Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2197
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/18
- Argitaratze-data: 2022/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 5eko, 2018ko abenduaren 18ko, 2019ko abenduaren 17ko eta 2021eko abenduaren 21eko erabakien bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioen 2017., 2018., 2019. eta 2021. urteetarako enplegu publikoaren eskaintzak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira, eta, 1.2 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txanden arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak, enplegua finkatzeko prozesu berezietan, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.
Agindu honen bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin eta oinarri espezifikoak onartzen dira hauetarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionala, Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskala, Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan langileen hautaketaz xedatutakoa, eta bat etorriz lege horrek 6.1.i) artikuluan emandako eskudantziekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin,
(Ikus .PDF)
Agindu honen bidez egiten den deialdiko hautaketa-prozesuak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren arabera egingo dira, haren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 18a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko 101 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 96
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
hizkuntza-eskakizunarekin: 92
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 5
hizkuntza-eskakizunarekin: 5
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Laguntzako Langileen Talde Profesionalerako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.
Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan ezarritakoari jarraituz, ez da titulaziorik eskatzen.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.
Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.
Lehiaketa-fasea.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
1. Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan E taldeko mendekoen edo mandatarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
2. Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionalean izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Mendekoen kidegoan izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin talde horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzako Langileen Talde Profesionalari edo Mendekoen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 10 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Merkataritza Jardueretako teknikaria.
Administrazio Kudeaketako teknikaria.
Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako teknikaria.
Karrozeriako teknikaria.
Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.
Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
Eraikuntzako teknikaria.
Eraikuntzako Makineria Erabiltzeko eta Mantentzeko teknikaria.
Komunikazio Instalazioetako teknikaria.
Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikaria.
Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
Instalazioko eta Altzari Hornikuntzako teknikaria.
Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliokidea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
, 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula aplikatuko da, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude Laguntzako Langileen Talde Profesionalean, eta lehentasuna emango zaie.
Gai-zerrenda.
Gai orokorrak
Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
Berdintasuna: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileak. Enplegatu publiko motak. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio?jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
Laneko arriskuen prebentzioa: gorputz-jarrerak.
Lehen sorospenen oinarrizko nozioak.
Gobernu irekia. Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako irispidea eta gobernu ona.
Antolaketa eta kudeaketa administratiboa
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-administrazioa. Printzipio orokorrak, ikastetxeen antolaketa.
Herritarrentzako arreta
Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan.
Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak eta konpultsak.
Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea eta deiak desbideratzea. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
Zaintza, kontrola eta laguntza-lanak
Administrazioaren bulegoetara sartzea eskatzen duten pertsonen sarbide-kontrola, identifikazioa, harrera, informazioa eta arreta.
Bilera- eta komunikazio-jardueretarako laguntza: Aretoak eta gelak, altzariak (bilera-mahaiak, mahaiburukoak eta aulkiak) eta baliabide materialak (arbelak, papelografoak, errotuladoreak) prestatzea. Ikus-entzunezko baliabideak abiaraztea: proiektagailuak eta audio-sistemak (bozgorailuak eta mikrofonoak).
Bulegoko lan osagarriak: fotokopiatzea, eskanerra erabiltzea, azaleztatzea, birringailuak, etiketatzea, plastifikatzea, gillotinatzea, grapatzea, zulatzea.
Posta eta paketeria
Posta eta paketeria. Ziurtagiriak. Hartu-agiriak. Telegramak. Diru-itzultzeak. Igorpen telegrafikoak. Jakinarazpenak eta bestelako bidalketa ofizialak. Produktuaren/zerbitzuaren ezaugarriak eta definizioa, eta behar bezala betetzeko modua.
Materialen biltegiratzea, izakinen kontrola, eta materialen mugimendua
Materialak biltegiratzea: apalategiak, kakoak eta espazioak. Material arriskutsuak biltegiratzea.
Material-izakinen kontrola: erregistroak, fitxak eta albaranak.
Material eta ekipamenduen mugimenduak: erabili beharreko makineria eta beste lanabes batzuk. Erregaiak eta gai sukoiak maneiatu eta garraiatzea.
Hondakinak kentzea eta birziklatzea: hondakinak gaika behar bezala sailkatzea, biltzea eta kentzea.
Ekipamendu eta instalazioen mantentze-lana eta konponketa
Oinarrizko nozioak: sarrailagintza, iturgintza, saneamendua, elektrizitatea, zurgintza, igeltserotza, berokuntza eta aire girotua. Mantentze-lanerako eta konponketa txiki edo ordezkapenetarako lanabesak eta tresnak.
Segurtasun-elementuak aztertu eta mantentzeko irizpideak: itzalgailuak, suaren aurkako ateak.
Ibilgailuen oinarrizko mantentze-lana.
Konpetentzia digitalak
1.1 konpetentzia digitala. Nabigatzea, eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
1.3 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
4.3 konpetentzia digitala. Osasuna eta ongizatea babestea.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko 129 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 123
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
hizkuntza-eskakizunarekin: 119
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 6
hizkuntza-eskakizunarekin: 6
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Laguntzako Langileen Talde Profesionalerako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.
Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan ezarritakoari jarraituz, ez da titulaziorik eskatzen.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan E taldeko mendekoen edo mandatarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,104 puntu emango dira, gehienez 15 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionalean izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Mendekoen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzako Langileen Talde Profesionalari edo Mendekoen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,312 puntu emango dira, gehienez 45 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 25 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 20 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Merkataritza Jardueretako teknikaria.
Administrazio Kudeaketako teknikaria.
Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako teknikaria.
Karrozeriako teknikaria.
Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.
Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
Eraikuntzako teknikaria.
Eraikuntzako Makineria Erabiltzeko eta Mantentzeko teknikaria.
Komunikazio Instalazioetako teknikaria.
Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikaria.
Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
Instalazioko eta Altzari Hornikuntzako teknikaria.
Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako teknikaria, aurreko apartatuan aipatu ez diren espezialitateetan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliokidea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako mendekoen kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 20 puntu emango dira.
Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 12 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Derrigortasun-data igarota ez izateagatik, euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
, 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula aplikatuko da, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude Laguntzako Langileen Talde Profesionalean, eta lehentasuna emango zaie.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako 341 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:
Txanda irekia: 231
1. Sarbide orokorraren modalitatea: 220
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 29
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
hizkuntza-eskakizunarekin: 187
hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 1
hizkuntza-eskakizunarekin: 2
2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 11
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 9
Barne-sustapeneko txanda: 110
1. Sarbide orokorraren modalitatea: 105
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 25
hizkuntza-eskakizunarekin: 80
2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 5
hizkuntza-eskakizunarekin: 5
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Barne-igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, horiez gain, oinarri orokorretako 22. oinarrian adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalarako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua edo horren titulazio baliokidea eskatzen da Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan sartzeko.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Ingelesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.
Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.
Lehiaketa-fasea.
1. Txanda irekia.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
1. Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C2 azpitaldeko administrari laguntzaileen kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
2. Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrari Laguntzaileen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 10 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako teknikaria edo lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko apartatuan aipatu ez diren espezialitateetan.
Batxilergoa edo unibertsitatera sartzeko 25 urtez gorakoentzako sarrera-probak.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
2:2. Barne-sustapena.
Antzinatasuna.
Antzinatasuntzat hartuko dira Administrazio Publikoan, organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan egindako zerbitzuak, eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.
Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,061 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna bakarrik zenbatuko da.
Esperientzia.
Administrari Laguntzaileen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuengatik 0,111 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Txanda irekirako adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira titulazioak, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko hautaprobak gainditu izana, lan-poltsetan egotea, informatika-ezagutzak eta hizkuntza-ezagutzak.
Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Gai-zerrenda.
Gai orokorrak
Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
Berdintasuna: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileak. Enplegatu publiko motak. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio?jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.
Lehen sorospenen oinarrizko nozioak.
Gobernu irekia. Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako irispidea eta gobernu ona.
Antolaketa eta kudeaketa administratiboa
Dokumentazioaren kudeaketa bulegoko artxiboetan. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentu elektronikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren artxibo-sistema.
Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistro elektronikoen antolaketa eta funtzionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregistro-trukerako sistema. Elkarreragingarritasun-sistemak.
Administrazio-espedientea. Administrazio-dokumentuak. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.
Sinadurak legeztatzea. Balidazioa administrazio elektronikoan. Identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-administrazioa. Printzipio orokorrak, ikastetxeen antolaketa.
Herritarrentzako arreta
Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan.
Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak eta konpultsak.
Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea eta deiak desbideratzea. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
Administrazio-prozedura
Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arau-hierarkia. Administrazio Publikoaren legezkotasun-printzipioa.
Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
Administrazio-egintza: produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstenitzea eta errekusatzea.
Administrazio-prozeduraren faseak.
Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokatzea. Akats materialak zuzentzea.
Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen erantzukizunaren printzipio orokorrak.
Posta eta paketeria
Posta eta paketeria. Ziurtagiriak. Hartu-agiriak. Telegramak. Diru-itzultzeak. Igorpen telegrafikoak. Jakinarazpenak eta bestelako bidalketa ofizialak. Produktuaren/zerbitzuaren ezaugarriak eta definizioa, eta behar bezala betetzeko modua.
Konpetentzia digitalak
1.1 konpetentzia digitala. Nabigatzea, eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
1.2 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala ebaluatzea.
1.3 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
2.1 konpetentzia digitala. Teknologia digitalen bidez interaktuatzea.
4.3 konpetentzia digitala. Osasuna eta ongizatea babestea.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako 336 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 320
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 38
hizkuntza-eskakizunarekin: 277
hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 3
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 16
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
hizkuntza-eskakizunarekin: 14
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalarako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua edo horren titulazio baliokidea eskatzen da Administrari Laguntzaileen Eskalan sartzeko.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C2 azpitaldeko administrari laguntzaileen kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,104 puntu emango dira, gehienez 15 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrari Laguntzaileen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrari Laguntzaileen Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,312 puntu emango dira, gehienez 45 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 25 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 20 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako teknikaria edo lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko apartatuan aipatu ez diren espezialitateetan.
Batxilergoa edo unibertsitatera sartzeko 25 urtez gorakoentzako sarrera-probak.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 20 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 12 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Derrigortasun-data igarota ez izateagatik, euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Administrari Laguntzaileen Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 218 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:
Txanda irekia: 158
1. Sarbide orokorraren modalitatea: 151
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 20
hizkuntza-eskakizunarekin: 116
hizkuntza-eskakizunarekin: 13
hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 2
2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea 7
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 2
hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 1
Barne-sustapeneko txanda: 60
1. Sarbide orokorraren modalitatea: 57
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 11
hizkuntza-eskakizunarekin: 39
hizkuntza-eskakizunarekin: 7
2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 3
hizkuntza-eskakizunarekin: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Barne-igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, horiez gain, oinarri orokorretako 22. oinarrian adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Administrarien Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Batxilergoa edo teknikari-titulua edo horren baliokidea eskatzen da Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan sartzeko.
Era berean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz, barne-sustapenean parte hartzen dutenei titulazio hori edo Administrari Laguntzaileen Kidegoan gutxienez hamar urteko antzinatasuna izatea eskatuko zaie.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Ingelesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.
Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.
Lehiaketa-fasea.
1. Txanda irekia.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
1. Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C1 azpitaldeko administrarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
2. Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
2.1. Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
2.2. Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuazioen baturaren araberakoa izango da.
0,173 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 25 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Horrez gain, 0,104 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 15 puntu izan arte, aurreko apartatuko (i) zerbitzuengatik, Administrarien Kidegoari atxikita dauden eta destino-osagarriaren 20. maila duten lanpostu hauetan eman badira:
Kontabilitateko administraria.
Langileen administraria.
Zuzenean zerbitzuko agentea.
Administrazioko teknikari orokorra.
Kudeaketako administraria.
Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 10 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diploma.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
Aurreko paragrafoan aipatu ez den gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko oro.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko lan-poltsetan edo horien baliokideetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
2. Barne-sustapena.
Antzinatasuna.
Antzinatasuntzat hartuko dira Administrazio Publikoan, organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan egindako zerbitzuak, eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.
Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,061 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna bakarrik zenbatuko da.
Esperientzia.
Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuengatik 0,111 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Txanda irekirako adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira titulazioak, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko hautaprobak gainditu izana, lan-poltsetan egotea, informatika-ezagutzak eta hizkuntza-ezagutzak.
Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Gai-zerrenda.
Gai orokorrak
Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
Berdintasuna: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileak. Enplegatu publiko motak. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio?jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.
Lehen sorospenen oinarrizko nozioak.
Gobernu irekia. Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako irispidea eta gobernu ona.
Aurrekontuak eta kontabilitatea
Gastuen aurrekontua. Kontzeptu esanguratsuak: aurrekontu-aplikazioa, lotura, kontu-hartzailetzaren erreferentzia, konpromiso-kreditua eta justifikatu beharreko ordainketak. Gastuen aurrekontua betearaztea: gastua baimentzea, gastua xedatzea, obligazioa onartzea, ordainketa agintzea. Gastuen hondarrak. Funts aurreratuak.
Diru-sarreren aurrekontua. Diru-sarrera motak. Diru-sarreren aurrekontua betearazteko faseak: eskubide onartuak, diru-sarrerak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Kobratzeko dauden eskubide onartuak. Diru-sarreren kontabilitate-agiriak.
Langileak
Enpleguaren egitura eta antolaketa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan. Lanpostu-zerrenda. Kidego eta eskaletako sailkapena.
Enplegu publikora sartzea eta lanpostuak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan. Administrazio-egoerak.
Antolaketa eta kudeaketa administratiboa
Dokumentazioaren kudeaketa bulegoko artxiboetan. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentu elektronikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren artxibo-sistema.
Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistro elektronikoen antolaketa eta funtzionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregistro-trukerako sistema. Elkarreragingarritasun-sistemak.
Administrazio-espedientea. Administrazio-dokumentuak. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.
Sinadurak legeztatzea. Balidazioa administrazio elektronikoan. Identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.
Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua: Aurrerabide.
Herritarrentzako arreta
Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan.
Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak eta konpultsak.
Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea eta deiak desbideratzea. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
Liburutegia
Dokumentazio-zentroak eta liburutegiak: kontzeptua, funtzioak eta zerbitzuak. Liburutegi-sistemak eta -sareak.
Administrazio-prozedura
Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arau-hierarkia. Administrazio Publikoaren legezkotasun-printzipioa.
Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
Administrazio-egintza: produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstenitzea eta errekusatzea.
Administrazio-prozeduraren faseak.
Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokatzea. Akats materialak zuzentzea.
Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen erantzukizunaren printzipio orokorrak.
Konpetentzia digitalak
1.1 konpetentzia digitala. Nabigatzea, eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
1.2 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala ebaluatzea.
1.3 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
2.1 konpetentzia digitala. Teknologia digitalen bidez interaktuatzea.
4.3 konpetentzia digitala. Osasuna eta ongizatea babestea.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 107 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 102
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 8
hizkuntza-eskakizunarekin: 84
hizkuntza-eskakizunarekin: 10
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 5
hizkuntza-eskakizunarekin: 3
hizkuntza-eskakizunarekin: 2
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Administrarien Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Batxilergoa, teknikari-titulua edo titulu baliokidea eskatzen da Administrarien Eskalan sartzeko.
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Ingelesa, B1 mailako egiaztagiria.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C1 azpitaldeko administrarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,104 puntu emango dira, gehienez 15 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 45 puntu izan arte:
1. Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,312 puntu emango dira, gehienez 45 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
2. Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuazioen baturaren araberakoa izango da.
0,194 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 28 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Horrez gain, 0,118 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 17 puntu izan arte, aurreko apartatuko (i) zerbitzuengatik, Administrarien Kidegoari atxikita dauden eta destino-osagarriaren 20. maila duten lanpostu hauetan eman badira:
Kontabilitateko administraria.
Langileen administraria.
Zuzenean zerbitzuko agentea.
Administrazioko teknikari orokorra.
Kudeaketako administraria.
Kasu guztietan, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 25 puntu emango zaizkie:
1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 20 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diploma.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
Aurreko paragrafoan aipatu ez den gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko oro.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 20 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko lan-poltsetan edo horien baliokideetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 12 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
B2 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Derrigortasun-data igarota ez izateagatik, euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Administrarien Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako 16 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 15
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 5
hizkuntza-eskakizunarekin: 8
hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 2
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Kidego Teknikorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 19,58 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan sartzeko titulazioak hauek dira:
(Ikus .PDF)
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Laneko erizaintzako espezialitatea edo enpresetarako osasun-laguntzaile teknikoen 300 orduko ikastaroa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.
Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.
Lehiaketa-fasea.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
1. Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A2 azpitaldeko Erizaintzako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,083 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
2. Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko Erizaintzako diplomadunen izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,151 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:
1. 5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
Medikuntzako lizentzia.
Medikuntzako graduak.
Biologiako lizentzia.
Biologiako graduak.
Biokimikako lizentzia.
Biokimikako graduak.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentzia.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduak.
Ingurumen Zientzietako lizentzia.
Ingurumen Zientzietako graduak.
Farmaziako lizentzia.
Farmaziako graduak.
Kimikako lizentzia.
Kimikako graduak.
Albaitaritzako lizentzia.
Albaitaritzako graduak.
Biomedikuntzako graduak.
Ingeniaritza Kimikoa.
Ingeniaritza Kimiko Industriala, Kimika Industrialeko espezialitatea.
Kimika Industrialeko graduak.
oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako diplomako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 7 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Erizaintzako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, 1 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzagatik:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 3 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
C1 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B2 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Gai-zerrenda espezifikoa.
COVID 19 estrategiak, araudia.
Demografia sanitarioa. Informazio-iturriak eta adierazle demografikoak. Datuen analisia. Osasun-adierazleak: sailkapena eta erabilgarritasuna. Osasun-beharren analisia. Adierazle demografikoak: jaiotza-tasa, heriotza-tasa, gaixotze-tasa, migrazioak, hazkunde begetatiboa, bizi-itxaropena, prebalentzia, intzidentzia. Adierazle sozioekonomikoak. Osasunarekin lotutako bizi-kalitatearen definizioa.
Alkohola, tabakoa eta beste droga batzuk lan-ingurunean.
Laneko istripuak: kontzeptua, jakinarazpena, erregistroa, delta sistema, ikerketa.
Laneko gaixotasunak. Laneko gaixotasunaren susmoaren jakinarazpena. GDM gutxieneko datu-multzoa.
Gizarte-segurantzaren lege orokorra: lanerako ezintasunak.
Osasuna zaintzea, laneko arriskuak prebenitzeko. Zaintza kolektiboa eta zaintza indibiduala (osasunaren zaintzaren orientaziorako oinarrizko gida eta gida orokorra, 2021).
Langileen osasun-zaintza espezifikorako protokoloak.
Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua, helburuak. Kate epidemiologikoa. Metodo epidemiologikoaren ezaugarriak. Fenomeno epidemiologikoen neurketa, azterlan epidemiologiko motak, proba diagnostikoei buruzko azterlanak. Behaketa bidezko azterlan epidemiologikoak, azterlan deskribatzaileak eta esperimentalak. Kohorte-azterketak. Kasuen azterketa eta kontrolak. Saiakuntza klinikoak.
Elikagai bidez transmititutako gaixotasunen epidemiologia. Etiologia nagusiak eta arrisku-faktoreak. Elikagai bidezko toxiinfekzio ohikoenak. Agerraldi epidemiko baten susmoaren kontrako neurriak.
Zaintza epidemiologikoa eta kontrola. Euskal Autonomia Erkidegoko programa espezifikoak eta haien jarraipena.
Epidemiologia. Zaintza epidemiologikoa. Kontzeptuak. Azterlan epidemiologiko motak.
Ikerketa kuantitatiboaren oinarriak. Bioestatistika. Aldagai-motak, maiztasun-banaketaren neurriak, banaketa normala, inferentzia estatistikoa, hipotesien kontrastea, probabilitateen kalkulua, populazioa eta laginketa-teknikak. Odds ratio (aukera-arrazoia). NNT eta NNH. Esangura-maila eta konfiantza-maila.
Ikerketa kuantitatiboaren oinarriak: Diseinu eta metodo nagusiak. Ikerketa kualitatiboaren prozesua eta faseak. Ikerketa kualitatiboaren teknikak.
Datu epidemiologikoen analisiaren oinarriak. Estatistika deskribatzailea. Aldagai-motak eta neurketa-eskalak. Datuak esplorazioaren ikuspuntutik erabiltzea. Probabilitatearen kontzeptua. Probabilitate-banaketak. Banaketa normala, binomiala eta Poisson-ena.
Inferentzia estatistikoa. Populazioaren eta laginketaren kontzeptuak. Zehaztasuna eta aldakortasuna. Batezbesteko baten eta proportzio baten laginketaren banaketa. Batezbesteko baten eta proportzio baten konfiantza-tartearen araberako estimazioa. Laginaren tamainaren zehaztapena. Laginketa-motak. Lagin-tamainaren eta populazio-aldakortasunaren eragina. Batezbestekoen arteko konparazioa. Bariantza-analisia.
Genero-ikuspegia lan-ingurunean. Gaixotze-tasa diferentziala.
3/1986 Lege Organikoa, apirilaren 14koa, Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzkoa, eta haren ondorengo aldaketak.
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena Osasunaren esparru instituzionala. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren konfigurazioa. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoen antolaketa.
33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa Osasun publikoaren arloko herritarren eskubideak eta eginbeharrak eta administrazioaren betebeharrak.
312/1996 Dekretua, abenduaren 24koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzeko dena.
Lan-arriskuen prebentzioari buruzko Legea (31/1995 Legea eta haren aldaketak): xedea, aplikazio-esparrua eta definizioak; enpresaburuen eta langileen eskubide eta betebeharrak; prebentzio-ekintzaren printzipioak; lan-ekipamenduak eta babes-tresnak; langileen informazioa, kontsulta eta partaidetza; langileen prestakuntza; osasunaren zaintza; bereziki sentiberak diren langileen babesa; amatasunaren babesa; adingabeen babesa: aldi baterako lanak eta aldi baterako laneko enpresak (216/1999 ED, otsailaren 5ekoa); prebentzio-zerbitzuak; langileen kontsulta eta partaidetza; prebentziorako eskuordeak: eskumenak eta ahalmenak, enpresa bakoitzeko eskuorde-kopurua; segurtasun eta osasuneko batzordeak; erantzukizunak eta zehapenak.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan sortzekoa): helburua eta egitekoak; antolaketa eta lege jaurbidea; Osalanen plan estrategikoa eta kudeaketa-planak.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezaintzako zerbitzuen jarduera sanitarioak (306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa).
Euskal Autonomia Erkidegoko arreta sanitarioaren mailak. Osasun-zentroa, LMAU (lehen mailako arretako unitatea), ESI (erakunde sanitario integratua), osasun-arloa, arreta espezializatua.
Lan-arriskuen prebentzioan eskumena duten estatuko, Europako eta nazioarteko elkarte eta erakundeak.
Osasun-plangintza. Arazoen identifikazioa. Adierazle demografikoak, sozioekonomikoak, osasun-mailarenak, ingurumenarenak. Osasun-programak lantzea eta ebaluatzea. Osasun-arloko desberdinkeriak. Prebentzio-mailak: lehena, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena.
Larrialdietako eta autobabeseko planak enpresetan.
Arrisku psikosozialen ebaluazioa.
Arrisku psikosozialak: laneko estresa; laneko jazarpena; Burnout; txandakako lana eta gaueko lana.
Haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuak. Laneko arriskuagatiko prestazioa.
Larrialdiak eta lehen sorospenak. BBB eta KDA.
Osasunaren sustapena. Kontzeptua. Osasun-hezkuntza. Kontzeptua. Formak eta ekintza-esparrua. Norbanakoaren, taldearen eta komunitatearen osasunerako hezkuntza: kontzeptua, metodologia eta teknika didaktikoak. Osasunerako hezkuntzaren teknikak. Autozaintzaren sustapena, pazientearen osasunaren sustapena eta zaintzaile nagusia. Osasunerako hezkuntzari buruzko programak egitea.
Datuak babesteari buruzko legea. Datu medikoen babesa. Konfidentzialtasuna.
Osasun-hondakinen kudeaketa.
Lanposturako gaitasunaren balorazioa.
Laneko historia klinikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko lehen mailako arretan eta ospitaleko arretan erabiltzen diren informazio-sistemen oinarrizko ezaugarriak: Osabide Global, Integra, datuen oinarrizko multzo minimoa (DOMM). Osasun-arazoen nazioarteko sailkapenak: GNS-10. Erizaintzako nazioarteko sailkapenak (NANDA, NIC, NOC).
Bistaratzeko pantailak.
Norbera babesteko ekipamendua.
Osasunaren, osasun publikoaren, prebentziozko medikuntzaren eta osasun komunitarioaren gaur egungo kontzeptua. Garapen ebolutiboa. Osasuna-gaixotasuna binomioa. Osasun-ereduak: biomedikoa, biopsikosoziala eta ekosoziala. Bizi-kalitatea. Euskal Autonomia Erkidegoko gaur egungo biztanleen osasun-arazo nagusiak.
Txertaketaren printzipio orokorrak: kontzeptua, oinarri immunologikoak. Sailkapena. Txerto-motak. Txertaketa sistematikoak eta ez-sistematikoak. Euskal Autonomia Erkidegon indarrean dagoen haurren txertaketa-egutegia eta helduena. Arrisku-taldeak txertatzeko gomendioak Euskal Autonomia Erkidegon. Egoera berezietako txertaketa. Indikazioak, kontraindikazioak eta kontraindikazio faltsuak. Pauta zuzentzaileak. Ondorio kaltegarriak. Hotz-katea. Estaldura-adierazleak. Txertoaren aldeko estrategia aktiboa. Txertaketa-programak Euskal Autonomia Erkidegon.
Euskal Autonomia Erkidegoko zaintza epidemiologikoan erabiltzen diren informazio-sistemen oinarrizko ezaugarriak: nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak (NABG), informazio mikrobiologikoaren sistema (IMS), mediku zelatariak, minbiziaren erregistroa, heriotza-tasaren erregistroa, metabolopatien erregistroa, txertoen informazio-sistema.
Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako 24 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
Sarbide orokorraren modalitatea: 23
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
hizkuntza-eskakizunarekin: 20
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1
hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Parte hartzeko betekizunak.
Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorretako 4.1 apartatuan adierazitakoak ere bete behar dituzte.
Kidego Teknikorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 19,58 euro da.
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan sartzeko titulazioak hauek dira:
(Ikus .PDF)
Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Laneko erizaintzako espezialitatea edo enpresetarako osasun-laguntzaile teknikoen 300 orduko ikastaroa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, eta justifikazio-dokumentazioaren kopia arrunta aurkeztu.
Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A2 azpitaldeko Erizaintzako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,056 puntu emango dira, gehienez 15 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko Erizaintzako diplomadunen izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,170 puntu emango dira, gehienez 45 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 30 puntu emango zaizkie:
1. 10 puntu tituluko, gehienez 20 puntu izan arte:
Medikuntzako lizentzia.
Medikuntzako graduak.
Biologiako lizentzia.
Biologiako graduak.
Biokimikako lizentzia.
Biokimikako graduak.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentzia.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduak.
Ingurumen Zientzietako lizentzia.
Ingurumen Zientzietako graduak.
Farmaziako lizentzia.
Farmaziako graduak.
Kimikako lizentzia.
Kimikako graduak.
Albaitaritzako lizentzia.
Albaitaritzako graduak.
Biomedikuntzako graduak.
Ingeniaritza Kimikoa.
Ingeniaritza Kimiko Industriala, Kimika Industrialeko espezialitatea.
Kimika Industrialeko graduak.
oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako diplomako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera urte hori barne egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 24 puntu emango dira:
Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.
Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erizaintzako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
Internet oinarrizkoa.
Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 5 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B2 maila: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
B1 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Euskara.
Derrigortasun-data igarota ez izateagatik, euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizunak: 9 puntu.
Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko irailaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Eskalako eta Administrarien Eskalako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko agindu baten bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko ekainaren 3koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen baita.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abuztuaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abuztuaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2022ko uztailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baitira honako Agindu honen VII. eta VIII. eranskinak: Agindua, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak».
- Ikus: 7/2021 LEGEA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzkoa.