Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2015 LEGEA, martxoaren 26koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1483
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2015/03/26
  • Argitaratze-data: 2015/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak 1/2015 Legea, martxoaren 26koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei

Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen zuzeneko diru-laguntzen gardentasuna hobetzeko, ezinbestekoa da diru-laguntza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

  1. Laguntzak edo diru-laguntzak zuzenean emateko eskumena Jaurlaritzarena izango da, interesa duen saileko titularrak proposatuta. Zuzenean emateko diru-laguntza horiei ez zaie aplikatuko aurreko lerroaldeetan xedatutakoa, eta salbuespen-izaera izango dute. Justifikazio arrazoituz eta memoria dokumentalez egiaztatu beharko dira diru-laguntza justifikatzen duten interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak, bai eta deialdia xedapen orokor baten bidez egiterik ez dagoela ere. Diru-laguntza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta bertan adieraziko dira haien zenbatekoa, xedea eta onuradunak, eta Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko zaizkio sei hilabetean behin.

  2. Dagokion ekitaldi ekonomikoa amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta beren erakunde autonomoek gauzatu diren diru-laguntza programak ebaluatu beharko dituzte; helburua da aztertzea lortutako emaitzak, erabilgarritasuna eta inpaktu soziala eta programa horiek mantentzearen edo kentzearen bidezkotasuna. Ebaluazio hori kontrol ekonomikoaren arloan eskumena duen sailari jakinaraziko zaio. Jaurlaritzak Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari bidaliko dio aipatutako ebaluazioaren edukia.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 27a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.