Azaroaren 18an 2022ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sariak eman genituen Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Ekitaldian bertan bi lehiaketetan, ideiak eta aplikazioak, irabazleek aurkeztutako proiektuak azaltzeko aukera izan zuten eta beraien lanetik eta eskarmentutik ikasi ahal izan genuen:
- Aplikazio lehiaketaren lehen saria (Unai Antero Urruticoechea): "enEKO: Asistente inteligente para el ahorro energético"
- Aplikazio lehiaketaren bigarren saria (Ander Fernández Jauregui): "iApparca: Encuentra el parking con plazas libres más cercano gracias a la Inteligencia Artificial"
- Ideia lehiaketaren lehen saria (Adriana Aguirre Such, Mathilde Marengo eta Iacopo Neri): "LUR: Un DSS para la planificación estratégica sostenible basado en el valor multifuncional del suelo" (PDF, 7.4 Mb)
- Ideia lehiaketaren bigarren saria (Antonio José Sáez González eta Sergio Díaz Martínez):
"Con OpenData mi alergia ya no es un problema" (PDF, 5.2 Mb)
Ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Rudi Borrmann Tokiko Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) ordezkariak. Open Datakoekin batera 2021eko Elkarlan sariak ere banatu zituzten, balio publiko partekatua sustatzen duen lehiaketa. Sariak banatu ondoren, publikoari irekitako lan-saio bat egin zen, Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzak (OGPk) 2021-2024 aldirako euskal herritarrekin lankidetzan prestatu duen planaren konpromisoetan parte hartu nahi zuten pertsonei zuzendua.
Datu Irekien lehiaketaren irabazleak
Aplikazio lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak:
- "enEKO: Asistente inteligente para el ahorro energético", Unai Antero Urruticoechearena: erabiltzaileari energia aurrezten laguntzeko aplikazio bat da. EnEKO laguntzaile birtuala da, eta bere funtzio nagusia energiaren prezio onena ezagutuz energia modu arrazionalagoan erabiltzeko beharrezkoa den informaziorako sarbide erraza eskaintzea da.
- "iApparca: Encuentra el parking con plazas libres más cercano gracias a la Inteligencia Artificial", Ander Fernández Jaureguirena: Donostiako Udalaren datu irekietan oinarritutako web-aplikazio bat da, turistei beren bidaiak planifikatzen laguntzen diena, eta, 14 eguneko aurrerapenarekin, helmugatik gertuen dagoen plaza libreak dituen aparkalekua zein den adierazten duena.
Ideia lehiaketan, honako bi hautagaitza hauek saritu dira:
- "LUR: Un DSS para la planificación estratégica sostenible basado en el valor multifuncional del suelo" (7.4 Mb), Adriana Aguirre Such, Mathilde Marengo eta Iacopo Neri-rena: lurzoruaren erresilientzia neurtzeko gai den ebaluazio-tresna proposatzen du. Datuen analisian oinarritutako ikuspegi baten bidez, taxonomia erantzungarri berri bat sortzen du tresna horrek, lurzoruak modu dinamikoan ematen dituen zerbitzu ekosistemikoen balioa ulertzeko aukera ematen duena.
- "Con OpenData mi alergia ya no es un problema" (PDF, 5.2 Mb), Antonio José Sáez González eta Sergio Díaz Martínez-ena: polen-maila altuek eragindako gertaerak aurreikusteko tresna bat garatzea proposatzen du polenari alergia dioten euskal herritarreentzat, funtsezko faktoreak kontuan hartuta, hala nola tenperatura, airearen kalitatea eta plubiometria. Gainera, arreta medikoa behar duen gertakariren bat gertatuz gero, gertuen dagoen osasun-zentroa proposatuko luke.