Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Igogailuak

Deskribapena

Hurrengo blokeetan, igogailuen izapidetze-prozedurak deskribatzen dira. Jarraian, organo eskudunak emandako interpretazio-irizpideak eta gidak agertzen dira.

  • Igogailua zerbitzuan jartzea

    Igogailu berriak zerbitzuan jarri direla jakinarazteko (eraikin berrietan edo igogailurik ez duten eta lehendik zeuden eraikinetan).

    Abiadura murriztuko jasogailuen inskripzioari ere aplikatzen zaio (v ≤ 0,15 m/s), baldin eta gutxienez edozein eraikinetako bi solairutarako balio badute. 

    Izapidetza hori instalazioa gauzatu ondoren eta zerbitzuan jarri aurretik egingo da.

  • Igogailuaren aldaketa garrantzitsua

    Jardunean dagoen igogailu baten aldaketa garrantzitsuaren eta zerbitzuan jarri berriaren berri emateko.

    Izapidetza hori aldaketa amaitu ondoren eta zerbitzuan jarri aurretik egingo da.

  • Igogailua aparatu berri batekin ordeztea

    Aldez aurretik igogailu bat zegoen eraikinetan igogailua osorik eraitsi dela, guztiz berria den beste batekin ordeztu dela eta igogailua zerbitzuan jarri dela jakinarazteko.

    Izapidetza hori instalazioa gauzatu ondoren eta zerbitzuan jarri aurretik egingo da.

  • Instalazioa martxan duen igogailuari dokumentazioa gehitzea

    Administrazioan dauden igogailuen instalazioen teknikoa ez den dokumentazioa eguneratzeko (Adibidez: igogailu-kontserbatzailearen altaren edo bajaren jakinarazpena, mantentze-kontratu berria, datu-aldaketak, istripuen jakinarazpena).

  • Igogailuaren aldizkako ikuskapenak

    Prozedura hau bakarrik kontrol-erakundeek erabili ahal izango dute, igogailuen aldizkako ikuskapenak eta horiei buruzko gainerako dokumentazioa (akatsak zuzentzea …) egin direla jakinarazteko.

  • Salbuespen neurriak onartzeko eskaera

    Lehendik dauden eraikinetan igogailu berrietan edo igogailuen aldaketetan salbuespenezko neurriak onar daitezela edo salbuespenezko egoerak onar daitezela eskatzeko.

    Eskaera hori igogailua instalatzeko lanak hasi aurretik aurkeztu beharko da, eta eskaera onartu arte lanak ezingo dira hasi.

    Eskaera organo eskudunak sei hilabeteko epean ebatziko du.

  • Igogailuaren baja

    Igogailu baten baja jakinarazteko desmuntatzeagatik beste batekin ordeztu gabe, edo zerbitzutik kanpo jartzeagatik.

Irizpideak eta gidak

EAE-n aplikatu beharreko gidak:

  • AE-0: Giden laburpena
  • AE-1: Izapidetzeko dokumentuak
  • AE-2: Eragindako abiadura murriztuko igogailuak
  • AE-3: Elementuak aldatzea edo ordeztea
  • AE-4: Lehendik dauden eraikinetan babesleku murriztuak dituzten salbuespenak
  • AE-5: Igogailuak 0 kotara jaisteko aldaketak
  • AE-6: Aldaketa garrantzitsuak egiteko enpresen akreditazioak 
  • AE-7: Eremu pribaturako sarbide zuzena duten igogailuak
  • AE-8: Kontratazio irizpideak

EAE-n aplikatu beharreko irizpideak:

Nori dago zuzenduta

Titularrei (jabeak, jabeen erkidegoak), kontrol-erakundeei eta igogailuak instalatu eta mantentzen dituzten enpresei.

Aplikatu beharreko araudia

Araudia 355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duena, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen duena. Araudia Otsailaren 8ko 88/2013 Errege Dekretua, azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bidez onartutako jasogailuen eta mantentze araudiko AEM 1 "igogailuak" jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duena (Indargabetua). Araudia Urtarrilaren 28ko 5/2014 Dekretua (EHAA, 2014ko otsailaren 12koa), igogailuak mantentzeko eta aldizka ikuskatzeko prozedura ezartzen duena. Araudia 81/2020 Dekretua (BOPV, 2020-07-14), ekainaren 30ekoa, industria-segurtasunari buruzkoa. Araudia 2014/02/20ko Agindua (2014/04/01ean argitaratu zen). Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioa onartzen duena. Araudia Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua, jasogailuen eta mantentze araudia onartzen duena. Araudia 2014/10/17ko Agindua (2014/11/10ean argitaratu zen). Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioaren B4 eta G eranskinak aldatzen dituena. Araudia Maiatzaren 20ko 203/2016 Errege Dekretua, igogailuak eta igogailuetarako segurtasun-osagaiak merkaturatzeko funtsezko segurtasun-betekizunak ezartzen dituena. Otsailaren 8ko 88/2013 Errege Dekretuak onartutako AEM 1 Jarraibide Tekniko Osagarriaren 5.3.2.1 eta 5.4 atalak aldatzen ditu (BOE-A-2013-1969) Araudia Urriaren 10eko 1644/2008 Errege Dekretua, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena. Martxoaren 9ko 494/2012 Errege Dekretuak 2., 4., 11. artikuluak eta I. eranskina aldatzen ditu (BOE-A-2012-3815) Araudia Martxoaren 1eko 42/2005 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

Ebazten duen erakundea

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tfno. 945 01 77 70

E-mail: Industri-segurtasuna-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tfno. 94 403 14 00

E-mail: Industri-segurtasuna-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastian

Tfno. 943 02 25 00

E-mail: Industri-segurtasuna-gipuzkoa@euskadi.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik 14:00 etara.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Zerbitzuan jartzeko izapidetzea

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Erantzukizunpeko adierazpenaren formularioa bete eta eskuz sinatu
  2. Formularioa adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: Ezin izango dute aurrez aurre izapidetu pertsona juridikoak eta industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

OHARRA: Titularra “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Aldaketa garrantzitsurako izapidetzea

Ordezkapen baten izapidetzea

Dokumentazioa gehitzeko izapidetzea

  1. Komunikazio orokorreko inprimakia bete eta eskuz sinatu
  2. Komunikazio orokorreko inprimakiari dokumentazioa erantsi, eta dokumentazio guztia adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: Ezin izango dute aurrez aurre izapidetu pertsona juridikoak eta industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

OHARRA: Titularra “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Aldizkako ikuskapenen izapidetzea

Igogailuaren titularrak berak aukeratutako kontrol-erakunde bati kontratatu behar dio ikuskapena:

Kontrol-erakundeak (OCA zerrenda) - Industria - Euskadi.eus

Ikuskapena kontratatu ondoren, kontrol-erakundeak instalazioa esleituko du ikuskapenak izapidetzeko aplikazioan, eta haren datu teknikoen fitxa deskargatuko du.

Ikuskapena egin ondoren, kontrol-erakundeak aplikazioan aurkitutako akatsen berri emango du, eta aplikazioak sortutako ikuskapen-ziurtagiria bidaliko die titularrari, mantentzaileari eta Administrazioari.

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan.
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu.
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak.

OHARRA: Titularra “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Salbuespen neurrien eskaerarako izapidetzea

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Eskaera-formularioa bete eta eskuz sinatu.
  2. Eskaerari eskatutako dokumentazioa erantsi eta dokumentazio guztia adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: Ezin izango dute aurrez aurre izapidetu pertsona juridikoak eta industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

OHARRA: Titularra “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Bajaren izapidetzea

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Baja jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia bete eta eskuz sinatu
  2. Formularioa adierazitako kokapenetan aurkeztu

OHARRA: ezin izango dute aurrez aurre izapidetu pertsona juridikoak eta industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.