Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ogasun Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Ogasun Sailburuordetzak beteko ditu, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren zuzendaritzapean, Ekonomia Itunaren, Estatuari eman beharreko kupoaren eta lurralde historikoen ekarpenen arloan Sailari eman zaizkion eskumenak; transferitzekoak diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa; finantza-fluxuak zehaztu eta kudeatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez; finantza-jarduera beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea; harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskala; autonomia-erkidegoaren berezko zergak; zerga-administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak, eta ondarea eta kontratazioa. Sailburuordetzaren titularrari dagozkio, halaber, 5. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek:

  1. Ordenamendu juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen dizkion eskumen guztiak, Ekonomia Itunaren kudeaketatik eratorritako baliabideen banaketa-sistemaren ingurukoak zein Itunetik eratorritako finantza-gaien ingurukoak, non eta ez dauden Eusko Jaurlaritzari edo bestelako organoren bati emanda.
  2. Euskal Gizarte Segurantzaren finantzaketaren inguruan Estatuko Administrazioarekin ezar daitezkeen finantza-fluxuak zein izango diren zehaztea.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-ente batzuen artean transferitzekoak diren eskumenak edo zerbitzuak baloratzea.
  4. Lurralde historikoen arteko koordinazio, harmonizazio fiskal eta lankidetzari dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion zerga-arloko eskumenak egikaritzea, ordenamendu juridikoak xedatutakoaren arabera.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion zerga-arloko eta berezko zerga-araubideko eskumenak, Eusko Jaurlaritzari esleitutakoak izan ezik, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko zerga propioei buruzko lege-aurreproiektuak edo dekretu-proiektuak egiteko eskumenak ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 34.1.a) artikuluan aipatzen direnak.
  6. Zerga-araudian araututako administrazio-bideko berrikuspen-prozedura bereziak hastea eta ebaztea, araudi horretan ezarritako kasuetan eta baldintzetan.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotuta dauden finantza-fluxu europarren jarraipena egitea.
  8. Ekonomia Itunaren araubidea eta kupoa zehazteko metodologia erregulatzen dituzten arauak aztertzea, horiei buruzko txostenak idaztea eta proposamenak lantzea, eta beste horrenbeste egitea kupoa aplikatzearekin lotutako neurriekin, betiere lurralde historikoetako organo eskudunekin lankidetzan arituz.
  9. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Estatuarekiko eta lurralde historikoekiko finantza-harremanen ondorio diren diru-sarreren gaineko jarduketa ekonomiko eta finantzarioak programatu, jarraitu, ebaluatu eta koordinatzea.

5. artikulua.– Ogasun eta Finantza Sailburuordetzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ogasun eta Finantzetako sailburuordeek:

  1. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
  4. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
  5. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñaki Alonso Arce
(2024/07/20 - ) Ogasuneko sailburuordea
Itziar Agirre Berriotxoa
(2024/06/27 - 2024/07/19) Ogasuneko sailburuordea