Ohiko galderak: Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen ezartzea
- Nor da Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen ezartzearen arduraduna?
- Zer eduki behar da Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen ezartzea?
- Zein Autobabes Plana edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiriak bidali behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
- Zer informazioa izan behar du Autobabes Plana edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiriak?
- Badago ezarri izanaren ziurtagiri eredurik?
Nor da Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen ezartzearen arduraduna?
Ezartzea jarduera, zentro edo establezimenduaren titularraren edo haren ordezkariaren betebeharra da.
Zer eduki behar da Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen ezartzea?
Ezartzearen barruan joango da, gutxienez:
- Langileak prestatzea eta gaitzea
- Jendea informatzeko bideak finkatzea
- Plana edo baliabidea aplikatzeko baliabideak eta bitartekoak ipintzea.
Jardueraren titularrak edo haren ordezkariak Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiria emango du eta, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren bidez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari bidaliko dio.
Zein Autobabes Plana edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiriak bidali behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro edo establezimenduaren titularrak, edo haren ordezkariak, Autobabes Planaren edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiria emango du eta, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren bidez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari bidaliko dio.
Zer informazioa izan behar du Autobabes Plana edo Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiriak?
- Autobabes Plana ezarri izanaren ziurtagiriak 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren III. eranskinean aipatutako informazioa izan behar du.
- Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezarri izanaren ziurtagiriak 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren III. bis eranskinean aipatutako informazioa izan behar du.
Badago ezarri izanaren ziurtagiri eredurik?
Autobabes Plana ezartzeko eredua (PDF, 141 KB)
Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea ezartzeko eredua (PDF, 202 KB)
Azken aldaketako data: