Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietako kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1613
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/23
  • Argitaratze-data: 2023/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez, enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak egiteko deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauetarako: Elektrikaria, Autopsietako laguntzailea, Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia), Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua), eta Espetxeko gizarte-langilea.

Hautaketa-prozesu horiek egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 17. apartatuan ezartzen da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela. Halaber, xedatzen da kategoria bakoitzean epaimahaikide berak egongo direla enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Elektrikaria.

Autopsietako laguntzailea.

Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia)

Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua)

Espetxeko gizarte-langilea.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 23a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Epaimahaia: Elektrikaria, Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia) eta Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua), enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

    (Ikus .PDF)

  2. Epaimahaia: Autopsietako laguntzailearen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

    (Ikus .PDF)

  3. Epaimahaia: Espetxeko gizarte-langilearen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

    (Ikus .PDF)