Ibilgailuen aparkalekua Donostiako portuko zerbitzugunean.
Deskribapena
Portu autonomikoetako zerbitzugunean ibilgailuak aparkatzea portu-zerbitzu gisa eratzen da.
Oro har, sarbidea eta aparkalekua portuko jarduerekin zerikusia duten ibilgailuetara mugatuta daude, eta beharrezkoa den gutxieneko denbora tartera mugatu behar dira.
Hala ere, portu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, portuko jarduerekin zerikusirik ez duten ibilgailuak sartzea edo aparkatzea baimendu ahal izango da, betiere, justifikatutako arrazoiak daudenean eta portuko jardueen garapen egokia kaltetzen ez denean.
Nolanahi ere, sarbidea eta aparkalekua dagokion baimena lortu ondoren bakarrik erabili ahal izango dira.
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginari jaraikiz, baimenaren titularrek T-7 tasa ordaindu beharko dute tasa gisa.
Era berean, aparkaleku-bereizgarria eta/edo sarbide-txartela beharrezkoak diren aparkalekuetan, baimenaren titularrek kontzeptu horiei dagozkien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte, aipatutako testu bateginean ere jaso bezala.
Nori dago zuzenduta
Zerbitzu horren hartzaileak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek dira:
- Arrantzaleak.
- Portuko emakida, lokal edo zerbitzuen titularrak.
- Portuko egoiliarrak.
- Acubaco kolektiboa.
- Zerbitzua unean-unean zamalanetarako erabiltzen dutenak, beren lana egiteko edo portu-eremuan egingo den jardueraren edo ekitaldiren bat egiteko zerbitzu hori erabili behar dutenak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Aparkalekua Donostiako portuan:
Gipuzkoako Portuen Zuzendaritza
Kaiko pasealekua 23, 2.a - 20003 Donostia.
Telefonoa: 943022970
Kodea(k)
Aparkatzeko eskaera
Baimenak zerbitzuak erabili baino behar besteko aurrerapenarekin eskatu beharko dira, eta Portuko Administrazioari zerbitzu horiei buruz eskatzen zaizkion datuak eman beharko zaizkio.
Ebazpena eta errekurtsoak
Baimen-eskaera egin eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ebatziko du baimena ematea bidezkoa den ala ez.
Prozedura honetan, ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek aurkeztutako eskabideak ezetsi egingo dira administrazio-isiltasunez.
Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industriako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
-
Eskabidearekin batera, agiri orokor hauek aurkeztu beharko dira:
- NAN/IFZ- Indarrean dagoen gidabaimena.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
- Ibilgailuaren aseguruaren poliza eta azken ordainagiria.
Gainera, kolektiboaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Egoiliarrak:
- Etxebizitzaren titulartasunaren edo errentamenduaren egiaztagiria.
- Errolda-ziurtagiria.
- Aparkaleku-zerbitzua arautzen duen ebazpenean jasotako inguruabar bereziak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
- Emakida, lokal edo zerbitzuen titularrak:
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainketa eguneratuaren egiaztagiria.
- Emakidari dagokion tasaren/kanonaren ordainketa egunean izatea.
- Emakidaren titularraren idatzizko adierazpena, aparkaleku bereizgarria eta sarbide-txartela erabiliko dituen pertsonaren izena adierazita.
- Arrantzaleak:
- Indarrean dagoen eskatzailearen ontziratze-txartela.
- Acubaco kolektiboa:
- Federazioaren txartela.
- Acubaco Klubeko kide izatearen egiaztagiria, Donostiako aparkalekua arautzen duen Ebazpenean jasotako baldintzak betez.
Zerbitzua unean-unean zamalanetarako erabili behar duten pertsonek, beren lana egiteko edo portu-eremuan egingo den jardueraren bat edo ekitaldiren bat egiteko zerbitzu hori erabili behar badute, dagokion Gipuzkoako Portu Zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dute, kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa adieraz diezaieten.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
-
Eskabidearekin batera, agiri orokor hauek aurkeztu beharko dira:
- NAN/IFZ- Indarrean dagoen gidabaimena.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
- Ibilgailuaren aseguruaren poliza eta azken ordainagiria.
Gainera, kolektiboaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Egoiliarrak:
- Etxebizitzaren titulartasunaren edo errentamenduaren egiaztagiria.
- Errolda-ziurtagiria.
- Aparkaleku-zerbitzua arautzen duen ebazpenean jasotako inguruabar bereziak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
- Emakida, lokal edo zerbitzuen titularrak:
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainketa eguneratuaren egiaztagiria.
- Emakidari dagokion tasaren/kanonaren ordainketa egunean izatea.
- Emakidaren titularraren idatzizko adierazpena, aparkaleku bereizgarria eta sarbide-txartela erabiliko dituen pertsonaren izena adierazita.
- Arrantzaleak:
- Indarrean dagoen eskatzailearen ontziratze-txartela.
- Acubacu kolektiboa:
- Federazioaren txartela.
- Acubacu Klubeko kide izatearen egiaztagiria, Donostiako aparkalekua arautzen duen Ebazpenean jasotako baldintzak betez.
Zerbitzua unean-unean zamalanetarako erabili behar duten pertsonek, beren lana egiteko edo portu-eremuan egingo den jardueraren bat edo ekitaldiren bat egiteko zerbitzu hori erabili behar badute, dagokion Gipuzkoako Portu Zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dute, kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa adieraz diezaieten.
Tramitazio presentziala aukeratu nahi duten pertsona fisikoek dagokien bulegora jo ahal izango dute, bertan beharrezko informazioa emateko:
Aparkalekua Donostiako portuan:
Gipuzkoako Portuen Zuzendaritza
Kaiko pasealekua 23, 2.a - 20003 Donostia.
Telefonoa: 943022970
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

Tasak ordaintzea
Baimendutako pertsonek ordaindu beharko dute T7 aparkaleku-tasa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginean jasotakoa.
Zenbateko hori urtero eguneratuko da, dagokion tasari buruzko araudiak zehazten duen kopuruan, eta likidazioan aurreikusitako moduan ordaindu beharko da.
Era berean, aparkaleku-bereizgarria eta/edo sarbide-txartela beharrezko duten aparkalekuetan, baimenaren titularrek kontzeptu horiei dagozkien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte, aipatutako testu bateginean ere jaso bezala, uneko ekitaldiko zenbateko eguneratuan.