Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako lege honena: 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 494
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2022/03/03
  • Argitaratze-data: 2023/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da 1/2022 Legean martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (2022ko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 55. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Azken xedapenetako bosgarrenean, 2022/1257 (60/59) orrialdean,

hau dio:

Eusko Jaurlaritzak, urtebeteko epean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 2/2005 Legearen 21. artikuluan xedatutakoa benetan betetzeko arauak edo jarraibideak onartuko ditu, kontuan hartuta zein den aplikatu beharreko araudia, zein diren dirulaguntzen xedeak, eta arau eta jarraibide horiek bat ote datozen dirulaguntzen arloko beste neurri publiko edo irizpide sozial batzuen aplikazioarekin.

baina hau esan behar du:

Eusko Jaurlaritzak, urtebeteko epean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21. artikuluan xedatutakoa benetan betetzeko arauak edo jarraibideak onartuko ditu, kontuan hartuta zein den aplikatu beharreko araudia, zein diren dirulaguntzen xedeak, eta arau eta jarraibide horiek bat ote datozen dirulaguntzen arloko beste neurri publiko edo irizpide sozial batzuen aplikazioarekin.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.