Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko eta 2020ko otsailaren 18ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 3863
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/08/22
- Argitaratze-data: 2022/09/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren.
Prozedura hori ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen. Era berean, ebazpen hori Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez aldatu da, hautatutako beste izangai bat sartu delako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Marrazketa espezialitatean, aipatutako aginduaren 10.3.3 oinarria betez.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, praktiketako funtzionario izendatu behar dira praktikak egitetik salbuetsita ez dauden izangai hautatuak, bai eta, salbuetsita egonik ere, praktikak egitea aukeratu dutenak ere; kasu horretan, ez dira ebaluatuko.
Bestalde, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko martxoaren 9ko Ebazpenaren ondorioz, praktiketako funtzionario izendatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangai bat (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen hautaketa-prozedura horietarako deialdia, 2018ko otsailaren 27ko EHAA), erabaki judiziala betetzeko.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaia Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, erabaki judiziala betetzeko. Agindu honen I. eranskinean dago zerrendatuta.
Bigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea hura egitetik salbuetsita ez dauden izangai hautatuak. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaiak. Praktikak egitetik salbuetsita egon arren (2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 12.3 oinarrian aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik), praktikak egitea aukeratu dute, baina ebaluaziotik salbuetsita daude. Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen dira.
Hirugarrena. Salbuespenak eta atzerapenak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Hautatutako izangaiak praktikaldia egitetik salbuetsita daudela adieraztea, 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 12.3 oinarriak adierazitako egoeran daudelako, eta karrerako funtzionario izendatu arte (beraien promozioko gainontzeko hautatutako izangaiekin batera), haien jatorrizko kidegoan jarraitzea erabaki dute. Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen dira.
Bi kidegotan hautatutako izangaiak 2022-2023 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran daudela adieraztea. Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen dira, egoera horretan daudela aitortzen zaien kidegoa eta espezialitatea adierazita.
Hautatutako izangaia 2022-2023 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran dagoela adieraztea, aipatutako aginduaren 13.1 oinarrian aurreikusitako egoeran dagoelako. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen da.
Laugarrena. Hautatutako izangaien izaera galtzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Agindu honen VII. eranskinean zerrendatzen diren pertsonek galdu egiten dute hautatutako izangaiaren izaera, praktika-fasean sartzeari uko egin diotelako, eta, ondorioz, galdu egiten dituzte karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak.
Hautatuak izateari utziko diote deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik (2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 10.3.3 oinarriaren arabera), eta hautaketa-prozeduran parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galdu egingo dituzte. Agindu honen VIII. eranskinean zerrendatzen dira.
Bosgarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1az geroztiko ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta, horren ondorioz, praktikaldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.
Karrerako funtzionario izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek.
Seigarrena. Agindu honi jarraikiz egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdian ezarritako parte hartzeko betekizun orokorrak eta espezifikoak betetzearen baldintzapean geratzen dira.
Zazpigarrena. Agindu hau betearazteko beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren eta 2020ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.