Ogasun eta Finantza Saila

Next Generation EU Funtsa

2020ko uztailaren 21ean, Europar Batasuneko estatu eta gobernuetako buruek finantza-laguntzen sorta bat eratzea erabaki zuten, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larria arintzeko eta Europako ekonomiak eraldatzeko, berdeago, digitalago eta erresilienteagoak izan daitezen. Horretarako, NEXT GENERATION EU aldi baterako suspertze-programa diseinatu zuten.

NEXT GENERATION EU baliabide publikoz zuzkituta dago, zehazki, 750.000 milioi eurorekin. Osagai nagusia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da; sei urterako da, 2021etik 2026ra, eta, orotara, 672.500 milioi euroz zuzkituta dago (312.500 transferentziatan eta 360.000 interes baxuko mailegutan). 

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da NEXT GENERATION EU programaren pieza nagusia. Horren bidez, estatu kideen eskura jarriko dira 672.500 milioi euro, transferentziatan nahiz mailegutan.

Jarduera eta enplegu-sorrera bultzatu nahi dira pandemiaren inpaktuari bizkor aurre egiteko, eta epe ertainean hazkunde potentziala handitzeari eta epe luzean erresilientzia indartzeari bide emango dion egiturazko eraldaketa-prozesu bati laguntzeko, garapen jasangarri eta inklusiboagorako bidean aurrera eginez.

SEMen banaketa EAEn

Eusko Jaurlaritzaren gobernu-kontseiluak Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planari loturiko jarduketen eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenerako, kudeaketarako eta jarraipenerako Erabakia hartu zuen 2022ko otsailaren 8an.

    Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, detektatu eta zuzentzea

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak(abre en nueva ventana) 22. artikuluan xedatzen duenaren arabera, estatu kideak behartuta daude Europar Batasunaren finantza-interesak babestera, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, detektatu eta zuzentzeko behar diren neurriak hartzea barne. 

    PSuspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko ekimenak gauzatuko badira, administrazio publikoek egokitzapenak egin behar dituzte kudeaketa-prozeduretan eta kontrol-ereduan. Bizkortze-neurrietako batzuk administrazio publikoa modernizatzeko Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan(abre en nueva ventana)onartu ziren.

    Gainera, Europako Batzordeko zerbitzuei egindako ordainketa-eskaerak modu eraginkorrean izapidetu ahal izateko kudeaketa-sistema bat garatzeari dagokionez,  HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena(abre en nueva ventana)onartu da. Bertan, 6. artikuluan, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko (SEM) funtsak kudeatuko dituen organismo bakoitzari iruzurraren aurkako neurrien plan bat idazteko betebeharra ezartzen zaio, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, detektatu eta zuzentzen direla bermatzeko. 

    2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluak, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren (STEP) gauzatzearen testuinguruan, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) baliabideekin finantzatutako ekimenetan iruzurraren aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala onartu du, baita neurri-plan bat ere, iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzak eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuak betetzeko. Dokumentu hori euskal sektore publikoko erakundeek eta sailek osatu eta egokitu ahal izango dute.

    • Neurrien plana (PDF, 1 MB) Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana egikaritzeko nahitaez bete behar diren iruzurraren aurkako, interes-gatazka, finantzaketa bikoitz eta estatu-laguntza, eta ingurumenari kalte adierazgarririk ez eragitearen arloko eskakizunak betetzeko.
    • Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala (PDF, 74 KB), iruzurraren aurkako borrokari buruz, Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa izeneko funtsekin finantzatutako ekimenak gauzatzeko esparruan.

    Sailarteko Batzordeak, 2022ko martxoaren 18ko bilkuran, Etika eta Jokabide Printzipioak onartu ditu, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari dagokionez.

    • Etika eta Jokabide Printzipioen (PDF, 104 KB) helburua iruzurrari aurre egin agintarien eta langileen iruzurraren aurkako ahalik eta konpromisorik handiena lortu, bai eta osotasuna, objektibotasuna, kontu-ematea eta zintzotasuna sustatzea da.

    Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren salaketa-postontzia

    Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoarekin finantzatutako jarduerekin zerikusia duten salaketei erantzute aldera, eta, gainera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako, interes-gatazkako, finantzaketa bikoitzeko eta estatu-laguntzetako eta ingurumen-kalte ez-nabarmeneko baldintzak betetzeko neurrien planean xedatutakoa betetzeko, postontzi elektroniko bat prestatu da (buzon-mrr@euskadi.eus). Eragile eta herritarrei irekia dagoena.

    Postontzi elektroniko honetan jasotako komunikazioak berariazko protokolo baten bidez tratatuko dira, salatzaileen nortasuna babesteko. Egindako salaketak kualifikazio berezia duten langileek ikertuko dituzte, eginkizun horretara bideratuak.

    Iruzur posibleren bat detektatuz gero, edo horren susmo oinarriduna izanez gero, erakunde betearazleek konpromisoa hartzen dute ahalik eta eperik laburrenean jakinarazteko iruzurra antzeman badute, edo susmo sendoa badute, bai erakunde interesdunei, bai tartean dauden erakundeei. Erakunde interesatuak Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala (SNCA), Iruzurraren Aurkako Borrokarako Europako Bulegoa (OLAF), fiskaltza eta auzitegi eskudunak dira; inplikatutako erakundeak, berriz, erakunde betearazlea eta kudeaketa-organoak izango dira.

    Nolanahi ere, prozedura horietan Europar Batasuneko, estatuko edota autonomia-erkidegoko araudiak ezartzen dituzten baldintzak eta betebeharrak kontuan izango dira.