Egoitza elektronikoa

Aldi baterako enplegua finkatzeko hautaketa prozesuak: informazio orokorra

Eduki hauek informazio-izaera dute, eta deialdiaren oinarrien alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen dituzte, baina ez dute balio juridikorik. Oinarriak arreta handiz irakurtzea gomendatzen dugu, horiek baitira hautaketa-prozesuen alderdi guztiak erregulatzen dituen araua.

Hautaketa-prozesu hauek deitzen dira Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (PLEA)ko lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostu desberdinetara sartzeko. Hautaketa-prozesuaren amaieran sartuko dira hautagaiak lanpostu jakin batera, bakoitzaren azken puntuazioa eta lehentasunak uztartuta, betiere aldez aurretik hautaturiko lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatuta: hizkuntza-eskakizuna, gidabaimena, etab..

Oraingoan deitzen diren hautaketa-prozesuak enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak dira, eta lehiaketa-sistemaren bidez garatuko dira guztiak. Horrek esan nahi du prozesu horretan ez dela probarik edo azterketarik egingo, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan lanpostu jakin batean zehaztutako merezimendu batzuk soilik baloratuko direla: esperientzia administrazio publikoan, titulazioak, hizkuntzak, etab.

Hautaketa-deialdien oinarriek osatzen dute prozedurak eta haien ebazpenak bete behar duten legea; beraz, berdin lotzen dituzte parte-hartzaileak, deialdia egin duen administrazioa eta epaimahaiak. Egungo deialdietan oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak bereizten dira.

Oinarri orokorrek honako hauek arautzen dituzte:

  • parte hartzeko betekizun orokorrak eta egiaztatzeko modua
  • lanpostuak esleitzeko baldintzak
  • eskabideak aurkeztea
  • betekizunak eta merezimenduak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena
  • onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda
  • hautaketa-prozesuen garapena
  • lanpostuak hautatzea
  • destinoak esleitzea
  • hautatutakoen zerrenda
  • dokumentazioa aurkeztea
  • lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea
  • epaimahaia
  • datuen babesari buruzko alderdiak

Oinarri espezifikoak eskala edo kategoria baterako deialdi zehatz bakoitzari buruzkoak dira. Beraz, deitutako eskala edo kategoria bakoitzerako, honako hauek arautzen dituzte:

  • deitutako lanpostuen kopurua, horiei dagozkien txanda, modalitatea eta hizkuntza-eskakizuna adierazita.
  • parte hartzeko betekizun espezifikoak: nahitaezko titulazioa, ordaindu beharreko tasak…
  • hautaketa-prozesua: merezimenduen balorazioa.

Txanda irekia: Lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez eskaintzen dira, beraz, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen dituen edozein pertsonak parte har dezake deitutako hautaketa-prozesuan.

Desgaitasuna dutenentzako erreserba modalitatea: Lanpostu batzuetarako gordetako modalitatea da, eta arlo honetan eskumena duen organoren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortu dien pertsonentzat gordetzen da.

Hautaketa-prozesuan, modalitate bakar batean aurkezteko aukera izango da: Sarbide orokorreko modalitatea eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatea duten txandetan, modalitate horietako bat bakarrik baliatu ahal izango da.

Hala ere, baldin eta, behin desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitateko plazak agortuta, modalitate horretan parte-hartzaile gehiago badaude, dagokion deialdian sarbide-modalitate orokorreko plaza bat lortu ahal izango dute, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera.

Hautaketa-prozesu bakoitzaren deialdian zehaztuko dira prozesuan dauden txandak eta modalitateak.

 

  1. Hautaketa-prozesu guztirako eta modalitate guztietarako baldintza orokorrak. (2.3 oinarri orokorra)

    Betekizun horiek honako hauen ingurukoak dira: nazionalitatea, gaitasun funtzionala, adina, titulazioa edo esperientzia (dagokion deialdiak zehaztuko du, oinarri espezifikoetan), hautaketa-prozesuan parte hartzea eragozten duen egoeran ez egotea (ebazpen judizial bidez, diziplina-espediente bidez), ezintasunean edo bateraezintasunean ez egotea eta dagokion tasa ordaintzea.

  2. Hautaketa-prozesu batzuetarako betekizun espezifikoak (2. oinarri espezifikoa).

    Hautaketa-prozesu batzuen oinarri espezifikoek berariazko betekizunak jasotzen dituzte, eta prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek horiek bete beharko dituzte, betekizun orokorrez gain (titulu edo ziurtagiri jakin batzuk, gidabaimena…).

  3. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-modalitatean parte hartzeko baldintzak (3.1 oinarri orokorra)

    Modalitate honetan parte hartu ahal izango dute % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek, foru-aldundietako organo eskudunak, IMSERSOk edo baliokideak aitortuta.

  4. Noiz bete behar dira hautaketa-prozesuetan parte hartzeko baldintzak?

    Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar dira, euskararen ezagutza izan ezik, hori egiaztatzeko data merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea amaitu arte atzeratuko baita.

    Arau orokorra da ez direla eskabidearekin batera egiaztatu behar prozesuan parte hartzeko, baizik eta geroagoko uneetan.

Hautaketa-prozesu horietan parte hartzeko, eskabide bat aurkeztu behar da parte hartu nahi den lanpostu bakoitzeko.

Hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, hiru urrats hauek bete behar dira nahitaez:

  1. Eskabidearen atal guztiak bete
  2. Oinarri espezifikoetan zehaztutako epearen barruan aurkeztu
  3. Deialdietan izena emateagatiko tasak ordaindu, oinarri espezifikoetan zehaztutako epearen barruan

 

Eskabideak aurkeztea:

Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoko Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ (leiho berri batean irekitzen da)

Horretarako, bitarteko hauetako baten bidez identifikatu behar da:

Aldi baterako erabiltzaileak eskabidea egiteko, tasak ordaintzeko, eskabidea kontsultatzeko eta onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak kontsultatzeko aukera baino ez du ematen.

Onartutako identifikazio- eta sinadura-bitartekoek, horrez gain, aukera ematen dute:

  • Egindako inskripzioaren datuak aldatzeko, inskripzioa egiteko epearen barruan.
  • Eskabidea zuzentzeko, hala badagokio, zuzentzeko epearen barruan.
  • Enplegu Publikoaren Atarian prozesuari buruz argitaratzen den informaziorako sarbidea izateko eta haren jarraipena egiteko.
  • Erreklamazioak aurkezteko, horretarako ezartzen diren epeetan.
  • Merezimenduak alegatzeko, horretarako ezartzen den epearen barruan.
  • Lanpostuak hautatzeko, horretarako ezartzen den epearen barruan.
  • Eskatzen den dokumentazioa eransteko, hala badagokio.

Izena emateko prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, epe-segurtasuna@seg.euskadi.eus  helbide elektronikora jo dezakezu.

Eskabidearen edukia. (7.4 oinarri orokorra)

Eskabide-orriko atal hauek bete beharko dira:

  • Prozesua zuzen kudeatzeko datu pertsonalak.
  • Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.
  • Zer deialditan parte hartu nahi den.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko aukera.

Nahi den aukera berariaz jasotzen ez bada, sarbide orokorreko modalitatea hautatu dela ulertuko da.

  • Hautaprobak egiteko denboran eta baliabideetan egoki ikusten diren egokitzapenak eta doikuntzak eskatzeko aukera.
  • Eskatutako titulazioa eta/edo esperientzia (oinarri espezifikoen arabera).
  • Betekizun espezifikoak (oinarri espezifikoen arabera).
  • Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

Eskabidean, gainera, alegatu beharko da betetzen direla parte hartzeko baldintza orokorrak eta, hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonak sartzeko modalitatean parte hartzeko betekizun espezifikoak.

ADI: Oinarri espezifikoetan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan ordaindu beharko da tasa.

Ordaintzeko bi era daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modalitate hau eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, erakunde hauetako bateko banku-elektronikoaren bezero izanez gero: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa eta Rural Kutxa. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelak erabiliz.

2.– Offline ordainketa.

Sistemak sortutako ordainketa-gutuna inprimatzen bada, jarraian zehazten diren banku-erakundeetako edozein sukurtsaletara joan daiteke ordaintzera. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ordain daiteke tasa.

– Banco Santander

– Bankia

– Bankoa

– BBVA

– Caixabank

– Kutxabank

– Laboral kutxa

– Rural Kutxa

– Sabadell Guipuzcoano

Era berean, badago aukera ordainketa-gutunean ageri den QR kodea eskaneatzeko, telefono mugikor batetik, eta, horrela, automatikoki ordainketa-pasabidera sartu.

Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

Tasa horien zenbatekoa, zeina Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduaren arabera ezartzen baita (agindu horren bidez, bere eranskinetan zerrendatutako lanpostuak betetzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzen da), 19,78 eurokoa da deitutako lanpostu guztietarako.

Hautagaiak ez baditu tasak ordaintzen eskabideak aurkezteko epearen barruan, prozesutik kanpo geratuko da.

Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat baldin badago, 10 egun balioduneko epea emango zaio hautagaiari akatsa zuzen dezan.

BETETZEA

Betekizunak eta merezimenduak betetzeko data orokorra.

Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna.

Betekizunak eta merezimenduak betetzeko data orokorraren salbuespenak.

Euskara eta IT Txartelak: merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epea amaitzen den eguna.

ALEGATZEA

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak.

Prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.

Lanpostu batzuen betekizun espezifikoak.

Prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.

Prozesuan baloratzen diren merezimenduak.

Horiek alegatzeko irekiko eta iragarriko den epean.

EGIAZTATZEA (8. ETA 9. OINARRI OROKORRAK)

ARAU OROKORRA

Hautagaiak alegatutako edo egiaztatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzen ditu Segurtasun Sailak (kasuaren arabera), eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.

Interesdunak aurka egiteagatik Segurtasun Sailak ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada baldintza edo meritua egiaztatzea, betekizunak eta merituak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak.

ARAU OROKORRAREN SALBUESPENAK

Atzerriko titulu akademikoak

Betekizunak edo merezimenduak alegatzeko epean, betekizun edo merezimendu gisa alegatutako tituluaren eta homologazio-agiriaren kopia soila aurkeztu beharko da.

Euskara maila

HAUTAKETA-PROZESUAN EZ DA EUSKARAREN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBARIK EGINGO. Honela egiaztatuko dira:

·   Segurtasun Sailak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) kontsultatuko du. Egiaztatutzat joko dira oinarri espezifiko zehatzetan ezarritako data baino lehenagoko egiaztatze-data duten hizkuntza-eskakizunak.

·   ETZEBan ez dauden ziurtagiriak eta tituluak: dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da, oinarriek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ezartzen duten data baino lehen.

Euskara ez diren beste hizkuntza batzuen ezagutza.

Segurtasun Sailak Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak kontsultatzen ditu.

Beste erakunde batzuenak: kopia soil bidez egiaztatuko dira, betekizunaren edo merezimenduaren alegazioarekin batera.

Hizkuntzen titulu eta ziurtagirien baliokidetasuna administrazio honetako hautaketa-prozesuetan.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen baliokidetasunak.

Desgaitasuna: EAEtik kanpoko administrazioek emandako ziurtagiriak

Eskabideak aurkezteko epean edo merezimenduak alegatzeko epean alegatuko dira, eta ofizioz egiaztatuko dira. 

Segurtasun Sailean eta PLEAn emandako zerbitzuak.

Merezimenduak alegatzeko epean, kopia soila aurkeztu behar da.

EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoetan, edota gainointzeko administrazio publikoetan  emandako zerbitzuak.

Eskabideak aurkezteko epean, kopia soila aurkeztu behar da betekizun gisa alegatzeko.

Administraziotik kanpo emandako zerbitzuak.

Alegatzean, eskabideak aurkezteko epean lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztu behar da (GSINek emana), baita lan jarduera egin den enpresak edo erakundeak emandako egiaztagiria ere. 

Betekizun espezifikoak

Oinarri espezifikoetan hala adierazten bada, merezimenduak alegatzeko epean, oinarriek ezartzen duten moduan egiaztatu beharko dira.

Prozesuan modu frogagarrian egiaztatu ezin izan diren betekizunak eta merezimenduak, edo prozesu osoan bete behar diren baldintza pertsonalei buruzkoak.

Segurtasun Sailak eskatuko du egiaztapena, hautatutakoen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoek zehazten dute deialdian zenbat lanpostuk duten derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna (nahitaez bete beharrekoa) lanpostuak eskuratzeko eta horietan jarduteko.

Gainerako lanpostuetan, euskara jakitea meritu gisa baloratuko da, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezartzen den moduan.

Hautaketa-prozesuetako deialdietan kontuan hartuko diren lau hizkuntza-eskakizunak Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparruko mailen baliokideak dira, modu honetan: 1. HE = B1; 2. HE = B2; 3. HE = C1; 4. HE = C2.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruko maila bakoitzak eskatzen dituen hizkuntza-gaitasunen deskribapena ulertzeko, esparru horretako bi taula kontsulta daitezke: Erreferentzia maila bateratuak – Eskala orokorra (leiho berri batean irekitzen da)eta Erreferentzia maila bateratuak – Autoebaluazio eskalak (leiho berri batean irekitzen da)

Gainera, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetasunak (leiho berri batean irekitzen da) legez ezarrita daude.

8., 9. eta 10. oinarri orokorretan arautzen da euskararen betekizuna edo meritua, hori betetzeari, alegatzeari eta egiaztatzeari dagokionez.

Epaimahai kalifikatzailea da hautaketa-prozesua garatzeaz arduratzen den organoa, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera. Haren osaera abstraktua deialdiaren oinarri espezifikoetan zehazten da, eta osaera izenduna hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da.

Epaimahaia hautaketa-prozesua behar bezala egiten dela bermatzeko ardura duen organoa da, eta prozesu osoan berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu-printzipioak betetzen direla zaindu behar du. Autonomia funtzional osoz jarduten du, administrazio-prozeduraren arauak aplikatuz. Berak baloratzen du merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko aurkezten den dokumentazioa.

Jakinarazpenetarako eta bestelako kontuetarako, epaimahaiak ondoko helbidea izango du: Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 PK, Erandio.

Dagokion organoak Ebazpena egingo du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzeko, aurkeztutako eskabideak erkatu ondoren. Baztertutako pertsonen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du; eta, desgaitasuna dutenentzako erreserba-modalitatean parte hartzeko baldintzak betetzen ez direnean, modalitate orokorrean eskatu zituen pertsona sartuko da.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak hamar egun balioduneko epea irekiko du erreklamazioak aurkezteko eta eskaera-orriko akatsak zuzentzeko. Kontuan hartu behar da eskabideko akatsak zuzentzen direla, ez errealitatea. Hau da, hamar eguneko epeak hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen zirela frogatzeko balio du, baina ez eskabideak aurkezteko epearen amaieran betetzen ez ziren baldintzak betetzeko.

Epe horren ondoren, eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Zerrenda horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta Enplegu Publikoaren Atarian jarriko dira ikusgai, 6. oinarri orokorrak adierazten duen bezala.

Hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko ebazpenak, 11. oinarri orokorrak adierazten duen bezala, honako hauek jasoko ditu:

      • Baloratuko diren merezimenduak alegatzeko hautagaiek izango duten epea.

Baloratuko diren merezimenduak hautaketa-prozesu bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezarriko dira, baloraziorako baremoarekin batera.

Hautaketa-prozesu bakoitzean parte hartuko duten pertsonen behin betiko kalifikazioa emandakoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta hamar egun balioduneko epea ezarriko da lanpostuak aukeratzeko.

Lanpostuak hautatzeko prozesu honetan honako pertsona hauei deituko zaie lehenengo: deialdi, modalitate eta hizkuntza-eskakizun bakoitzeko epaimahaiak zehazten duen kopuruaren barruan lehentasun-hurrenkera duten pertsonak, lanpostu guztien esleipena bermatzeko.

Prozesu honetan parte hartu behar duten pertsonen izen-zerrendak behin betiko kalifikazioei buruzko organo eskudunaren ebazpenean sartuko dira.

Lanpostuak bide elektronikoz hautatzeko, Enplegatu Publikoaren Atarian eskuragarri dagoen formularioa bete beharko da, 13.3 oinarri orokorrak jasotzen duen bezala.

Lanpostuak hautatzeko prozeduran parte hartuko duten pertsonek lanpostu-zerrenda bakarra beteko dute, eta, bertan, beren lehentasunen arabera ordenatuko dituzte berariaz eskaintzen zaizkien lanpostuak.

Destinoak horretarako legezko irizpideei jarraituz esleituko dira: dagokion hautaketa-prozesuko puntuazio-ordena, lanpostuen betekizunak betetzea eta hautagaiek adierazitako lehentasunak.

Destinoak esleitu ondoren, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen zerrenda egingo da, eta 6. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko da. Zerrenda horrek 10 egun balioduneko epea irekiko du erreklamazioak aurkezteko.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko ebazpena argitaratuko da, eta 6. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan jarriko da jendaurrean.

Hautatuen behin betiko ebazpena argitaratu ondoren, organo eskudunak prozesuan zehar modu frogagarrian egiaztatu ez den dokumentazioa edota eskatzaileek prozesu osoan bete beharreko baldintza pertsonalei buruzkoa aurkezteko eskatuko die beharrezkoa den pertsona guztiei.

Dokumentuak aurkezteko epea amaitutakoan, EHAAn argitaratuko da oinarrietan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuen zerrenda jasotzen duen ebazpena, Segurtasun Sailaren edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zerbitzura egongo direnen lan-kontratuak formalizatzeko.

Hautatutako pertsonek lan-kontratua sinatu beharko dute, aipatutako ebazpenak ezarriko duen epean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu horiek EZ DUTE LAN-POTSARIK SORTUKO.

Datu pertsonalak babesteari buruzko legeria eta araudia betetze aldera, hautaketa-prozesuen oinarri orokorrek hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak tratatzeari buruzko oinarrizko informazioa jasotzen dute, bai eta informazio osagarria eskuratzeko helbidea ere.

Oinarri orokorrak, deialdiak eta haien oinarri espezifikoak, bai eta deialdiaren oinarrietan zehazten den beste edozein egintza ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Halaber, aipatutakoa eta hautaketa-prozesuan zehar horrekin lotuta sortzen den informazio guztia https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan argitaratuko dira.

Gainera, SMS edo posta elektronikoa bidaliko zaie telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eman duten pertsonei, baina abisu horiek ez jasotzeak ez du eragotziko jakinarazpena legez baliozkoa izatea.

Oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera, deialdi bakoitzean onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzean, 10 egun balioduneko epea ezarriko da merezimenduak alegatzeko, eta dagokion izapidean egingo da hori.