Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Euskara» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3433
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/07/15
- Argitaratze-data: 2016/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Euskara» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, izendapen berria egiten da Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez izendatu zirenak ordezteko.
Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau
Angel Lobera Revilla jauna ordezko batzordeburu izendatzea, Joseba Koldo Perez de Heredia Arbigano jaunaren ordez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horie
- Aldatzen du: AGINDUA, 2016ko maiatzaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartzen dira lanpostu hauek betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak: «Euskara» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariaz