Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Lurralde Kontseilu Soziosanitarioetarako Osasun Sailaren ordezkariak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1671
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/28
- Argitaratze-data: 2023/04/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuan (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.) gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen da, eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsultarako eta parte-hartzerako organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.
150/2022 Dekretuak 18. artikuluan arautzen dituen Lurralde Kontseilu Soziosanitarioek arreta soziosanitarioa koordinatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean, baina baita plangintzaren eta antolamenduaren kudeaketa-mailan eta antolaketa-kudeaketan ere.
150/2022 Dekretuak 19. artikuluaren 1 d) apartatuan Kontseilu horren osaera ezartzen da; horren arabera, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzan osasun arloan titularra den pertsonak hiru kide izendatuko ditu bere sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkari gisa.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. Beheko pertsona horiek izendatzea Lurralde Kontseilu Soziosanitarioetan.
Arabako Lurralde Historikoan:
Jose Antonio De La Rica Giménez, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.
Eguzkiñe De Miguel Aguirre, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari-kudeatzailea.
Jose María Pérez Ramos, Arabako ESIko kudeatzailea.
Bizkaiko Lurralde Historikoan:
Jose Antonio De La Rica Giménez, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.
Aratxu Lozano Otero, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari-kudeatzailea.
Jesús María Larrañaga Garitano, Bilbo-Basurto ESIko kudeatzailea.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan:
Jose Antonio De La Rica Giménez, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.
Álvaro Iruin Sanz, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari-kudeatzailea.
Jose Agustín Agirre Aranburu, Donostialdeko ESIko kudeatzailea.
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 28a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.