Bizkaiko meatze-paisaiaren karakterizazioa eta balorazioa Sopuerta eta Galdames
BIZKAIKO MEATZARITZA
Bizkaiko meatzaritzak sekulako garrantzia eduki zuen industria-iraultzaren testuinguruan. Azken karlistaldiaren ondoren hasi ziren meategiak ustiatzen Bizkaian, eta, 1876tik aurrera, burdinaren ekoizpena azkar batean hasi zen hedatzen: ustiapena 1899an iritsi zen goreneko mailetara. Lege-arloan aldaketak egin ziren, eta komunikazioen azpiegitura planifikatu zen, ustiapen masibo eta sistematikoari bide emateko. Ustiapena aire zabalean egiten zenez eta kualifikatu gabeko eskulana merkea zenez, ekoizpen-kostuak baxuak ziren. Bertan, lurraldean egin ziren eraldaketa handiek beren aztarna utzi dute, eta paisaian iltzaturiko meatze-hondarrak topa daitezke; hala nola, Trianoko meatze-arroa bezalako erauzketa-gune garrantzitsuak.
SOPUERTA ETA GALDAMES
Gallartako edo Trapagarango erauzketa-gune tradizional garrantzitsuen periferiako erauzketa-jardueraren garapena ulertzeko nahiak ekarri du analisi hau. Antzinatik da ezaguna lurralde bizkaitarreko meatzaritzaren ahala, burdinaren ugaritasuna eta kalitatea direla-eta. Batez ere, Granada ibaiaren sakanean (Trapagaran eta Ortuellaren artean) eta hortik Gallartara bitarteko eremuan (Abanto Zierbena) zeuden meatze-zain gehien. XIX. mendearen amaieran ostera, eremu horietako ustiapena gainbeheratzen hasi zenean, alboko arroetara jo behar izan zen, Galdames eta Sopuertako mendietara kasu.
Sopuertak eta Galdamesek, meatze-barrutiko beste herri batzuek ez bezala, landa-izaerari eutsi diote, eta ez dute presio urbanistiko handirik bizi izan. Horri esker, sektoreari loturiko eraikinek (besteak beste, labeek, mineral-gordelekuek, plano inklinatuek...) bere horretan jarraitzen dute, eta irakurketa orokorra egiteko aukera handia eskaintzen du horrek.
Eremuaren gaineko ikerketa indartu duen beste alderdi bat izan da natura-ondarearekin zerikusia daukaten proiektuekiko (esaterako, Galdameseko biotopoa) edo paisaia-arloko interesa duten eremuekiko (esaterako, Barbadun ibaiaren bailara) handituz doan interesa. Halakoek, kultura- eta natura-ondarea lotzen dituzte. Izan ere, horrela, bi ondareak bat egiten duten lurraldea taxutzen duen sarea ehotzen da.
Horri, kultura-ondareari loturiko jarduketak gaineratzen zaizkio (adibidez, Traslaviña-San Pedro Galdames linea edo Aleneko barrutiko meatze-eremua); horiek meatzaritzaren fenomenoa eremu-lurralde testuinguruan ulertarazten dute.
|
SOPUERTA UDALERRIKO MEATZARITZAREN GARAPENA
XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen lehenengo hamarkadetara bitartean, bailarako bizimodu tradizionala eraldatu zuen meatzaritza-jarduera handia ezagutu zuen Sopuertak; eta, zalantzarik gabe, horixe da bertako historia hurbilaren elementurik interesgarriena. XIX. mendean, biztanleen finkapena irregularra izan zen udalerrian. Meatze-ustiapenak ekarri zien oparotasuna Beheko eta Goiko Labarrieta, El Sel eta Alen-eko guneei XIX. mendean; baina baita gainbehera ere, XX. mendean, arrazoi berarengatik.
Sopuertako meatze-eremua izan zen Bizkaian ustiapenari ekin zion azkena. Ekoizpenaren helmuga, batez ere, Ingalaterraranzko esportazioa zen, eta lan-sistema destajua, eremuak oso berezkoa ez zuena.
Oro har, oso garrantzitsuak izan diren bi barrutitan laburbildu daiteke udalerriko meatze- eta erauzketa-jarduera: Saragatxako eta Aleneko meategietan, hain zuzen ere. Hala ere, horiek ez ziren udalerriko meatze-emakida bakarrak izan: aurretik aipatutakoekin batera, erauzketa-paisaia garrantzitsua osatzen zuten beste batzuk ere bazeuden.
Mea garraiatzeko azpiegitura Sopuertan: trenbideak eta aireko kableak
Meak kokapen estratigrafiko ona zuenez (funtsean gainazalean baitzegoen), ustiapena aire zabalean egiten zen: gutxieneko gastuak zekartzan meatzaritza-lana zen hori. Erauzitako meak esportazioa zuen xede, eta horrek, lana antolatzeko modu berria ekartzeaz gain, ekoizpen-prozesuaren fase jakin batzuen arabera bideratu zituen inbertsioak. Horregatik, garraio-sistemetan egin ziren gastu handienak.
Meategiak toki altu eta malkartsuetan zeudenez, konplexua zen mearen hasierako garraioa egitea; izan ere, ez zen oso ohikoa trenbideak harrobietaraino iristea, nahiz eta salbuespenak ere egon. Hasieran, animaliek bultzatutako eta pertsonek oinez gidatutako orgak arduratzen ziren garraioaz, baina meatze-eremuan laster hasi ziren agertzen mea jaisteko edo mea lursail malkartsuetatik eramateko gailu mekanikoak. Horietakoak ziren, «mahuka» edo «mea-isurbide» deiturikoak, 40°-ko inklinazioa zuten egurrezko kanalak, handik gutxira automatizatu zirenak.
Dena dela, zalantzarik gabe, meatze-trenbideak izan ziren garraiobide adierazgarrienak, bai eta inbertsio handiena behar izan zutenak ere. Hala, trenbideen azpiegiturak giltzarri izan ziren meatzaritzaren garapenean, hainbat arrazoirengatik: batetik, oztopo fisikoak kendu zituztenez, nabarmen lagundu zuten hazkundearen erritmoak merkatu kontsumitzailearen araberakoak izan zitezen; bigarrenik, erauzketa-sistemak modernizatzeko pizgarriak izan ziren, sistema horiek mea-fluxu etengabea eskatzen zuen ingurunea hornitzeko gai izan behar baitzuten; eta, hirugarrenik, aurretiko beste garraio-sistema batzuk (planoak, kableak) modernizatzen ere lagundu zuten, dagoeneko ez baitzuen zentzurik meatze-ahoko erritmoak besoen edo animalien bidezko garraiaketarekin itotzeak.
Bide zabaleko trenbideen sare nagusia (Madril-Irun, Bilbo-Miranda Ebro eta beste linea txikiago batzuk) XIX. mendearen erdialdean amaitu zen. Bizkaiko nahiz Gipuzkoako eremu industrializatuenetan zeuden hutsune handiak estaltzen zituen bide estuko sare batekin osatu zen. Bide estuko trenbideen ustiaketaren hasierak aldi luzea hartzen du bere baitan, eta trenbide horien eraikuntzaren une gorenak 50 urte inguru iraun zituen (1877tik 1927ra).
Sopuerta udalerriko meategien garraio-sistemen barruan, Castro-Aleneko meatze-trenbideak, Traslaviña-Castro trenbidea eta Aleneko barrutian mea garraiatzeko aireko sistemak nabarmentzen dira. Aleneko meategiak 1908tik 1911ra bitartean eraikitako aireko kable-sistema eduki zuen. 1969ra arte egon zen funtzionamenduan, eta, handik aurrera, kamioien bidez garraiatu zen mea.
SARATXAGAKO MEATEGIAK. SOPUERTA
Saratxagako barrutiko meatzeak eta beste mea-ustiapen batzuk Castaño auzoan daude, La Linde deituriko parajean, Galicia auzoaren eta Las Muñecas eremuaren ondoan; horiek inguruko meatzaritzaren ondorioz sortu ziren. Aipatutako meategi horien aztarna materialak urak Barbadun ibaira jariatzen dituzten Saldamando eta Santana erreken inguruan daude. Eremu oso landatarra da, apenas jenderik gabea eta sakabanatutako biztanleria-multzoak baino ez dituena (gaur egun, zur-jarduera indartsua dago bertan).
Meategien ustiapenean, partikularrak ez ezik, konpainiak ere bazeuden. Informazio gehiago edukitzeko, jatorrizko dokumentua begiratzea gomendatzen da, xehetasun handiz garatzen baititu hango ustiapenari buruzko datu historikoak (jabetzak, errentamenduak, emakidak...).
Saratxaga barrutia honako meatze hauek eratzen dute: Catalina, Paca, Safo, Gallinar, Caduca eta Rosario.
Traslaviña-Castro / Sopuerta-Galdames meatze-trenbidea
Sopuerta-Galdames eta Traslaviña-Castro trenbideek bi mugikortasun-ardatz zeuzkaten, erauzitako mea nahiz bidaiariak garraiatzeko: bi ardatz horiexek taxutzen dute tokiaren gaur egungo ikuspegia. Trenbidea Sopuertako udalerrira iristean, bi lineatan banatzen zen, berezitasun hori zuen. El Castaño Nuevo auzoan (Sopuerta), linea bereizi egiten zen; alde batetik, Castro Urdialesera (Kantabria) jarraitzen zuen, eta, bestetik, ondoko Galdames herriraino. Trenbide-linea osoa behin betiko itxi zuten handik 68 urtera, 1966an, ez zelako oso errentagarria eta Bizkaia meatzaritza-krisian sartuta zegoelako garai hartan.
Gaur egun, Traslaviña (Artzentales) El Castañorekin (Sopuerta) eta San Pedro Galdamesekin lotzen zuen meatze-trenbide zaharraren trazadura Bide Berdea da, halaxe birgaitu baitzen udalek 1982an ibilbide osoan abandonaturik zeuden plataformak erosi ostean.
Trenbideak Traslaviña auzoan zeukan jatorria. Puntu horretan meatzaritza-jarduerarik garatu ez bazen ere, Bilbo-Santander trenbidearen trazadura igarotzen zen auzo horretatik; eta, horrela, harekin lotzen zen. Sopuerta-Castro Urdiales adarra, berriz, Castroko portuarekin konektatzeko eta eremuko meari irteten laguntzeko sortu zen.
Guneak, Eremuak, Elementuak, Funtzioak
Laburpen-taula bat osatu da, identifikatutako elementuak eta horien funtzioak antolatzeko xedez. Bertan, elementuak (EL), kokatzen direneko gunea (G) eta eremua (ER) eta betetzen duten funtzioa (F) adierazten dira.
G |
ER |
EL |
F |
Erauzketa-gunea |
Catalina meatzea |
Catalina meatzea |
Aire zabalean ustiatu zen, eta, garraio gisa, animalien trakzioarekin gurdibideetan arrastatzen ziren bagonetak erabiltzen ziren. Gainerakoan, kamioiak eta goranzko hiru plano inklinatu erabiltzen ziren, non motor elektrikoen bidez eragindako dibidietekin arrastatzen zen mea. |
Gallinar meatzea |
Gallinar meatzea |
Galeriako ustiapena gauzatu zen, Saldamando ibaiaren bi ertzen inguruan. |
|
Safo meatzea |
Safo meatzea |
Erauzketarako meatze-aho nagusia Las Muñecas parajean zegoen, Las Muñecas herrixkatik 0,5 kilometrora. Mea landugabea erauzketa-gunean ildokatzen zen, eta garbitegian biltzen. Hortik, kamioiz garraiatzen zen, Las Muñecaseko bazterbidean zegoen zamalekutik bidal zedin (Las Muñecas Castro-Traslaviña meatze-lineako El Castaño meatze-geltokira atxikita zegoen). Aire zabalean ustiatzen ziren «horixkak» ziren aprobetxamendu nagusia. Galerietan egiten zen lan, zainean bertan, lurpean; aldiz, antzinako lanen hondarrak aire zabalean kentzen ziren. |
|
Eraldaketa-gunea eta Biltegiratzea |
Catalina meatzea |
Goiko eta beheko ur-deposituak |
Garbitegiarekin batera eraikitako bi ur-depositu dira, mea garbitzeko ura hornitzen zutenak. |
Kaltzinazio-labeak |
Karbonatoa kaltzinatzeko labeak ziren, eta 1972ra arte egon ziren martxan. Harrian zulatutako tunel batekin daude lotuta bien oinarriak, bagoiak mea kaltzinatuarekin kargatzeko. Goialdean, karga eramateko korridore bat dago, hormigoi armatuzko zutabe sendoetan bermatuta. |
||
Eraikina |
Sutegia-Konpresoreak, Bulegoak, Artxiboa, Biltegia eta Aroztegia. |
||
Nabea |
XX. mendearen hasieran eraiki zuten, eta meategiko tailerra zen. |
||
Garbitegia |
50eko hamarkadan eraiki zuten, mea garbitzeko. Lokatza kentzeko eta iragazteko danbor birakaria zeukan, zegozkion bahe hidraulikoak zituena, hondakinak kontzentratzeko. |
||
Tobera |
Meatzeko garbitegiaren ondoan zegoen. |
||
Elektrizitaterako dorretxoa |
|||
Gallinar meatzea |
Labearen oinarria |
Meatzera iristeko errepidearen ondoan zegoen. |
|
Catalinaren emendatzea |
Kaltzinazio-labea |
XX. mendearen hasieran eraiki zuten, meatzetik erauzten zen karbonatoa kaltzinatzeko. Las Muñecas mendatean dago. |
|
Safo eremua |
Ur-depositua |
Garbitegia elikatzeko behar zen ura biltzeko eraiki zen, garbitegiaren ondoan. |
|
Garbitegia |
20ko hamarkadan eraiki zen, meatzeko karbonatoa garbitzeko. |
||
Barne-garraio eta Biltegiratze gunea |
Catalina meatzea |
Labeak elikatzeko beheko ataka |
Lehenengo labearekin batera eraiki zuten. Ustiapenean erauzitako mea biltegiratzeko xedea zuen; mea plano inklinatu baten bidez igotzen zuten kota horretaraino, labea elikatzeko. |
Labeak elikatzeko goiko ataka |
Labeen ondoren eraiki zuten. Labeekin lotzen dena baino gorago dago. Ustiapenean erauzitako mea biltegiratzeko xedea zuen; mea plano inklinatu baten bidez igotzen zuten kota horretaraino, labea elikatzeko. |
||
Mea-gordelekua |
Meategietako mea trenez garraiatzeko zain egon bitartean biltegiratzeko eraiki zuten. Traslaviña-Castro trenbidearen ondoan dago.
|
||
Garbitutako mearen gordelekua |
Garbitutako mea biltegiratzeko eta kamioien bidez ateratzeko eraiki zuten. |
||
Catalina meatzeko arraste-bidea |
Lur zanpatuzko bide hau jada desagertuta dagoen tren-geltoki batera zihoan. |
||
Safo eremua. Safo meatzea |
Mea-gordelekua |
Catalina «demasia»ko mea trenez garraiatzeko zain egon bitartean biltegiratzeko eraiki zuten. |
|
Gallinar meatzea |
Mea-gordelekua |
Trenaren bidez aterako zen mea biltegiratzeko eraiki zuten, eta El Castaño auzoraino doan Traslaviña-Castro trenbide-adarraren ondoan dago. |
|
Populaketa |
Catalina meatzea |
Etxebizitza |
Hainbat solairutako etxebizitza, oin karratukoa, 30eko hamarkadan eraikia. |
Jantokia |
50eko hamarkadan eraiki zuten nabe hau, meatzarien jantokia izan zedin. |
||
Fakultatiboen etxebizitza |
|||
Kanpo-garraioa |
Traslaviña-Castro trenbidea |
Euste-horma |
Lur-berdinketaren eskuinaldean dago, Traslaviñatik Galdameserako bidean, eta jatorrizko harlanduak kontserbatzen ditu. |
Euste-horma |
Lur-berdinketaren eskuinaldean dago, Traslaviñatik Galdameserako bidean. Baliteke trenbidea eraiki zuten une berekoa ez izatea. |
||
Euste-horma |
Lur-berdinketaren eskuinaldean dago, Traslaviña atzean utzita, Galdameserako bidean. |
||
1 tunela |
Lur-berdinketa hormigoiz estaliriko zonaldean dago. Bihurgunea daukan tunel txikia da, 100 bat metroko luzerakoa. |
||
2 tunela |
Lur-berdinketa hormigoiz estaliriko zonaldean dago. Bihurgunea daukan tunel txikia da, 70 bat metroko luzerakoa. |
||
Olabarrietako zubia |
|||
Euste-horma |
Lur-berdinketaren ezkerraldean dago, Traslaviñako geltokia ibilbidearen abiapuntutzat hartuta. |
||
Euste-horma |
Lur-berdinketaren ezkerraldean dago, Traslaviña abiapuntutzat hartuta. |
||
Biltegia-Kargategia |
Olabarrietako geltokitik oso hurbil dagoen eraikin handia da. Hurbileko plano inklinatutik jaisten zen burdina trenbideko bagonetetan kargatu eta itsasoraino garraiatu bitartean biltegiratzeko balio zuen. |
||
Olabarrietako geltokiko biltegia |
Olabarrietako geltokiaren eta antzinako mea-biltegiaren ondoan dago. |
||
Olabarrietako geltokia |
Trenbidea eraitsi ondoren, etxebizitza partikular bihurtu zen. |
||
Estolda |
Olabarrietako geltokiaren ondoan dago. |
||
Olabarrietako tunela |
300 bat metroko luzerako tunela da. Bide Berdetik kanpo dago. |
||
4 tunela |
Bihurgunea daukan tunela da, 50 bat metroko luzerakoa. |
||
Lubakia |
Zati handiena berezko eran dago, baina, tuneletik urrunen dagoen zatian, alboak harlanduarekin bilduta daude. |
||
Lubakia |
55 metroko harlauza irregular handiekin bildutako lubakia. |
||
Traslaviña-Castro trenbidea (Adarra) |
La Lindeko tunela |
||
Catalinako geralekua / geltokia |
Gaur egun, garai bateko eginkizuna ezkutatzen duen etxebizitza da. |
||
Herreroseko tunela |
1.966 metroko luzerako tunel handia da. Sopuerta zeharkatzen du Kantabriarako noranzkoan. |
||
Traslaviña-Castro trenbidea |
La Ventako tunela |
Berezko lubaki baten amaieran dago. 21 metroko tunela da, bihurgune arina duena. |
|
Euste-horma |
Lur-berdinketaren ezkerraldean dago, Traslaviña atzean utziz gero. |
||
Euste-horma |
El Arenao zubia baino pixka bat lehenago dago, berezko lubaki altu-altu batetik irten eta berehala. |
||
El Arenao zubia |
Zati bat eraitsi zuten, azpitik ibaiarekin paralelo igarotzen den errepidea zabaltzeko. |
||
"Hormigoiaren" zubia |
Bere bi zutabe trenbidearen jatorrizko trazadurari dagozkio. |
||
Euste-horma |
Lur-berdinketaren ezkerraldean dago, Traslaviña abiapuntutzat hartuta. |
||
San Pedro Galdameseko geltokia |
Galdameseko herrigunean dago; etxebizitza bihurtu da, eta oso aldatuta dago. |
||
Euste-horma |
50 metroko luzera eta 2 metroko altuera dauzkan euste-horma da, mendiaren hegalari itsatsita dagoena. |
||
Euste-horma |
Bide Berdetik kanpo dago, abandonatuta. Galdameseko biztanle batzuek ez dute gogoratzen trenbidearen zati izan zela. |
||
Kargategia |
Bide Berdetik kanpo dago, abandonatuta. Galdameseko biztanle batzuek ez dute gogoratzen trenbidearen zati izan zela. |
||
Trenbideko langileen etxea |
Trenbideko langileen etxebizitza izateko eraiki zuten. |
||
Atxuriagako tunela |
Bide Berdetik kanpo dago; zuzena da, 300 bat metrokoa. |
||
Atxuriagako zubia |
70eko hamarkadaren amaieran irekitako harrobiaren gainean dago; jatorrian, azpitik igarotzen diren errepidea eta ibaia saihesten zituen. |
ALENEKO MEATEGIA. SOPUERTA
Aleneko meategiko meatze-paisaiaren konplexutasuna sortzen duen ikuspegi aberatsean datza, burdinaren azpiegitura eta ustiapenarekin zuzenean loturiko ondare-elementu interesgarri ugari baitauzka, kalitate handikoak.
Aleneko meategia Sorpresa eta Amalia Juliana meatzeek osatzen dute. Txikiagoa izan arren, María meatzea ere barruti honetan sartuta dago (bi emakida garrantzitsuenek inguratzen dute).
Aleneko meatze-barrutiaren garrantziak gaur egun Alen auzoa deiturikoaren sorrera ekarri zuen XIX. mendearen amaieran. Meatze-auzo inportantea da hori, eta, sortu aurretik, bertan ez zen inor bizi.
Gaur egungo paisaia oso eraldatuta dago, eta ez du bat egiten ustiapenaren hasieran zegoenarekin. Batez ere, azken hamarkadetan egin ziren lanen ondorioz aldatu zen paisaia, eta, are gehiago itxuraldatu zen, kamioiak erabiltzeagatik. Hala ere, mea erauzteko antolatzen ziren zonaldeen edota terraza erraldoien aztarnak geratzen dira.
Barrutiaren eta haren «demasien» ustiapen industriala utzi ondoren, Alen aisialdirako gune bihurtu zen 2007an.
Alen-Castro meatze-trenbidea
Aleneko meatze-trenbidea 1895ean eraiki zuten. Sopuertako Alen auzoan hasten zuen trazadura, eta Bizkaiko lurralde historikoak Kantabriarekin duen mugan amaitzen zuen ibilbidea, abiapuntutik 4,5 kilometrora. Beste 17 kilometrorekin, trena Castro Urdialesera iristen zen.
Jatorrian, lau lubeta, bost lubaki, hiru tunel, lau estolda eta bi euste-horma zeuzkan.
Linea hau 1939an itxi zuten, Gerra Zibilak trenaren azpiegitura suntsitu baitzuen.
Gaur egun, trazadura ez da erabilgarria, eta ez da bide berdea izateko berrerabili edo egokitu; hala ere, trenbide-linea zahar horrek aztarna interesgarri batzuk kontserbatzen dituela baieztatu daiteke.
Guneak, Eremuak, Elementuak, Funtzioak
Laburpen-taula bat osatu da, identifikatutako elementuak eta horien funtzioak antolatzeko xedez. Bertan, elementuak (EL), kokatzen direneko gunea (G) eta eremua (ER) eta betetzen duten funtzioa (F) adierazten dira.
G |
ER |
EL |
F |
Erauzketa-eremua |
Sorpresa |
Sorpresa meatzea |
1871n dago erregistratuta. Lurpeko meazuloren bat kenduta, aire zabalekoa zen; harrobian bertan egiten zen lan. Mendearen hasieran, bi plano inklinatu zituen, mea jada desagertuta dagoen aireko tranbian kargatzeko gordailuraino jaisteko.
|
Amalia Juliana |
Amalia Juliana meatzea |
1869an dago erregistratuta. Aprobetxamendua Alen-Castro trenbidearen iparraldean kontzentratu zen (ustiapenean erauzitako burdina Kantabriako portutik ateratzeko prestatu zen trenbidearen adarra, berariaz). Mendearen hasieran, mea trenbidearen kotara hurbiltzeko bi plano inklinatu zeuden. Meategiaren eta haren «demasien» ustiapen industriala utzi ondoren, Alen aisialdirako gune bihurtu zen 2007an. |
|
Taramona I meatze-ahoa |
Alen-Castro trenbideko zabaldegiaren behealdean zegoen, eta arraste-bide txiki baten bidez hurbiltzen zen hara. Handik, mea itsasorantz ateratzen zen, trenbidearen linea erabilita. |
||
Taramona II meatze-ahoa |
Alen-Castro trenbideko zabaldegiaren behealdean zegoen, eta arraste-bide txiki baten bidez hurbiltzen zen hara. Handik, mea itsasorantz ateratzen zen, trenbidearen linea erabilita. |
||
Maria meatzea |
Maria meategiko meatze-ahoa |
Lurpeko galerian ustiatzen zen, eta meategiaren meatze-ahoa kontserbatzen da oraindik. Erauzitako mea garbitegira eta gordelekura jaisten zen (biak kontserbatzen dira, eta Las Barrietas geltokian daude), 660 metroko plano inklinatu baten bidez. Minerala, garbitu eta gero, Traslaviña-Castro trenbidearen bidez ateratzen zen. |
|
Amalia Juliana |
Santa Luzia ermita eta meatze-ahoa |
Luzia meatzearen meatze-ahoa Santa Luzia ermitan dago. Hortik, bagonetek garraiatzen zuten minerala, arraste-bide batetik, Maria meategiko mea-gordelekuraino. |
|
Eraldaketa-eremua |
Amalia Juliana |
Dekantazio-putzua eta ur-biltegia |
Meatze-emakidan erauzten zen mineralari zerbitzu emateko eraiki ziren. Meatze-herrixkaren ekialdean daude, eta adar bat zuten Alen-Castro trenbide zaharrean. 50eko hamarkadan, minerala garbitegi-erreten batetik kanalizatzeko isurbide bat eraiki zen. Ondoren, minerala bahetu eta karga-hobi batean uzten zen, kamioiek helmugaraino eraman zezaten. |
Tobera edo mea-isurbidea |
50eko hamarkadan, minerala garbitegi-erreten batetik kanalizatzeko eraiki zen. Ondoren, minerala bahetu eta karga-hobi batean uzten zen, kamioiek helmugaraino eraman zezaten. |
||
Maria meatzea |
Mea-gordelekua eta garbitegia |
Maria meategitik jasotzen zuen minerala (jaisteko, 660 metroko plano inklinatua zegoen). Minerala, garbitu ondoren, handik hurbil zegoen kargategi-biltegira eramaten zen, eta, han, mineral-kopuru nahikoa pilatutakoan, Traslaviña-Castro Urdiales trenbidearen bidez mugitzen zen. |
|
Barne-garraioa eta biltegiratzea
|
Amalia Juliana |
Amalia Juliana meategiko munizio-gordailua |
Meategiaren oinean dagoen kobazulo artifizial txiki bat da. Meategietan erabiltzen ziren lehergailuak gordetzeko erabiltzen zen, bai eta, istripuzko leherketarik izanez gero, mendiak uhin hedakorra xurga zezan ere. |
Danbor-burua |
Taramonako plano inklinatuko danbor-buruaren aztarnak. Amalia Juliana meategiko erauzketa-eremuak eta Alen-Castro Urdiales trenbidearen lineako lur-berdinketaren azpiko mea-gordelekua lotzen zituen. |
||
Plano inklinatuko ostikoak |
Taramonako plano inklinatuko ostikoen aztarnak bertako danborraren ondoan daude. |
||
Taramonako plano inklinatua |
Amalia Juliana meategiari zerbitzu ematen zion 50 metroko plano inklinatua zen, Amalia Julianako aire zabaleko ustiapenaren goiko aldea eta mea-gordelekua lotzen zituena. |
||
Mea-gordelekua |
Mea biltegiratzeko balio zuen, trenez Kantabriaraino garraiatzeko zain egon bitartean. |
||
Populaketa |
Amalia Juliana |
Guardia Zibilaren kuartel zaharra |
Auzoetan gatazkek gora egin zutenez, Guardia Zibilaren postu finkoa eraiki zuten. |
San Luis Gonzaga ermita |
XIX. mendearen amaieran eraiki zuten, Alen meatze-herrixkako komunitateari zerbitzu emateko. |
||
Alen auzoko iturria |
1900an eraiki zuten, garai bateko Alen meatze-auzoko kale nagusian, geroz eta handiagoa zen herrixka edateko urez hornitzeko. Bada, iturriak berak, arropa-garbitegiak eta askak osatzen duten multzoaren zati da. |
||
Aleneko meatze-herrixka |
Aleneko ustiapena garatu egin zenez, langileei ostatu emateko eraikinak eraiki ziren lantokietatik hurbil (hasieran, aldi baterako). Aleneko meatze-barrutia mila biztanle inguru edukitzera iritsi zen XX. mendearen hasieran, eta, beraz, bi meatze-herrixka eraiki ziren: bata Amalia Julianako mea-ustiapenerako (Alen auzoa), eta bestea Sorpresa eta Mariako mea-ustiapenetarako (El Sel). |
||
Sorpresa |
El Sel meatze-herrixka |
||
Sorpresa meatzeko etxe berria |
Hainbat funtzio betetzeko eraiki zuten; hala nola, bulegoa, arduradunaren etxebizitza, sutegia eta ukuilua izan zedin. |
||
Kanpo-garraioa |
Sorpresa |
Las Muñecaseko makina-etxea |
Sorpresa meategitik Ontón-eko (Cantabria) gordailuetaraino mea garraiatzen zuen aireko tranbiari (Bleichert-Otto sistema) zerbitzu emateko eraiki zuten. |
Las Muñecaseko makina-etxeari atxikitako eraikina |
Sorpresa meategitik Ontón-eko (Cantabria) gordailuetaraino mea garraiatzen zuen aireko tranbiari (Bleichert-Otto sistema) zerbitzu emateko eraiki zuten. Gaur egun, etxe hori, horri atxikitakoa eta Sorpresa meategiko etxe berria dira aireko tranbiaren aztarna bakarrak. |
||
Amalia Juliana |
Alen-Castro trenbidearen hasierako egitura. . |
||
Tunel bikoitza |
Oraindik bizirik dauden trenbidearen aztarna eskasen artean nabarmentzen da. |
||
Trenbidearen ostikoa |
Trenbidearen arrasto eskasen artean, ostiko hori geratzen da bidearen oinean. |
GALDAMES UDALERRIKO MEATZARITZAREN GARAPENA
Galdameseko mendien meatzaritza-eremuak oso meatze-paisaia aberatsa dauka, balio historikoak, ondare-arlokoak, teknologikoak, ingurumenekoak eta etnografikoak nahasten baitira bertan.
Bizkaiko meatzaritza-gune nagusia, antzinarotik gertatu bezala, Trianoko mendietan zegoen. Meatze-arro hori bi meatze-masa handik eratzen zuten: Matamoros eta Triano ziren masa horiek, eta Granada ibaiaren sakanak (Ortuella) bereizita zeuden.
Meatoki horietatik gertu, Galdameseko mendien goialdean meategiak zeuden, baina ez ziren esperotakoa bezain aberatsak izan. Kare-haitzen artean zeuden poltsa txikiak ziren, eta, beraz, askotan lurpera joan behar izaten zuten lanera. Jatorrizko dokumentu osoan, xehetasun handiz garatzen dira hango ustiapenari buruzko datu historikoak (jabetzak, errentamenduak...).
Gizarteari begiratuta, nabarmentzekoa da Galdameseko trenbidea eraiki izanak, mearen ustiapen masiboarekin batera, migratzaile ugari erakarri zituela. Bada, pertsona haiek trenbidearen trazaduraren inguruetan finkatu zuten bizilekua, eta auzo edo biztanlegune berriak sortu ziren horrela.
Horrelaxe sortu zen, garraioaren eraikuntzarekin zuzenean lotuta, San Pedro Galdameseko La Aceña auzoa adibidez; eta, handik gutxira, La Elvira, Sauco eta Ledo auzoak sortu ziren, meatze-ahoetan bertan, udalerri berean. Inbertitzaile pribatuek eraiki zituzten etxeak udalaren lursailetan, eta ostatu gisa alokatzen zituzten.
Galdameseko meatze-trenbidea
Galdameseko trenbidea 22 km-ko luzerarekin eraiki zuten. Bizkaiko meatze-trenbiderik luzeena zen, Trianoko mendien mendebalderaino iristen zen bakarra. La Benedictan kokatutako kargategiak Galdameseko La Aceña auzoarekin lotzen zituen. Tunelaren bidez igarotzen zuen Sestao, eta, ondoren, Portugalete, San Salvador del Valle (gaur egungo Trapagaran), Ortuella, Abanto eta Zierbena, Muskiz eta Galdames udalerriak zeharkatzen zituen.
La Benedictako nasan amaitzen zuen ibilbidea, non ubidearekin paralelo ibiltzen zen aireko planoaren aztarnak dauden oraindik. Kai horretan, mea garraiatzeko hiru ontziraleku zeuden, eta haietan isurtzen zen burdina itsasontzi esportatzaileetako bodegetara.
Bilbao River Cantabrian Railway Company enpresak eraikitako trenbidearen linea zaharretik, jatorrizko trazaduraren % 50 baino gehiago kontserbatzen da gaur. Alabaina, ez da gauza bera gertatzen lur-berdinketarekin, Bide Berdea izateko berritu baitzen.
Populaketa
Azkenik, mearen ustiapenak eta trenbideak XIX. mendearen amaieratik aurrera herrixka berriak sorrarazi zituztela nabarmendu behar da. Meategiaren oinean, Ledo izeneko auzo bat kontserbatzen da San Pedro Galdamesen. La Elvira herrixkatik aztarnak eta ermita bakarrik geratzen dira. Trenbidearen ibilbidean zehar, beste auzo batzuk dokumentatu dira; adibidez, La Balastera eta La Aceña auzoak.
Guneak, Eremuak, Elementuak, Funtzioak
Laburpen-taula bat osatu da, identifikatutako elementuak eta horien funtzioak antolatzeko xedez. Bertan, elementuak (EL), kokatzen direneko gunea (G) eta eremua (ER) eta betetzen duten funtzioa (F) adierazten dira.
Taulan jasotzen diren elementuak Berangoko, La Elvirako eta Saucoko meategiei dagozkie.
G |
ER |
EL |
F |
|
Erauzketa-eremua (Berangoko meategia) |
Tardía meatzea |
Meatze-ahoa |
Garaiera handienean dagoena da. |
|
Galdameseko mendien hegoaldeko magalean daude. Berangoko barrutiari dagozkio guztiak, zeina inguru horretan ustiatzen lehena eta ixten azkena izan zen (80ko hamarkadaren hasieran itxi zuten). Zoritxarrez, aztarna gutxien kontserbatu dituen gunea da. |
||||
Escarpada meatzea |
Meatze-ahoa |
|||
Impensada meatzea |
Meatze-ahoa |
|||
Rita y Adelaida meatzea |
Meatze-ahoa |
|||
Dudosa meatzea |
Meatze-ahoa |
|||
Berango meatzea |
Meatze-ahoa |
|||
Eremu honetan, aisialdi-gunea jarri da. |
||||
Erauzte-eremua (La Elvirako meatze-barrutia) |
Elvira meatzea |
"El Uno" meatze-ahoa |
Galdameseko mendietako meatze-esparruko meatze-aho nagusietako bat izan zen, mea ez baitzen Elvira meategitik bakarrik erauzten: Pepita, Buena eta Rosario meategietarako ere balio zuen. Oso kokapen ona zuelako zen interesgarria. Elvira meategiko mea-kargategien ondoan zegoen, eta San Pedro Galdameseraino hiru tartetan iristen zen plano inklinatu handiarekin lotuta zegoen. Gero, Galdamesen, Galdameseko trenbidea zegoen. |
|
Princesa meatzea |
Meatze-ahoa |
|
||
Buena meatzea |
Meatze-ahoa |
Meatze-aho honetatik erauzten zen mea presak hornitutako garbitegian garbitzen zen gero. |
||
Rosario meatzea |
Meatze-ahoa |
|
||
Erauzketa-eremua (Saucoko meatze-barrutia) |
Dolores meatzea |
I meatze-ahoa |
Sauco herrixkaren inguruan dago. Ez zuten Dolores meategia ustiatzen hasi zirenean ireki, ez baitzen meategiaren barrualdera sartzeko gehiegi erabili: ura aprobetxatzeko baliatu zuten (funtsean, garbitegian eta askan erabili ziren urak). Halaber, Saucoko garbitegia hornitzen zuen ur-biltegira ere bideratu ziren ur horiek. |
|
II meatze-ahoa |
Bolborategietatik hurbil ireki zen, San Juan mendiaren azpian. Mineral-poltsez betetako ganbera handiak irekitzen ziren, zeinak meazko eta harrizko ostikoek eusten zituzten, zutabe modura. |
|||
Saucoko ustiapeneko arrakalak |
Erauzketa-eremu sakon-sakon horiek luzetara garatu ziren, mea-zainei eta lurpeko meazuloei jarraituta. Bada, zaina goitik nahiz behetik erasotzen zuen ustiapen-sistema baten aztarnak dira. |
|||
San Juan meatzea |
||||
Pepita meatzea |
Urallagako kobazuloa |
Galdameseko mendien hegaletan dagoen kobazulo naturala da. Meatze-ustiapenaren hasieran, Pepita meategira iristeko meatze-aho gisa erabili zuten. Inguruko garbitegi baterako ura pilatu ahal izateko, presa bat eraiki zuten, eta mea-garbitegiari zerbitzu emateko ur-biltegi bihurtu zen kobazuloa. |
||
Meatze-ahoa |
Dekantazio-putzuaren azpian dago ezkutatuta, 50eko hamarkadan danbor birakaria eta mea-garbitegiak jarri zirenean baliogabetu baitzen ahoa. |
|||
Eraldaketa-eremua (La Elvirako meatze-barrutia)
|
Elvira meatzea |
Transformadoreen dorretxoa |
50eko hamarkadaren bueltan, Galdameseko mendien meatze-barrutien inguruko ekoizpen-sistemak elektrifikatu ziren. Danbor birakariak izan ziren elektrifikatzen lehenengotarikoak. Dorretxo hau garai hartakoa da. |
|
Ur-depositua |
Metro batzuk beherago dagoen garbitegiari ematen zion zerbitzu. |
|||
Mea-garbitegia |
El Uno meatze-ahotik ateratzen eta I. plano inklinatutik iristen zen materiala garbitzen zen bertan. |
|||
Dekantazio-putzua |
Garbitegitik zetorren ura jasotzen zuen. |
|||
Princesa meatzea |
Dekantazio-putzua |
Dagoeneko desagertuta dagoen mea-garbitegi bati ematen zion zerbitzu. |
||
Buena meatzea |
Garbitegiaren presa |
Ura pilatzeko eta haren ondoan zegoen garbitegiari zerbitzu emateko balio zuen. |
||
Mea-garbitegia |
Bertan, Buena meategiko meatze-ahotik erauzten zen minerala garbitzen zen. |
|||
Eraldaketa-eremua (Saucoko meatze-barrutia) |
Dolores meatzea eta San Juan meatzea |
Saucoko dekantazio-putzua |
Eraiki ziren putzuen artean modernoena zen, danbor birakariarekin ezarpenarekin bat egin baitzuen. Mea-garbitegitik, jalkinak suspentsioan zituela iristen zen ura hona. Suspentsioan zeuden elementuak jalki egiten ziren, eta ura hondakinik gabe bota zitekeen. Dekantazio-putzu honek Pepita meategiko meatze-ahoa baliogabetu zuen. |
|
Saucoko garbitegiak |
Pepita, Dolores eta San Juan meatzeetan erauzitako mea iristen zen garbitegi honetara, eta garbitu egiten zen, La Cadena plano inklinatutik Galdameseko trenbidera bidali aurretik. |
|||
Ur-depositua |
Bere urarekin hornitzen zen mea-garbitegiaren ondoan zegoen. |
|||
Dolores meatzea, San Juan meatzea eta Pepita meatzea |
Transformadoreen dorretxoa |
50eko hamarkadaren bueltan, Galdameseko mendien meatze-barrutien inguruko ekoizpen-sistemak elektrifikatu ziren. Danbor birakariak izan ziren elektrifikatzen lehenengotarikoak. Dorretxo hau garai hartakoa da. |
||
Saucoko dekantazio-putzua |
Eremuko dekantazio-putzu handiena da, eta Saucoko meatze-barrutiko bietatik zaharrena. Halaber, meatze-ustiapeneko lehenengoa izan zen. |
|||
Pepita meatzea |
Magdalenako garbitegia |
Garbitegi honetara, kanpo-garraiobideetara bidali aurretik manipulatzeko ekartzen zen minerala. |
||
Magdalenako presa |
Urallagako erauzketa-eremuan ura hornitzeko eraiki zen. |
|||
Populaketa (La Elvirako meatze-barrutia) |
Elvira meatzea |
Alondegia |
Ez zen La Elvirako barrutikoa bakarrik, Galdameseko mendietako goialdeko auzo guztiei eta zenbait meatze-barrutiri ere ematen baitzien zerbitzu. Garai batez, eskola izan zen, Saucoko barrutiaren eta La Elvirako barrutiaren artean zegoela aprobetxatuta. |
|
La Elvirako meatze-herrixka |
Galdameseko mendietako goi-eremuko meatze-herrixka garrantzitsuena zen, biztanle gehien zituena. |
|||
Bulegoak |
|
|||
La Elvirako eskola |
Eskola eta irakaslearen etxebizitza izan zen. Guztiz hondatuta dago. |
|||
Pietateko Andre Mariaren ermita |
Aztarnak baino ez dira gelditzen. Herrixka eta meatzaritza-jarduera abandonatu zirenean, Galdameseko bailarara eraman ziren bertako irudiak eta gainerako objektuak. |
|||
Populaketa (Saucoko meatze-barrutia) |
Dolores meatzea, Pepita meatzea eta San Juan meatzea |
Konpainiaren edo zuzendariaren etxea |
Etxebizitza zen. Gaur egun, barrutian habitatuta dagoen etxebizitza bakarra da, eta hesituta dago. |
|
Arropa-garbitegia eta aska |
Saucoko meatze-auzoan bizi ziren meatzarien familiei ematen zien zerbitzu. Elementu hau urez hornitzeko, Dolores meategiko I meatze-ahoa ireki zen. |
|||
|
Saucoko meatze-herrixka |
Bertako eraikin gehienak ez dira kontserbatzen. Baldintza hobeetan kontserbatu diren eraikinak banaka fitxatu dira. |
||
|
Saucoko bulegoak eta etxebizitzak |
Meatzarien etxebizitzak ziren. Eraikinaren behe-solairuan, bizitza aktiboaren une batzuetan, bizartegia eta taberna egon ziren. |
||
|
Urallagako meatze-herrixka |
Ia erabat utzita dago. Familiekin batera bertan bizi ziren meatzariek Pepita meategia ustiatzen zuten, edo, bestela, Magdalenako mea-garbitegian eta kargategian egiten zuten lan. |
||
Barne-garraioa eta biltegiratzea (La Elvirako meatze-barrutia) |
Elvira meatzea |
Arraste-bidea |
Ermitaren inguruko mineral-kargategi bat eta I plano inklinatua lotzen zituen. |
|
I plano inklinatua |
Arraste-bidea eta barrutiko kargategi nagusiak lotzen zituen, barrutia Galdameseko trenbidearekin lotzen zuen plano inklinatu handitik jaisteko gero. |
|||
Kargategiak |
Alboko garbitegiko materiala, Elvira meatzeko El Uno meatze-ahoaren bidez erauzten zen materiala eta I plano inklinatutik iristen zena jasotzen zuten bi mea-kargategi handi zeuden. |
|||
Aireko tranbia |
«Vaivén» ere esaten zioten. Dirudienez, Elvirako II plano inklinaturaino eramaten zuen Impensada meategiko (Berangoko meatze-barrutia) minerala. |
|||
Mc Leod-en aireko tranbia |
Baldeen linea kargategitik Saucoko meatze-barrutiraino iristen zen, eta, han, material-depositua zegoen. Ondoren, El Onceko kargategiraino jaisten zen, Galdameseko trenbidearen linean, La Cadena plano inklinatuaren bidez. |
|||
Kargategia |
Mc Leod-en aireko tranbiaren hasiera izan zen. |
|||
|
II plano inklinatua |
Kablez osaturiko plano inklinatu bat zen, Galdameseko mendietako mea-ustiapen osoan garrantzitsuena, La Cadenako plano inklinatuarekin batera. Eremu guztiko ekoizpenaren zati handi bat jaisten zen Galdameseko trenbidearen lineara: El Uno meatze-ahotik erauzten zen guztia eta I plano inklinatutik nahiz arraste-bidetik iristen zena. Hasiera batean, Elvira barrutiko mea aireko tranbiaren bidez eramaten zen Saucoraino, eta kate flotatzailez osaturiko bagoneten bidez jaisten zen. Gero, ordea, burdina La Aceña-Atxuriagara jaisten hasi ziren, plano inklinatu honen bidez. |
||
Princesa meatzea |
Kargategiak |
Depositu hauetan, Sauco herrixkaranzko bidean zegoen goranzko plano inklinatu baten bidez irteten zen minerala biltegiratzen zen, eta, gero, handik Galdameseko trenbidera bidaltzen zen, La Cadenako plano inklinatuaren bidez. |
||
Goranzko planoa |
Kargategitik Saucoko meatze-herrixkara abiatzen zen, eta, handik, Galdameseko trenbidera bidaltzen zen, La Cadena plano inklinatuaren bidez. |
|||
Barne-garraioa eta biltegiratzea (Saucoko meatze-barrutia) |
Dolores meatzea, Pepita meatzea eta San Juan meatzea |
Saucoko kargategia |
Materiala Dolores meategitik zetozen bi arraste-bideren bidez eta Princesa meategiko goranzko planoaren bidez iristen zen kargategi honetara. |
|
Pepita meatzea |
La Cadena plano inklinatua |
Saucoko meategiak (Galdames) eta Galdameseko trenbidearen 11. kilometroa lotzen zituen, Abanto Zierbenan. Handik, minerala Sestaora eramaten zen, Galdameseko trenbidearen bidez. |
||
Magdalenako kargategia |
Pepita meategian erauzitako minerala iristen zen kargategi honetara. |
|||
Aireko tranbia |
«Vaivén» ere esaten zioten. Saucoko barrutiko goialdea eta Urallagako kobazuloaren ahoa lotzen zituen. |
|||
Dolores meatzea |
Arraste-bidea |
Seguru asko, Dolores meategiko meatze-ahoa eta kargategia lotzen zituen. Dolores meategiko meatze-ahoa bestaldeko mendi-hegalean zegoen, eta ezin izan da hara iritsi. |
||
Arraste-bidea |
Mea-kargategiaren eremuarekin eta La Cadenako plano inklinatuarekin lotzen zuen Dolores meategiko II meatze-ahoa. |
|||
Bolborategiak |
Bi kobazulo artifizial txiki ziren. Meategietan erabiltzen ziren lehergailuak gordetzeko erabiltzen ziren, bai eta, istripuzko leherketarik izanez gero, mendiak uhin hedakorra xurga zezan ere. |
PAISAIAREN BALORAZIOA
Bizkaiak Sopuertan eta Galdamesen duen meatze-paisaia baloratuko da, jarraian aurkezten diren eremuak kontuan hartuz:
Saratxagako meategia (Sopuerta)
Gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialean, industria-arloko adierazpenak sekulako aukera-baliotzat hartu behar dira, eta horietan parte hartu zuten agenteei itzuli. Sopuertako mendietan, ondare- eta kultura-balio handiko ondare-entitateak sakabanatuta daude (hala nola, lehenengo industrializazioaren zati izandako egiturak, eremuak, objektuak eta tokiak), eta gizarteari ikusarazi behar zaizkio horiek, garai bateko duintasuna berreskuratzeko.
Balio historiko handiari esker, berriz, industria-jarduerak bere ekoizpen-etapan paisaian utzitako aztarnak ezagutu daitezke, eta industrializazioak Sopuertaren eremuari zer ekarri zion ikusi. Bestalde, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendeko meatze-industria agertu daiteke, eta, horrekin, Arboledako eta Trianoko mendietako indusketa izugarrien itzalpean geratu den historia garaikideko kapitulu bat ikertu.
Ekoizpen- eta ondare-arloko espazio honek balio teknologiko izugarria dauka, sekzio zirkularreko kaltzinazio-labe zoragarriak eta ekoizpen- nahiz erauzketa-prozesu osoa eratzen duten hainbat elementu (garbitegiak, toberak...) topa baitaitezke bertan.
Bada, piezen zein mineralaren prozesu osoaren gaineko interpretazio-gaitasun eta -argitasun handiak erantsi ahal zaizkio balio teknologikoari, horrela, industria-gune osoa eratuz.
Meatze-paisaiak industrializazioaren aztarna ikusgarrientzat jotzeak aukera-balio handia ematen dio tokiari: dokumentuetatik harago, ekoizpen-eremu honen historia ezagutzea ahalbidetzen du, eta eremua bera garrantzi geologikoari lotu. Hortaz, historia ezagutu eta ondareaz gozatu ahal izateko kalitateko ingurunea sor daiteke.
Izan ere, antzinako meatze-guneetan sor daitekeen ingurumen-balio –estetiko eta erakargarri– handiak berezkoa du edertasuna, formala izan ez arren tokiari dagokiona, dauzkan proportzioa, eskala, testura eta forma direla-eta. Dikotomizatu gabeko eremu industrial eta naturala sortu behar da, iragan meatzariaren bidez gaur egungo paisaia ezagutzeko moduan.
Azkenik, balio morfologikoari dagokionez, adierazi beharra dago meatzaritza-lanen azpiegiturekin batera multzo oso eta trinkoa eratzen duten hainbat elementu arkitektoniko sortu direla. Balio plastikoetatik harago, Saratxagako meatze-barrutian dauden askotariko arkitektura- eta ingeniaritza-alderdien baturatzat jo daiteke balio morfologikoa.
Aleneko meategia (Sopuerta)
Lehenik eta behin, paisaiaren balio historikoa hartu da kontuan. Alen mendia hainbat mendez ustiatu dute burdinan aberatsa izateagatik, eta horren erakusgarria dira gaurdaino heldu diren haizeolen edo mendiko burdinolen aztarna ugariak. Meatzaritzak sekulako goraldia bizi izan zuen XIX. mendearen amaieran, eta inguru guztiko meatzaritza-lana indartu zen horrekin: lana sistematizatu zen, eta langileen herrixkak sortu ziren ordura arte biztanlerik izan ez zuten tokietan. Hala, balorazioa egitean, kontuan hartu beharreko alderdiak dira honako hauek: batetik, mea-ustiapenaren antzinatasuna; bigarrenik, ustiapen horrek eremuko industria-jardueran izandako garrantzia, eta, hirugarrenik, ustiapenak hornitutako herrien eta eskualdeen arteko komunikazioak eta merkataritza- nahiz gizarte-harremanak sortzerako orduan emandako laguntza.
Ingeniaritzak burdin-erauzketan eman zituen erantzun mota ugariak baloratzeko aplikatu da irizpide teknologikoa. Eta ez meategien ustiapenean egindako hobekuntzei dagokienean bakarrik, meatze-inguru horretarako berariaz eraiki zen trenbidea ere aipa daitekeelako (trenbidea eraiki zen garaian, tren-komunikazioak modu aktiboan ari ziren garatzen). Halaber, aireko tranbia bat eraiki zen 1911n, Sorpresa meategia Ontón-eko (Kantabria) desposituekin lotzen zuena: askotan, trenbidearentzat berarentzat etsaia zen orografia zeharkatzen zen aireko tranbia horren bidez. Zoritxarrez, ez dira asmakizun eta makineria asko geratu, nahiz eta oso ondo baloratzen den Alen-Castro trenbideko lur-berdinketaren kontserbazioa.
Morfologikoki, denbora honetan Alenen iraun duen arkitekturak, batez ere, meatze-herrixkarekin dauka zerikusia. Mea lantzeko azpiegituren aztarnarik ez dago apenas; eraikuntza-ahal handiko kargategiren bat eta minerala garbitzeko guneren bat geratzen dira soilik. Deigarriena, beharbada, Alen auzoa edo meatze-herrixka bera da, langileen bizitegiek berezkoak dauzkaten instalazioak baitauzka. Horietako batzuk oso kontserbazio-egoera txarrean daude, baina, oro har hartuta, erraz atzeman daitezke herriaren garai bateko kaleak eta inguratzaileak (murruak, baoak, egiturak, euskarriak eta abar). Halaber, meatze-trenbidearen aztarna batzuk daude. Aldiz, Kantabria probintziaren mugarainoko lur-berdinketaren kontserbazio-egoera da interesgarriena, erraz birgaitu daiteke-eta.
Eta, puntu horretan, balio morfologikoak bat egiten du integritate-balioarekin, zeinak paisaia honen indar sinboliko eta ikonografikoa ikusteko balio duen. Bizkaiko lurralde historikoaren barruan, meatzaritza industria adierazgarria izan da, eta ibilbide historiko luzea duen jarduera da. Burdin-erauzketak oso lotura estua dauka mineral horren meategiak egotearekin. Hala, paisaiaren kontserbazioari esker, hura begiratzen duena meategien ustiapenaren une gorenera eraman dezaketen sinergien multzo bat sortzen da Alenen. Zoritxarrez, ez da inguruaren gaineko irakurketa holistikoa egiteko moduko azpiegitura gehiago kontserbatu.
Azkenik, paisaia honek Bizkaiko eta Euskal Herriko meatzaritzaren historiari dagokionez dauzkan interpretazio-gaitasuna eta -gakoak ere baloratu dira, baita paisaiak Aleneko meatze-barrutiaren garapenean izandako eragina ere.
Galdameseko mendien meatze-gunea
Aleneko (Sopuerta) meatze-paisaian gertatzen den bezalaxe, Aro Modernoan haizeolekin edo mendiko burdinolekin egin zenaren hedapena da Galdameseko mendi-eremuan XIX. mendearen amaieran egindako ustiapena. Galdameseko mendiak haizeolen aztarnez josita daude luze-zabaletara, eta bertako mineralaren garrantzia erakusten du horrek.
Historiari begiratuz gero, Galdameseko mendien goiko aldearen aprobetxamenduak inguruko paisaia goitik behera aldatu zuela esan daiteke, meatze-azalera bihurtu baitzuen bereziki landa-eremua zena. Aurretik Trianon aritu ziren meatze-elkarteek garatu zuten aprobetxamendu hori, XIX. mendearen amaieratik aurrera. Meategi horietan erauzten zen burdinaren aberastasunaren kalitatea antiklinalaren iparraldeko sakaneko burdinarena baino eskasagoa izan arren, han burdina agortu zenez, Galdamesek garrantzi handia eskuratu zuen meatzaritzaren panoraman. Hor, zerikusi handia eduki zuen Galdameseko meatze-trenbideak, zeinak Bilboko itsasadarraren industria-eremuarekin lotzen baitzituen Berangoko, La Elvirako eta Saucoko meatze-barrutiak. Meatzaritzak Galdameseko mendietan bizi izan zuen goraldiaren ondorioz, bizitzeko behar ziren azpiegitura guztiak biltzen zituzten herrixkak sortu ziren ordura arte bizitzeko desegokiak izandako tokietan. Gaur egun, auzune horien hondarrak kontserbatzen dira, eta, egoera txarrean badaude ere, toki honetan bizitzeko baldintza guztien irakurketa egin daiteke horiekin. Izan ere, etxebizitzen, eskolen, alondegiaren edo ermitaren hormekin, ustiapenen aztarnekin osatzen den ikuspegi orokorra lortzen da.
Galdameseko mendien meatze-gunea eratzen zuten hiru barrutiek meatzaritzak berezkoak dituen azpiegituren zati bat kontserbatzen dute. Horren seinale dira oraindik zutik dauden eta paisaiari zentzua ematen dioten meatze-ahoak, arraste-bideak, bulegoetako eraikinak, kargategiak, garbitegiak eta plano inklinatuak. Hain zuzen ere, eremu honetako ondare-balioa agerikoa da, eta, gaur egun, Trianoko eta Galdameseko mendien iparraldeko sakanekoa baino handiagoa da, inguru horretako udalerrien iragan meatzariaren aztarna gehien-gehienak aurretik eraman baititu hirigintzaren garapenak, Bilbotik eta itsasadarretik hurbil egotearen ondorioz.
Teknologia-mailan, ingeniaritzak Galdameseko mendietako burdin-erauzketari emandako erantzunen oparotasunak asko balio du; are gehiago, horietako batzuk zati batean kontserbatzen direla kontuan hartuz gero. Ustiapen-eremuaren konplexutasuna zela-eta, askotariko garraio-sistemak sortu ziren, barne- eta kanpo-mailakoak, eta teknika berritzaileenak erabili ziren horretarako. Horrela, Galdameseko mendietako erauzketa-eremuak bere trenbide-linea eduki zuen, 22 km-ko luzerakoa, minerala Bilboko itsasadarreko kargategietaraino hurbiltzeko. Trenbide-linea horrek Galdames mendietako ustiapen-eremu nagusiak inguratzen zituen, eta Abanto Zierbenako erauzketa-eremu garrantzitsuenetako batzuetatik igarotzen zen. Gainera, hainbat meatze-konpainiak erabili zuten trenbidea.
Bere garaian garrantzia handia eduki zuen trenbideaz gain, La Cadenillako plano inklinatua nabarmentzen da asmakizun guztien artean. Plano inklinatu horrek Sauco meatze-barrutiaren eta trenbidearen 11. kilometroaren artean zegoen 450 metroko malda saihesten zuen. 3.180 metro zituen, eta inguruko ustiapenetako luzeena zen. Neurriagatik ez ezik, meatze baten barrualdetik (Pepita meatzetik) abiatzen zelako ere bazen esanguratsua. Punturik garaienean, gainera, Elvira eta Sauco barrutietako mineral-kargek bat egiten zuten, karga horiek trenbideraino deskargatu zitezen.
Halaber, eraikuntza-ahal handiko beste plano inklinatu batzuk ere eraiki ziren, aireko tranbia txikiez eta meategietako lana errazten zuten arraste-bideez gain.
Galdameseko mendietako erauzketa-eremua meatze-paisaia oso baten eredu adierazgarria da, ezin hobeto integratzen baita bere inguruan; ez ondare-mailan bakarrik, baita ingurumen-arloan ere (Eusko Jaurlaritzak biotopo izendatzeko proposatu da). Alboko udalerrietan (Abanto Zierbenan, Ortuellan, Trapagaranen) jasan duten urbanizazio izugarriaren eragin eskasa iritsi da hona, eta giltzarri izan da hori paisaia kontserbatzerako orduan (eguraldi txarrak bakarrik egin dio eraso). Ikusleek, beraz, iraganerako bidaia ikaragarria egin dezakete hemen, oraindik orain ezin hobeto ikus daitezkeen meatze-azpiegiturei esker. Zoritxarrez, ordea, pertsonen esku-hartzea begirunetsua izan den arren meatze-barrutietan, ez da hala izan Galdameseko trenbidearen trazadurarekin. Ibilbidearen zati handi bat kontserbatu den arren (gehiena Bide Berdea da gaur), udalerri urbanizatuenetatik igarotzen den tokietan aldatu egin da.
|
JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:
Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: azterketaren justifikazioa, erabilitako metodologia, esparru geologikoa, Sopuertako meatze-garraio azpiegitura, Sopuertako meatzaritza-garapena, Sarachagako meategia (Sopuerta), Aleneko meategia (Sopuerta), Galdameseko mendietako meatzaritza-gunea (Galdames), balorazioa, paisaia-unitatearen zedarriztapena eta bibliografia.
Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: “informazio gehiago”.