Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren eta 2020ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/31
  • Argitaratze-data: 2023/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 5eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangai bat, erabaki judiziala betearazteko.

Halaber, aipatutako 2022ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, salbuespen eta atzerapenen kasuetan izan ezik.

Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez (2023ko urtarrilaren 24ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangai bat, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiestearen ondorioz. Ebazpen horren ondorioz, izangai hori hautatua izan zen.

Aurreko paragrafoetan adierazitako pertsona guztien praktikak amaituta (2022/2023 ikasturtean egindakoak) eta, eskatutako betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela aztertu ondoren, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia, erabaki judiziala betearazteko. Hori I. eranskinean zerrendatzen da.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzea, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Praktikak gainditu dituzten zein horiek ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak dira. Horiek II. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena. Agindu honetan izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira 2023ko irailaren 1etik aurrera.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.