Osasun Sailburuordetza
- Titularra: Enrique Fernando Peiro Callizo
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
8. artikulua.– Osasun Sailburuordetza.
5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Osasun Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
- Euskadiko Osasun Planaren zuzendaritza, koordinazioa, gauzatzea eta ebaluazioa.
- Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan.
- Erakunde sanitario publikoak gobernatzeko etika eta zuzentasuna sustatu eta ezartzera bideratutako lanen gidaritza.
- Osasun-alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
- Euskadiko osasun-sistemako kalitate-politikak eta pazienteen segurtasun-politikak.
- Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.
2.– Halaber, Osasuneko sailburuordeari dagozkio, bere eskumen-alorrean, honako egiteko hauek:
- Jarduera sanitarioaren eta osasun publikoaren ebaluaziorako eta kontrolerako informazio sanitario egokiaren aginte-koadroa zehaztea, eta osasun-behatoki bat konfiguratzeko behar diren informazio-sistemak garatzea.
- Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak izapidetzen dituen zehapen-prozedurak ebaztea, laneko osasunaren jardun-eremuan eginiko arau-hauste sanitarioei dagokienez.
- Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak burutzen duen jarduera babestea.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkion egitekoak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei oro har dagozkien egiteko orokorrak betetzea.
5. artikulua.– Osasun Saileko sailburuordetzak.
Osasun Sailak honako sailburuordetza hauek ditu:
- Osasun Sailburuordetza.
- Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.
Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
- Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
- Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko
zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu. - Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren
jardun-arloetan. - Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
- Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
- Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea,baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
- Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
- Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
- Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal
Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz. - Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
KARGUAK
Kargu historikoak