EGA lortzeko azterketak. 2019ko deialdia
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza
Egitura atal kudeatzailea
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Xedea
Euskarazko C1 gaitasun-maila egiaztatu.
Prozesuaren jarraipena: deialdia, matrikulazioa, noten kontsulta...
Nori Zuzendua
Urte barruan 17 urte edo gehiago betetzen duten herritarrei.
AraudiaEbazpena, 2018ko azaroaren 14koa, 2019. urterako EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa-eredua finkatu eta agiri hau eskuratzeko probetara dei egiten duena.
Agindua, 1982/9/20koa, euskararen gaitasun-agiria arauzkotuz.
Agindua, 1987/01/23koa, Euskararen Gaitasun Agiriari (EGA) dagozkion ekintzak zenbait puntutan arautuz.
263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, EGAren eta irakaspostuetarako Hizkuntza Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.
297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
Harremanak norekin
Zuzenean zerbitzua
Erantsi beharreko agiriakMatrikula-fitxa on line beteta
Dagokion tasa
24 euro deialdiko
Salbuespenak eta hobariak.
a) Espetxeetan dauden pertsonek, kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, kuota guztia salbuetsita izango dute.
b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek kuotaren % 50 salbuetsita izango dute.
Eskabideak Aurkezteko Epea2019/01/07 - 2019/01/21
Eskabideak aurkezteko lekua
www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara webgunean "EGA" atalean
Tramiteen deskripzioaEz dira azaltzen
Egitura Atal Ebazlea
EGAko Azterketa Batzorde Ofiziala
Ebazteko epea
2019ko ekainaren 28a
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Matrikula-orri normalizatua www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara webgunean "EGA" atalean betetzekoa
Bestelako AgiriakOharrak
Ez dago
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
18/12/2018