Euskadiko NPBren Plan Estrategikoa 2023-2027
NPB Europako estatu kide guztientzako politika bateratua da, eta nekazaritza jardueraren eta gizartearen, lurraldeen eta lehen sektorearen arteko elkarketa adierazten du EBren aurrekontuarekin finantzatutako eskema laguntzaile baten bidez.
NPB berri hau estatu kideen plan estrategiko bakarraren inguruan egituratzen da eta nekazaritzako errenta babesten eta sektorearen modernizazioa sustatzen jarraituko du berrikuntzaren, digitalizazioaren eta ezagutzak trukatzearen bidez ITUN BERDEKO erronkekin bat etorriz.
NPBren 23-27 Plan Estrategikoaren xedea da nekazaritzako elikagaien eta zuraren eta landa inguruaren balio-kateen behar ekonomikoei, sozialei eta ingurumenekoei erantzutea lehen eta bigarren zutabeko esku-hartzeen bidez.
NPBren Plan Estrategiko Euskadin egokitzeko eta negoziatzeko, lankidetza estua behar izan da, batetik, Eusko Jaurlaritza eta foru-aldundiena, horiek arduratu baitira batez ere prozesuaren buru izateaz eta bestetik, sektoreko hainbat egilerena, horien ekarpenak funtsezkoak izan baitira.
NPBren Plan Estrategikoa Euskadin gauzatu dadin, 66/2024 Dekretua garatu da, bertan ezartzen direlarik Plan Estrategikoa Euskadin aplikatzeko bete behar diren baldintzak.
NPBren esparruan laguntzak gauzatzeko tresna ESKU-HARTZEAK dira, eta hiru talde handitan sailkatzen dira: Zuzeneko Laguntzak, Esku-hartze sektorialak eta Landa Garapenerako Laguntzak.
Azken aldaketako data: