NPB 23-27 Zuzeneko Laguntzak (FEAGA)
NPB Euskadi 2023-2027ko esku-hartzeak
Sistema berriak funtzio anitzeko 5 ordainketa dakartza, eta bakoitzak helburu espezifikoak ditu:
1. Iraunkortasunerako errentarako oinarrizko laguntza (ABEE) hektareako, irizpide ekonomiko edo administratiboen arabera harmonizatua, eta barne-konbergentziako prozesu baten mende dagoena.
2. Ordainketa birbanatzailea, ustiategi bateko lehen hektareetarako laguntza indartzeko.
3. Osagai ekologiko bat, ekoeskemak proposatzen dituena, nekazariek eta abeltzainek beren borondatez onartzekoa, eta 7 jardunbide zehatz zehazten dituena, laguntza osagarrien bidez diruz lagunduko direnak, merkatuak ordaindu gabeko ingurumen-ondasun publikoen hornidurari lotutako kostuak konpentsatzeko.
4. Nekazari gazteei ordainketa osagarria egitea (ABJI), belaunaldi-erreleboaren helburuari heltzeko.
5. Nekazaritza- edo basogintza-eremu edo -mota jakin batzuetarako ekoizpenari lotutako laguntza, arrazoi ekonomiko edo sozialengatik.
- Zuzeneko laguntzak jasotzeko BALDINTZAK:
Nekazari aktiboaren definizioa betetzea
Edozein pertsona fisiko edo juridiko edo talde:
- Europar Batasuneko nekazaritzako ustiategi baten titularra bada.
- Nekazaritzako jardueraren batean badabil.
- Garatutako nekazaritza-jardueraren enpresa-arriskua bere gain hartzen badu.
Honako baldintza hauetakoren bat bete behar du:
- Gizarte segurantzan afiliatuta egotea nekazaritzako jardueran.
- Bere guztizko sarreren % 25 gutxienez nekazaritzako jardueratik etortzea.
- Iazko urtean jasotako laguntzen zenbatekoa 5.000 euro baino gutxiagokoa izatea.
Nekazaritza-jarduera bat egitea
- Nekazaritza profesionala eta lanaldi partzialekoa (gizarte- eta ingurumen-eginkizuna) sartzen dira.
- Nekazaritzakoak ez diren jardueren zerrenda negatiboan ez egotea.
Baldintzapekotasun areagotua betetzea
- Baldintzapekotasunean arauak eta praktika onak daude, guztiak ere nekazaritzako ustiategiek bete beharrekoak ingurumenaren, elikagaien segurtasunaren, animalien eta landareen osasunaren eta animalien ongizatearen alorrean.
- Baldintzapekotasuna ezinbestean bete behar dute zuzeneko laguntzak eta/edo landa-garapeneko azaleraren ordainketak jasotzen dituzten ustiategi guztiek. Ez-betetzeen ondorioz ordainketak murriztu edo eten egingo dira.
2024az geroztik baldintzapekotasun soziala betetzea
2024tik aurrera Baldintzapekotasun Soziala bete beharko da eta laneko legeria betetzen dela kontrolatuko du.
Azken aldaketako data: