Erradiazio Naturalaren Eraginpeko Lan Jardueren Erregistroan izena emateko adierazpena.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Egitura atal kudeatzailea
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Xedea
“Erradiazio naturalaren eraginpeko lan-jardueren erregistroa”n izena emateko izapideak egitea.
Nori Zuzendua
Lan-jarduera jakin batzuen titularrak, baldin eta jarduera horiek Instalazio nuklear eta erradioaktiboei buruzko Araudiaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira ere, babes erradiologikoko babes-neurriak hartzeko beharra badagokie, Erradiazio ionizatzaileen aurkako osasun-babesari buruzko Araudiaren arabera.
Hauek dira, besteak beste, aitortu beharreko jarduerak:
- Lantokietan, hala nola, bainuetxeetan, leizeetan, lurrazpiko lantokietan edo lurrazpikoak izan gabe identifikatuta daudenetan, langileak eta, hala dagokionean, publikoko kideak, toronaren edo radonaren eratorriak arnasteko arriskuan jartzen dituen lan-jarduera, edo gamma erradiazioaren edo bestelako baten eraginpean jartzen dituena.
- Material edo hondakinak biltegiratzea edo maneiatzea barne hartzen duten lan-jarduerak, hondakinak sortzen dituzten jarduerak barne, nahiz eta eskuarki erradioaktibotzat jotzen ez badira ere, baina langileen eta, hala dagokionean, publikoko kideen esposizioa nabarmen areagotzen duten erradionukleido naturalak badituzte.
- Aireontziekin jardutean erradiazio kosmikoaren eraginpean egotea dakarten lan-jarduerak.
- 25/1964 Legea, 1964ko apirilaren 29koa, Energia Nuklearrari buruzkoa (EAO, 1964ko maiatzaren 4koa).
- 15/1980 Legea, 1980ko apirilaren 22koa, Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua sortzen duena (EAO, 1980ko apirilaren 25ekoa). 33/2007 Legeak, azaroaren 7koak, erreformatu zuen (EAO, 2007ko azaroaren 8koa).
- 1836/1999 Errege Dekretua, Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboei buruzkoa (EAO, 1999ko abenduaren 31koa). 35/2008 Errege Dekretuak, urtarrilaren 18koak, aldatu zuen (EAO, 2008ko otsailaren 18koa).
- 783/2001 Errege Dekretua, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzkoa (EAO, 2001ko uztailaren 26koa). 1439/2010 Errege Dekretuak, azaroaren 5ekoak, partzialki aldatu zuen (EAO, 2010ko azaroaren 18koa).
- Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren IS-33 instrukzioa, 2011ko abenduaren 21ekoa, erradiazio naturalaren esposizioaren aurreko babeserako irizpide erradiologikoei buruzkoa (EAO, 2012ko urtarrilaren 26koa).
- Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Funtzioen Mandatuaren Hitzarmena, 1995eko ekainaren 28koa, Zabaltzeagatiko Berrikusketa Akordioa (EHAA, 2011ko otsailaren 4koa). (PDF, 117 KB)
- 2006ko abenduaren 4ko Agindua, lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duena (EHAA; 2006ko abenduaren 26koa).
- 190/2013 Dekretua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duena (EHAA; 2013ko apirilaren 24koa).
Harremanak norekin
Industria Administrazioa eta Segurtasuneko Zuzendaritza
Tel.: 945.016572 / 945 019696 / 945 019935
Erantsi beharreko agiriak- Erradiazio naturalaren eraginpeko lan jardueren Erregistroan izena emateko eskabidea (ikus inprimakiak).
Dagokion tasa
Bai. 3,49 €, hala adierazten baitu 1/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzekoa denak.
Eskabideak Aurkezteko EpeaHiru hilabete, azaroaren 5ko 1439/2010 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruko jarduera hasten den egunetik.
Eskabideak aurkezteko lekua
Dagokion lurralde-ordezkaritzan
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017784
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia
Tel.: 943 022519
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010-Bilbo
Tel.: 94 4031401
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 019696 / 945 019935
Adierazpena aztertu eta bete ondoren, erregistroan izena ematen da eta titularrari ematen zaio erregistro horretan inskribatu izanaren ziurtagiria.
Egitura Atal Ebazlea
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.
Ebazteko epea
Hilabete bat.
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
----
Oharrak
---
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
Azken aldaketa
15/01/2018