"Pittler" tornu errebolberra. Urteak eta urteak biraka Eibarren.
Datu teknikoak
Izena: “Pittler” tornu errebolberra
Urtea: 1910
Ekoizpena: Leipziger Werkzeug Maschinenfabrik Aktiengesellschaftvorm. W. von Pittler
Jatorria: Viuda e Hijos de Sarasqueta (Eibar)
Eragingailua: Motorra
Neurriak: 130 x 147 x 50 cm
“Pittler” tornu errebolberra. Industria Kultura Ondare Higigarriaren Gordailuko artxiboa (Eusko Jaurlaritza)
Hau da Prusiatik (gaur egungo Alemania) Euskadira bidaiatu zuen makina baten istorioa, zenbait eskuetatik pasa ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Ondare industrial higigarriaren bilduman amaitu zuena, erakusketa-pieza bihurtuz. Ez duzu jakin-minik?
Torno-errebolber honen istorioa , Leipzigeko Julius Wilhelm von Pittlerren lantegian hasten da. Ingeniari eta asmatzaile horrek 1890ean Pittler izeneko sistema patentatu zuen. Baina, zertan zetzan asmakizun hori? Egia esan, beste teknologia baten aldaketa puntual bat zen: tornu-errebolberra. Mota horretako makinak 1854an asmatu zituzten, Robbins & Lawrence (Windsor, Vermont) konpainia estatubatuarrean. “Errebolber” izen bitxiarekin, tornuan hainbat erreminta bata bestearen atzetik sartzea errazten zuen dorre edo danbor birakari bat aipatzen zen, munizioa su-arma labur batzuetan (hain zuzen ere, errebolberretan) gordetzen duen danbor birakariaren antzekoa. Abantaila asko zituzten, sistema berezi horiek: batez ere, serieko lanen azkartasun eta zehaztasun handia. Gainera, lan-denbora eta eskulanaren kostua murrizten zuten. Julius Wilhelm von Pittlerrek, dorre edo danbor hori, tornuko gidekiko ardatz horizontal eta paraleloarekin biratzea eragin zuen. Bere asmakizunak, zeharkako gurdiez gain, beste gurdi bertikal bat zuen. Erreminta honekin 56 mm-ko diametroko barrak landu zitezkeen ebaki eta arteketarako, pieza horiek industria metalurgikorako oso erabilgarriak ziren.
Laster, euskal lantegiak tresna hori oso erabilgarria zela konturatu ziren. Eibarko armagin batzuek sistema hau sartu zuten euren tailerretan, Cosme, Domingo eta Joaquín Beistegui Albistegui kasu, Beistegui Hermanos – BH izen sozialari esker ezagunak zirenak. Hiru anaiok armagintzako tailerra sortu zuten 1909an. Euren kapitalaren zati bat makinak erosteko erabili zuten: hain zuzen ere, denbora eta ekoizpen-kostuak murriztu eta produktuaren elaborazioa erraztuko zituzten tresnak. Horregatik sartu zuten “Pittler” tornu errebolberra, makina automatiko horren eragina langile bakar baten esku geratzen baitzen. Armaginak barra berriekin elikatu baino ez zuen egin behar, makinaren depositukoak amaituz gero.
“Pittler” tornu errebolberra beste pieza batzuekin batera Viuda e Hijos de Sarasqueta taillerrean (Eibar). Industria Kultura Ondare Higigarriaren Gordailuko artxiboa (Eusko Jaurlaritza)
Erosi zutenetik, inbertsio ona izan zen tornoa, mende erdi eman baitzuen jardunean, lehenik armentzako piezak mekanizatzen eta, ondoren, bizikletentzako piezak mekanizatzen; izan ere, BH enpresak mundu osoan ospetsuak izango ziren bizikletak fabrikatzen hasi zen, 1930eko hamarkadan. Geroago, 1959an ekoizpena Gasteizera eramatea erabaki zutenean, makineriaren zati bat Eibarko beste industrialari batzuei saldu zieten. Orduan, tornuak Eibarko armagintza enpresa bati eman zion zerbitzua: Viuda e Hijos de J.J. Sarasqueta.
Horrela, bigarren bizitza bat hasten zen makina horrentzat: beste behin ere eskopeta kanoiak ekoiztuz. Eibarko Ibarkurutze kalera igaro zen gure tornu errebolberra, eta bertan aritu zen lanean Eusko Jaurlaritzak lortu zuen arte, 1984an.
María Romano Vallejo (IOHLEE)
Jatorrizko «Pittler» tornu errebolber baten marrazkia, CRA modeloa. Pittler – Halbautomaten, Automaten, Revolver katalogoa. Leipziger Werkzeug-Maschinenfabrik vorm. W. von Pittler.
“Pittler” tornu errebolberra. Industria Kultura Ondare Higigarriaren Gordailuko artxiboa (Eusko Jaurlaritza)