Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urtarrilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez María Iciar Larraza Anduaga andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen baita, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 377
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/04
- Argitaratze-data: 2023/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, bigarren aldiz aldatu zen zuzendari horren beraren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpena (azken ebazpen horren bidez, lehiaketa-faseko puntuazio totalak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran). Halaber, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez, hirugarren aldiz aldatu zen zuzendari horren beraren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena (azken ebazpen horren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko aipaturiko hautaketa-prozeduran). María Iciar Larraza Anduaga andrea izangaiak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren aurka, eta, errekurtso hori baietsi egin da; ondorioz, izangai hori hautatua izan da.
Hautatutako izangaiak aurkeztu ditu Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 11.1 oinarrian eskatutako agiriak, eta, galdegindako eskakizunak betetzen dituela ikusirik, praktiketako funtzionario izendatu behar da.
Hautatutako izangaiak praktikak egingo ditu esleitu zaion plazan Hezkuntza Sailaren ikastetxe publiko batean, hautatua izan den espezialitatean.
Hortaz, honako hau
Lehenengoa. María Iciar Larraza Anduaga andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Euskara eta Euskal Literatura espezialitatean, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran (zerrenda-zenbakia: 2022049550).
Bigarrena. María Iciar Larraza Anduaga andrea praktiketako funtzionario izendatzeak praktikaldia egiteko esleitu zaion destinoan (IES Talaia BHI ikastetxean) lanean hasten den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Interneteko helbide honetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren eta 2020ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko urriaren 21ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zuzendari beraren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren hirugarren aldaketarena. Ebazpen horren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko otsailaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko otsailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.