Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko maiatzaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2347
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/05/08
- Argitaratze-data: 2015/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu zen Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku-emaile gisa sortu zen patologia horietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatua betez.
Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 20ko Aginduaren bidez, 2006ko maiatzaren 8ko Agindua aldatu zen, Kontseilua osatzen duten kide-kopuruari eta horien banaketari dagokionez. Agindu horren 1. artikuluaren arabera, kide hauek osatuko dute Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Aholku Kontseilua: lehendakaria, idazkaria eta 17 mahaikide, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak.
Hori dela eta, hau
Lehenengoa. Honako hauek izendatzea Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide:
Lehendakaria:
Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui.
Idazkaria:
Antonio Arraiza Armendariz.
Kontseilukideak:
Kardiologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:
Luis Antonio Fernández Lázaro.
Sonia Velasco del Castillo.
Angiologia eta Kirurgia Baskularreko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:
Lorenzo Rodríguez González.
Neurologiako EAEko Erakundearen ordezkari:
María Teresa Martínez Zabaleta.
Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkari:
Ricardo Sanvicente Blanco.
Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkari:
Gabriel Inclán Iríbar.
Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkari:
José Jesús Artaecheberría Zuazo.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkari:
José Ignacio Aramendi Gallardo.
Joseba Zuazo Meabe.
Osasun Sailaren ordezkari:
Ángel Antonio Loma-Osorio Montes.
José Ramón Rumoroso Cuevas.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari:
Francisco de la Cuesta Arzamendi.
José María Aguirre Salcedo.
KALME-SEMES-Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkari:
Fernando Ugalde García.
SEMERGEN-Euskadiko Landa Medikuntza eta Medikuntza Orokorraren Espainiako Elkartearen ordezkari:
Adalberto Serrano Cumplido.
EFEKEZE-Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen ordezkari:
Igone Hernández Cabezas.
Visitación Mozo Aranda.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.