Egoitza elektronikoa

SEGURTASUN ADMINISTRAZIOKO ZERBITZU LAGUNTZAILEEN EPE-an IZENA EMATEKO GIDA

Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen EPE orrian dagoen "HAUTAKETA-PROZESUEN ESKAERA ETA JARRAIPENA" karpetan sartuta aurkeztuko dira eskabideak.

Eskaera egiteko, urrats hauek jarraitu beharko dira:

  • LEHENENGO URRATSA: IZENA EMAN NAHI DUDAN DEIALDIA HAUTATU

Karpeta horretan sartzean, irekita dauden deialdi guztien zerrenda agertuko da. Parte hartu nahi duzun deialdiko "Izena eman" ikonoan klik egin beharko duzu.

  • BIGARREN URRATSA: IDENTIFIKATU

Erabiliko duzun identifikazio-bitartekoa aukeratu beharko duzu proposatzen zaizkizuenen artean (aldi baterako pasahitza/ BAK / BAKQ/ Ziurtagiri digitalak).

  • HIRUGARREN URRATSA: HAUTATU SARTZEKO MODUA

Deialdi honetan sartzeko modua aukeratu beharko duzu: txanda irekia edo desgaitasuna dutenentzako txanda librea (baldin eta deialdiak modu hori jasota duten).

  • LAUGARREN URRATSA: DATU PERTSONALAK BETETZEA/BERRESTEA

Eskatzen zaizkizun datu pertsonalak bete beharko dituzu (abizenak, jaioteguna...), edo pantailan erakusten bazaizkizu, horiek berretsi. Ez ahaztu nahitaezko eremuak ere hautatzea.

  • BOSTGARREN URRATSA: DATU AKADEMIKOAK BETETZEA

Aurkezten duzun lanpostuan sartzeko baldintzei buruzko datuak bete beharko dituzu:

- Titulazioa

             - Esperientzia (lanpostuaren betekizuna bada)

- Beste betekizun batzuk (arte martzialetako gerriko beltza...lanpostuak beste betekizun espezifiko batzuk baditu) 

Ez ahaztu erakusten zaizkizun fitxa guztietan aukeraren bat markatu behar duzula.

             Dagokion titulazioa erraz aurkitzeko sartzeko baldintzen menuetan laguntza gisa agertzen den bilatzailea erabili ahal izango duzu.

  • SEIGARREN URRATSA: HARREMANETARAKO DATUAK BERRESTEA

Eskatzen zaizkizun harremanetarako datuak berretsi beharko dituzu.

Hautaketa prozesuaren jarraipenaren berri SMS edo e-mail bidez ematea nahi baduzu, aukera hori markatuz adierazi beharko duzu.

  • ZAZPIGARREN URRATSA: EUSKARAZKO DATUAK BETETZEA/BERRESTEA 

Euskararekin lotutako datuak sartu beharko dituzu.

  • ZORTZIGARREN URRATSA: GIDABAIMENAREN DATUAK BETE

Aurkezten den lanpostuak gidabaimenen bat behar badu, baimen hori duela adierazi beharko du.

  • BEDERATZIGARREN URRATSA:  ESKAERAREN DATUAK 

Pantaila honetan agertzen diren lehenengo bi atalak (azterketak eta egokitzapenak) ez dira bete behar.

Hirugarren atalean, "Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak" izenekoan, zure zerbitzuak zer Administrazio Publikotan eman dituzun adierazi beharko duzu, zerbitzu horiek egiaztatzeko lana errazteko.

  • HAMARGARREN URRATSA: LABURPENA

Pantaila honetan, ordura arte sartutako datuak berrikusi beharko dituzu, zuzenak direla egiaztatzeko. Era berean, pantailan agertzen diren nahitaezko eremuak (erantzukizunpeko adierazpenak) hautatu beharko dituzu.

Azkenik, inskripzioa bidali beharko duzu.

  • HAMAIKAGARREN URRATSA: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA

Pantaila honetan, adierazten zaizun dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (PDF formatuan), deialdiaren xede den lanpostuaren eskakizunen arabera, eta honako hauei dagozkien ataletan erantsiko duzu:

- Egiaztagiriak: Titulazioa 

- Egiaztagiriak: Esperientzia

- Egiaztagiriak: Beste baldintza espezifiko batzuk  

- Egiaztagiriak: Baimenik ez ematearen egiaztagiria 

  • HAMABIGARREN URRATSA: EGIAZTAGIRIA

Nahi izanez gero, inskripzioaren egiaztagiria deskargatu ahal izango duzu.

  • HAMAHIRUGARREN URRATSA: TASAK ORDAINTZEA

Gogoratu inskripzioa ez dela baliozkoa izango tasak ordaindu arte.

  • SORTU ALDI BATERAKO PASAHITZA

Onartutako ziurtagiri elektronikoekin identifikatu ez bazara, aldi baterako pasahitz bat sortu ahal izango duzu, "Sortu aldi baterako pasahitza" aurkera hautatuta.