Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, «Koldo Mitxelena Kulturunea» (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Sailari atxikia) Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3176
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/23
  • Argitaratze-data: 2023/07/03

Testu legala

Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kulturaren arloko eskumena duen sailari dagokio Euskadiko Liburutegi Sistemak eskaintzen dituen liburutegi-zerbitzuen plangintza egitea. Eskumen hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren titulartasun publikoko liburutegi guztien gainean baliatuko du, bai eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean edo liburutegi-sisteman borondatez sartzen diren titulartasun pribatuko, foru-titulartasuneko edo Estatuko titulartasuneko liburutegien gainean ere.

Lege horrek 13.4 artikuluan ezartzen duenez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen helburu nagusia da herritarrei eskueran jartzea sareko kultura- eta informazio-erregistroak, bai eta erabilera publiko orokorreko liburutegien zerbitzu guztietan eskuragarri dauden kanpoko informazio- eta kultura-edukiak ere, ahalik eta gehien. Halaber, 13.2.b) artikuluak aurreikusten du erabilera publiko orokorreko liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzea, dagozkion hitzarmenen bidez.

Bestalde, dagoeneko ezarrita daudenez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari atxikitako «Koldo Mitxelena Kulturunea» liburutegiaren katalogoak eta erabiltzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzeko prozesu teknikorako jarraibideak eta errutinak, orain, Euskadiko Liburutegien Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hauxe egokitzen da: «13. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratuko dira, lege honetan eta berau garatzeko arauetan eskatzen diren betekizunak egiaztatu ondoren, Eusko Jaurlaritzan kulturaren arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu baten bidez; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Bada, egiaztatu da aipatutako liburutegiek ondo betetzen dituztela Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzeko moduan izateko legeak ezarrita dauzkan baldintzak (Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen 14. artikulukoak). Hortaz, honakoa

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluaren arabera), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 23a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.