Ezagutu administrazio-prozeduraren arloa
Osasun Sailaren zereginetako bat, osasun-arloko agintaritza den aldetik, arauz eskatutako betekizunak betetzen diren egiaztatzea da, hala osasuneko produktuei dagokienez nola osasun-zentroei, -zerbitzuei eta -establezimendu dagokienez, eta osasun-arloko kalitate- eta segurtasun-estandarrak bermatzea.
Arlo hauetan lan egiten dugu
Babes erradiologikoa
Osasun zentroetako erradiodiagnostikoko, erradioterapiako eta medikuntza nuklearreko unitateetako kalitate-irizpideak betetzen direla zaintzea.
Egiaztapen sanitarioak
Arau-konplexutasuna dela eta administrazio-tratamendu jakin bat behar duten osasun-jardueren kontrola.
Etengabeko Prestakuntzaren Kreditazioa
Formakuntza etengabeko jardueren kreditazio sistema boluntarioa
Farmazia-bulegoari buruzko baimenak, komunikazioak eta izapideak
Farmazia-bulegoek, EAEko Ordenazio Farmazeutikoko Legeak araututakoek, baimen sanitarioak eta izapide espezifikoak behar dituzte egoitza elektronikoaren bidez, segurtasuna bermatzeko.
Hileta-sanitateari buruzko baimenak, jakinarazpenak eta izapideak
Euskadiko hileta-enpresek baimen eta izapide espezifikoak behar dituzte jarduteko. Horien artean daude gorpuen kudeaketa, giza hondakinak eta jarduerak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez kudeatuak.
Historia Klinikoa
Historia klinikoa paziente bakoitzaren asistentzia prozesuei dagozkien dokumentu guztiek osatzen dute.
Kanpo-desfibriladore automatikoak
Desfibriladoreen erregistroa kudeatzea (ekipamenduen altak eta bajak, etab.), kanpo-desfibriladore automatikoak zein zentrori dagozkion, zein ezaugarri dituzten eta non dauden adierazita.
Hondakinen kudeaketa
21/2015 Dekretuak Euskadiko hondakin sanitarioen kudeaketa arautzen du, eta, horretarako, aldez aurreko jakinarazpenak, hondakinen kontrola eta sailkatzeko, etiketatzeko eta biltegiratzeko betebehar egokia ezartzen ditu.
Neurrira eginiko produktu sanitarioak
Neurrira egindako osasun-produktuak ekoizteko, egokitzeko eta saltzeko baimena ematea eta, bestetik, Osasun-produktuen Erregistroa kudeatzea.
Osasun publizitate baimena
Osasun-arriskuak eragin ditzaketen osasun-produktuak edo -jarduerak nahiz osasun-zerbitzuak kontratatzea sustatzeko komunikazioak kontrolatzea.
Pazientearen segurtasuna
Segurtasun-planak osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan ezartzearen segimendua eta ebaluazioa egitea, eta, horretaz gain, kalterik gabeko gertaerak jakinarazteko sistemak kudeatzea.
Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa
Erregistro horretan profesional sanitarioen datuak jakinaraziko dira.
Tasak
Osasun-zentro/-zerbitzu/-establezimendu motaren araberako baimenen prezio publikoak barne hartzen ditu, hala nola neurrira egindako osasun-produktuak ekoizteko eta osasun-arloko publizitatea kontrolatzeko baimenak.
Zentroak Baimentzea
Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, ikuskapena, erregistroa eta homologazioa. Instalatzeko eta jardunean hasteko baimena ematen dugu.