Oteus SIT Que Es
Zer da GIS?
Euskadiko Garraio Behatokiaren informazio-kudeaketako tresna da.
Datu-base estatistiko eta informatibo sendo eta erabilgarri bat sortzea eta mantentzea, bidaiari nahiz merkantzien garraio-mota desberdinen bolumenaren eta garapen-mailaren egiazko ezagutza edukitzeko, eta garraio-arloko politika egokiak ezartzen laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren 2002-2012ko Garraio Eramangarriaren Plan Zuzendariaren baitan, eta horri buruzko Eusko Jaurlaritzaren ebazpenei jarraiki, 'Euskadiko Garraio Behatokia, EUSGABE' sortu da. Beste jarduketa batzuen artean, Garraioaren inguruan hainbat erakundek eta entitate pribatuk sortzen duten informazioa integratzeko bide ematen du Behatokiak.
EUSGABE-ren Lan-metodologiaren baitan, SIT Garraiari buruzko Informazio Sistema sortzea definitu da, eta horixe da proposamen honen xede nagusia.
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren barruko lan-tresna bat da sistema hori, eta Foru Aldundiena ere bai, dagokien Lankidetza Hitzarmenen bidez. Garraio Sistema Globalaren informazioa eta ezartzen diren bilakaera-adierazleak integratzen dira sisteman.
Helburua
SIT sistemaren helburu nagusia hauxe da: Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailari eta garraioaren sektorean inplikatutako gainerako erakundeei datu-base estatistiko eta informatibo sendo bat eskaintzea, garraioaren arloko politikak garatzeko bide ematen duena, eta Gobernuaren web orritik eta bere intranet korporatibotik atzigarria eta erabilgarria.
Eremua
SIT Garraioari buruzko Informazio Sistemaren eremuak garraio-sistema osoa barne hartzen du, eta, beraz, merkantziei zein pertsonei egingo zaie erreferentzia, garraio-modu guztiei (errepidekoa, trenbidekoa, kablekoa, airekoa, itxasokoa eta oinezkoa) eta lurralde-eremu guztiei (EAEko hiri-eremua eta eremu metropolitarra, EAEko herrien artekoa, EAEko Lurralde Historikoen artekoa, kanpoko lurraldeekiko konexiokoa eta igarotzekoa).
Halaber, eta eremu horiei dagokienez Europar Batasuneko beste herrialde, lurralde eta hirietan gertatzen denaren erreferentziak edukitzeko, alderatze horiek egiteko adierazleak ezarriko dira.
Garraioari buruzko informazio-sistema honetan bi atal espezifiko egongo dira, besteak beste: errepide bidezko garraioaren merkatu-kostuak aztertzeko bat, eta sektorea zein baldintza sozialetan garatzen den aztertzeko bestea.
Gainera, garraio-adierazleen ikuspegia Garraio Eramangarriaren Plan Zuzendariaren jarraipenari begira eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Programa Markoak garraioari buruz esaten duenaren jarraipenari begira jarri behar da. Horretarako, sistemaren eramangarritasunean eragin erabakigarria duten faktoreak islatu beharko dituzte, gutxienez.
Adierazleak
Definitutako adierazleak Europar Batasunak definitutakoekin lerrokatuta daude, eta, beraz, alderagarriak eta homogeneoak dira. Hortaz, informazio-bilketak fidagarria, erregularra, eguneratua, harmonizatua eta garraio-mota desberdinak alderatzeko bide ematen duena izan behar du. Datu komunak modu alderagarrian edo harmonizatuan biltzeak aukera emango du sistema integratu bat sortzeko, informazio fidagarria eta koherentea emango duena, eta garraio-ataritik azkar atzitzeko modukoa.
Parametro fisikoez gain, bidaiari-kopurua edo garraiatutako tona-kopurua, esaterako, kontuan hartu behar da sektoreak beste eremu batzuen gain duen eragina, ekonomian, energian edo ingurumenean, adibidez. Garatu beharreko alderdi berritzaileen artean, hauek aipa ditzakegu: kanpoko lehiatzaileak sektorean sartzearen ondorioak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sartzea eta erabiltzea, Garraio Prezioen Indize bat sortzea, kostu familiarretako nahiz industrialetako pisua islatzen duena, garraio-gastuena, etab.
Ondorengo oinarrizko egituran bildu dira adierazleak:
Bilakaera-aurreikuspenak
Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena da hau denborarekin hainbat norabidetan hazten joango den sistema baten abiapuntua izatea:
-
Atzera-begiradazko datuak zabaldu nahi dira, garraio-sistemaren bilakaera ahalik eta modu zabalenean aurkeztuz.
-
Ahal den neurrian informazio sentikorrenak eguneratzeko maiztasuna hobetzea.
-
Adierazle-kopurua gehitzea, detektatzen diren behar berrien arabera eta ematen den garraio-panorama zabaltzeko xedearekin, bai oro har jendearen intereserako, bai Eusko Jaurlaritzaren politika zehatzetarako eta/edo eremu europarrarekin bateratzeko joeretarako.
Px formatua irakurtzen duen programa pc-axis da
Suediako Estatistika Erakundeak garatutako doako programa da eta estatistikako datu-kopuru handiak deskribatzeko eta ustiatzeko aukera ematen du. Pc-Axis-en honakoak egin ditzakegu: taulak antolatu, estatistikako datu-base lokalak ezarri, taulak formatu askotara (excel, dbase, html, etab.) esportatu eta grafikoak egin. Pc-Axis. Windows 95/98/ME/NT/2000/XP-rekin bateragarria da. Eskura jarri dugun bertsio honek laneko hizkuntza hautatzeko aukera ematen digu: euskara, gaztelania edo ingelesa.
OHARRA: Instalazio-prozedura ingelesez dago. Berez ematen diren aukerak onartu besterik gabe.