Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3002
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/02
- Argitaratze-data: 2015/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 17 artikuluan xedatzen duenez, administrazio-organoetako titularrak ordeztu ahalko dira aldi baterako, kudeaketan atzerapenik egon ez dadin; dena den, ordezkotzak ez du berekin ekarriko eskumen-aldaketarik.
Ez Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzko ekainaren 29ko 9/2007 Legeak, ez Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren antolaketa- eta funtzionamendu-egiturari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuak ez dute ordezkapen-erregimenik ezartzen institutu horretako zuzendaria ordezkatzeko, kargua hutsik badago edo karguduna kanpoan edo gaixorik badago. Ondorioz, Osasuneko sailburuaren eginkizuna da ordezkapen-erregimen hori ezartzea, goragoko hurrengo organoa baita.
2013an, Osasuneko sailburuaren ekainaren 14ko Aginduaren bidez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren ordezkapen-erregimena ezarri zen Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren alde. Oraingoan, berriz, eraginkorrago ikusi da zuzen-zuzenean Osasuneko sailburuaren menpe dagoen organo baten esku uztea ordezkapena, eta, hortaz, ardura hori Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariari esleitzea.
Horiek horrela izanik, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ordezkapena Osasun Sailaren Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak beteko du, baldin eta kargua bete gabe edo titularra kanpoan edo gaixorik badago.
Bigarrena. Agindu honen bitartez esleitutako eskumenak erabiliz Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak emandako ebazpenen aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz ebatziko dira.
Hirugarrena. Indarrik gabe uzten da 2013ko ekainaren 14ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena ezartzen duena.
Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Deuseztatutakoa: AGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria ordezkatzeko erregimena xedatzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2013ko ekainaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordezkotza-erregimena xedatzeko dena.