Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez iragarri ziren zenbait eskalatan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 519
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/18
  • Argitaratze-data: 2023/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, besteak beste, honako prozesu hauen deialdia egin zen:

Administrazioko Goi Mailako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Administrazio Kudeaketako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Kidego Teknikoko Estatistikako Eskala. Salbuespenezko prozesua.

2022ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorretako 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Legezko abstentzio- edo ezintasun-kausa batean sartuta daude bai Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskalako eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan epaimahaiko idazkari titular izendatutako pertsona, bai eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta Kidego Teknikoko Estatistikako Eskalako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan epaimahaiko ordezko idazkari izendatutako pertsona ere. Beraz, aipatutako epaimahaiaren osaera aldatu behar da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hauxe

José Antonio Cayero Bilbao, Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskalako eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaiko idazkari titularra.

Juan Eugenio Mogena Gordo, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako eta Kidego Teknikoko Estatistikako Eskalako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaiko ordezko idazkaria.

Izendatutako pertsonek osatuko dute aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.