Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 1808
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/04/09
- Argitaratze-data: 2015/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau ezartzen du:
Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.
Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek euren jardun-eremuetan izen handia izan behar dute; bost kidetik zazpira bitartean izango dira, eta horietako zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaia osatzerakoan, ahal den neurrian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiak epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.
Horrenbestez, hau
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 9a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
2014. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta Teknologia modalitatean:
ª Teresa Miras Portugal andrea.
Jose Antonio López de Castro Alvarez jauna.
ª Jesús Esteban Galarza andrea.
Luis Oro Giral jauna.
Javier Tejada Palacios jauna.