Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ogasun Sailburuordetza

LABURPENA

Objektua

Ogasun Sailburuordetzan biltzen dira Kontzertu Ekonomikoaren, Estaturako Kupoaren eta Lurralde Historikoen ekarpenen arloan administrazio honi dagozkion eskumenak eta egitekoak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-erakunde batzuen artean transferitzekoak diren eskumenak edo zerbitzuak baloratzeko eskumena ere sailburuordetza honek izango du. Aldi berean, finantza-jarduera beste administrazio publiko batzuekin koordinatzeaz eta harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskalaren arloko eskumenez arduratzen da, eta autonomia-erkidegoko zerga-administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboen erregimena zuzentzeko eta ikuskatzeko ardura ere badu, horretarako jarritako organoak erabiliz.

Ondarearen, kontratazioaren eta arrisku eta aseguruen kudeaketaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenen ondorioz sortutako araubide orokorrak zuzentzea ere organo honi dagokio.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Ogasun Sailburuordetzak erabiliko ditu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak zuzenduta, honako gai hauetan Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitu zaizkion eskumenak: Ekonomia Ituna, Estatuari eman beharreko kupoa eta lurralde historikoen ekarpenak; transferitzekoak diren eskumen edo zerbitzuen balorazioa; Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez Estatuarekin izan beharreko finantza-fluxuak zehaztea; finantza-jarduera beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea; harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskala; zerga-administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak, eta ondare- eta kontratazio-arloko eskumenak. Sailburuordeari dagokio, halaber, 7. artikuluan zehaztutako egitekoez gain, honako hauek betetzea:
    1. Ordenamendu juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari esleitzen dizkion eskumen guztiak, Ekonomia Itunaren kudeaketatik eratorritako baliabideen banaketa-sistemaren ingurukoak zein Itunetik eratorritako finantza-gaien ingurukoak, non eta ez dauden Eusko Jaurlaritzari edo bestelako organoren bati emanda.
    2. Euskal Gizarte Segurantzaren finantzaketaren inguruan Estatuko Administrazioarekin ezar daitezkeen finantza-fluxuak zein izango diren zehaztea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-erakunde batzuen artean transferitzekoak diren eskumenak edo zerbitzuak baloratzea
    4. Lurralde historikoen arteko koordinazio, harmonizazio fiskal eta lankidetzari dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zerga-arloko eskumenak egikaritzea, ordenamendu juridikoak xedatutakoaren arabera.
    5. Zerga-arloko eta zerga-araubide propioko eskumenak, Ekonomia Itunaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eman zaizkionak, Eusko Jaurlaritzari emandakoak izan ezik.
    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren nahiz haren organismo autonomoen organoek emandako zerga-egintza guztien ofiziozko berrikusketei buruzko espedienteak hasi eta ebaztea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotuta dauden finantza-fluxu europarren jarraipena egitea.
    8. Ekonomia Itunaren araubidea eta kupoa zehazteko metodologia erregulatzen dituzten arauak aztertzea, horiei buruzko txostenak idaztea eta proposamenak lantzea, eta beste horrenbeste egitea kupoa aplikatzearekin lotutako neurriekin, betiere lurralde historikoetako organo eskudunekin lankidetzan arituz.
    9. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Estatuarekiko eta lurralde historikoekiko finantza-harremanen ondorio diren diru-sarreren gaineko jarduketa ekonomiko eta finantzarioak programatu, jarraitu, ebaluatu eta koordinatzea.
  2. Bere jurisdikzio bereziaren barruan egindako erreklamazioak ebazteko duen independentzia funtzionala ezertan eragotzi gabe, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikita dago, Ogasun Sailburuordetzaren bitartez.
  3. Ogasun Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, honako zuzendaritza hauek: Zerga Administrazioko Zuzendaritza, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

7. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordetzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordeek:

  1. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
  4. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
  5. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Itziar Agirre Berriotxoa
(2020/09/10 - 2024/06/26) Ogasuneko sailburuordea