Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartzen dira lanpostu hauek betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak: «Ingurumena» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2359
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/05/24
  • Argitaratze-data: 2016/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da «Ingurumena» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuen deialdia egitea eta berariazko oinarriak argitaratzea, horietan zehaztuta lanpostu bakoitzaren berezitasunak.

Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetan Funtzionarioentzako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua (190/2004 Dekretuak onartua) aintzat hartuta, lege horren 6.1.j) artikuluak esleitzen didan eskumenaz baliatuz eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman ondoren, hau

Lehenengoa. Deialdia egitea II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako.

Bigarrena. Onartzea lehiaketa horretarako berariazko oinarriak (I. eranskinean daude).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari helarazita, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Berariazko oinarriak lanpostu hauek betetzeko lehiaketarako: «Ingurumena» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak.

  1. Xedea.

    Hauxe da oinarrion xedea: balorazio-batzordea, eskabidea, proba-mota eta lanpostuak zehaztea lehiaketa bidez betetzeko «Ingurumena» jakintza-arloko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetakoak (II. eranskinean datoz zehazturik lanpostu horiek).

  2. Eskabideak aurkeztea eta onartzea.

  1. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko, 15 egun balioduneko epea dago, berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Parte hartu nahi dutenek intranet bidez egin beharko dute eskabidea, lehiaketen atalean dagoen eredua betez. Eskabidea jaso izanaren agiri bat emango zaie eskabideak era horretan aurkezten dituztenei.

  2. Salbuespenez, deialdi honetako IV. eranskin modura datorren eredua aurkezteko aukera egongo da. Halakoetan, Funtzio Publikoko zuzendariari egin beharko zaio eskabidea. Lehiatzailea zerbitzu berezietan baldin badago edo seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian baldin badago, lanpostua non duen gordeta, lanpostu horri dagokion sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du eskabidea; borondatezko lan-uztaldian badago, berriz, azken lanpostua izan duen sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du.

  3. Eskabide baldintzadunak.

    Baliteke, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonak, familia-elkarbizitza dutela-eta, herri berean eta hurbileko herrietan lortu nahi izatea lanpostua, lehiaketa honetan. Halakoetan, lanpostua biek ala biek lortu beharra adieraz dezakete eskabideetan, baldintza modura; hala, baldintza hori betetzen ez bada, indarrik gabe geratuko dira dena delako herriko lanpostuetarako egindako eskabide biak.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da aldaketarik onartuko eskabideetan. Alabaina, lehiatzaileek, hala nahi badute, lehiaketan atzera egiteko eta ez parte hartzeko aukera ere izango dute, esleipenen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko epearen barruan.

  5. Lanerako baldintzak betez gero, iragarritako lanpostu hutsetatik nahi diren guztiak eska daitezke, lehentasunak zehaztuta betiere.

  6. Lehiaketa batean baino gehiagotan eskainitako edo kidego bateko baino gehiagoko lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero, lehentasunen arabera zehaztu beharko dituzte lanpostu horiek. Horretarako, iragarritako berariazko lehiaketa guztietako II. faseko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren bidez, 5 egun balioduneko epea irekiko da, lehiakide horiek beren lehentasunen arabera erregistra ditzaten lanpostu horiek, bai berariazko lehiaketan bai lehiaketa orokorrean, eta ezin izango da aldaketarik egin lehiaketa bakoitzaren barruan zehaztutako lanpostuen ordenan.

  7. Bai lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak, bai merezimenduak egiaztatzekoak, eskabidearekin batera aurkeztu behar dira, oinarri orokorretako 8. oinarrian zehazturik datorren moduan, eta, eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe beraren barruan egiaztatu beharko dira merezimenduak edo baldintzak.

    Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko dira.

  1. Merezimenduen balorazioa (II. fasea).

    Fase honetan, lanpostu bakoitzaren ezagutza- eta trebetasun-garrantzitsuenen arabera baloratuko dira merezimenduak, oinarri orokorretako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

    Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proba praktiko bat egin beharko dute.

    510092 Ingurumeneko arlo-arduraduna.

    510360 Laborategiko goi-mailako teknikaria.

    510981 Ingurumen-prestakuntzaren arduraduna.

    Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proiektu bat egin beharko dute.

    511451 Meteorologia-arduraduna.

  2. Balorazio-batzordea.

    Hauek izango dira batzordekideak:

    Batzordeburua:

    Titularra: M.ª Isabel Martínez Martínez.

    Ordezkoa: Miren Idoia Ortubia Rodríguez.

    Kideak:

    Titularra: Jose Ramón Varela Balenciaga.

    Ordezkoa: Javier Aguirre Orcajo.

    Kideak:

    Titularra: Juan Carlos Marco Melero.

    Ordezkoa: Carmen Zigorraga Arrien.

    Kideak:

    Titularra: M.ª Rosario Barturen Barroso.

    Ordezkoa: Jose Ignacio Inoriza Aizpurua.

    Idazkaria

    Titularra: M.ª Jesus Urkiola Mendibil.

    Ordezkoa: M.ª Luisa Madinabeitia Rivares.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)