Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2022ko azaroaren 16ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien osaketa (agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 424
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/17
- Argitaratze-data: 2023/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- IZENDAPENA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- MAISUEN KIDEGOA
- EPAIMAHAIAK
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bitartez (2022ko irailaren 30eko EHAA eta bere hutsen zuzenketa 2022ko urriaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 5. oinarriak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien osaketa eman zen argitara.
Agindu honen bitartez aldatzen da izendatutako epaimahaiburu baten ordezkoa, parte hartzea eragozten dioten gorabeherak gertatu baitira.
Horren arabera,
Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Agindua aldatzea, zeinaren bidez argitara eman baitzen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten epaimahaien osaketa; agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua deitu da. Hau da aldaketa:
eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitateko C050 epaimahaiburu ordezkoa Idoia Amas Etxarri izan behar da.
Bigarrena. Agindu honetan azaltzen den hautaketa-organoetako kideak ez du prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko dio frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badago, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badu.
Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kidea errefusa dezakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta bere aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien osaketa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.