"Posso y Cª" kortse fabrika
“Posso y Cª” kortse fabrika Igeldoko igoeran dago, errepide ondoko terraza batean. Enpresa 1926. urtean jaio zen, Posso familiakoek proiektu bat aurkeztu zutenean, fabrika, joskintza-etxea eta etxebizitza biltzen zituena. Jatorrizko planoak aldatu eta, lanok baimena lortu ondoren, 1926. urtean bertan hasi ziren. Hurrengo urtean jada, 1927an, kortse-denda martxan zegoen, eraikineko plakak oroitarazten duenez. Fabrika itxi zenetik, euskaltegia eta udal aterpea egon dira bertan.
Argazki galeria
X