.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

King’s Fundek “Eraldatze digitala gizarte lanean eta arreta sanitarioan” izeneko dokumentua argitaratu du, non eraldatze digitaleko proiektuen garapenean ikasitako ideiak jasotzen diren.

 

Edukiak
Edukiek eraldatze digitalaren arrakastan lagungarri diren faktoreak biltzen dituzte, horretarako eraldaketa-helburuetan nabarmenki aurrera egin duten bost ikerlan aurkeztu dituzte.

Txostenean “eraldatze digitala” aipatzen denean, eraldatze prozesu egokitzaile batez hitz egiten da (ez aldaketa teknikoaz soilik); pertsona askoren beharra duen  prozesu bat da, gizakien jarreran aldaketak eskatzen dituen; beren rolak aurrera betetzeko moduak ere aldatzea beharrezkoa delako. Aldaketa prozesu klinikoa izaten da askotan, ez digitala soilik, non teknologia digitala osasun arloan eta gizarte lanean erabiltzeak pazientearen bizi kalitatea,  efizientzia eta esperientzia hobetu dezakeen, arreta hobea eta integratuagoa eskaintzen zaiolako.

 

Aldaketa digitalaren oztopoak
Aldaketa digital arrakastatsu batek topatu ditzakeen oztopoen  artean zaintza-erakundeek beren plantiletan topatzen dituzten mugak, aurrekontu eskasak, erakundeek arriskuaren aurrean dituzten jarrerak, zaintza eskaintzen dutenen eta jasotzen dutenen arteko espazioak topa ditzakegu.
Dokumentu honen  arabera, oztopo gehienak  denbora eta esfortzuarekin murrizten edo desagertzen dira. Proiektu digitalak aldaketa-ikuspuntu batetik ikusi behar dira, eta ez proiektu teknologiko moduan. Langilegoaren etengabeko partehartzeak, partehartze eraginkorrak, eta proiektuari behar dituen baliabideak eskaintzea ere klabea da, eraldaketa digitaleko proiektu bat aurrera eramateko.

 

Ikasitakoak  eta arrakasta- faktoreak

  • Lidergoa eta kudeaketa
    Ikertutako kasuek garbi utzi dute esparru lokalek lidergo egokietara (teknologiarekin lotutako interes eta trebetasunetan oinarritutako lidergoak, kostuen murrizketari soilik begiratzen e diotenak) jo zutela eta harremanak lan-praktika ezberdinak sustatzeko erabili zituztela.
    Malgutasuna ere ezinbestekoa da eraldatze digitalaren kudeaketan, lan-kulturetan era erakundeetan aldaketak egitea ezinbestekoa zenean bereziki.
    Eraldatze digitalak ikuspuntu egokitzaile bat behar duela ere garbi gelditu da, proiektuari eta bertan parte hartuko duen jendeari egokitzen zaiona. Esperientziak erakutsi ditu pertsonek eraldatze prozesuetan era positibo batean parte hartzeko ezinbestekoa dela aldaketak aldaketa kliniko itxura izatea, ez proiektu teknologiko soil batena.

 

  • Pertsonen partehartzea
    Aldaketak, sarritan, bi pertsona edo bi talderen arteko ezberdintasun ezberdinei aurre egin behar die;  jakituria teknologiko handia duten pertsonak eta arlo klinikoko profesionalen artean esaterako. Kasu hauetan, teknologia bera izan liteke irtenbidea, baldin eta alderdi guztien konpromisoa lortzen bada; eta horretarako kultura, ezagutza eta irtenbide tekniko guztiak landu behar dira.
    Arrakasta-faktoreetako bat aldaketarako proposamen egokitzialeak lortzea da; eraldatze-prozesuetan sartuta dauden pertsonei eredu edo modelo egokiena aukeratzeko erabakiak hartzen utziko diena.

 

  • Informazioaren gobernua
    Erakundeek  informazioaren bilketa, erabilera konfidentziala eta konpartitua antolatzeko duten moduak ere hainbat erronka planteatzen ditu. Ikertutako esperientziek erakusten dute irtenbideek konfiantza sustapenean eta aldaketa kulturalean behar dutela, eta ez horrenbeste alderdi teknikoak.

 

Osasun eta zaintzen arloko eraldatze teknologikoko proiektuen mapa.
The King’s Fundek Ingalaterrako ikerketa kasuak jasotzen dituen mapa interaktibo bat du, teknologia berriak osasun eta arreta emaitza hobeak lortzeko erabiltzen duten tokietan arreta berezia harriz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Digital Change in Health and Social Care ikerketa lanak kontsulta dezakezu; King’s Funde k 2018an argitaratua.