Lea ibaiko paisaia industrialaren karakterizazioa eta balorazioa
LEA BAILARA
Lea bailara komunikazio zaileko gune menditsua da. Horrek baldintzatu ditu kokaguneak eta horien bilakaera; eta, hori dela-eta du gaur egun biztanleria-dentsitate baxua. XIX. mendean jada industrializaziorako jauzia eman zuten beste bailara bizkaitar eta gipuzkoarren aldean, Lea bailara aldaketa horietatik kanpo mantendu zen hein handi batean. Eta, horregatik da, XIX. mende hasieratik gaurdaino, aldaketa espazial handirik gabe mantendu den paisaia. Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari lotutako bizimoduen jarraipenak ezaugarritzen du, usadiozko produkzio-unitatearen inguruan: baserria.
Lea ibaiaren ibilgua
Lea ibaiaren ibilguaren 23 kilometroetan zehar nabarmena da ibaiak ardatz gisa izan zuen garrantzia; bertan, industria- eta produkzio-jarduera inportantea jazo zen. Garapen eta eboluzio historiko nabarmeneko jarduera izan zen. Aztarnak aurkitu daitezke XIV. mendetik hasi (burdinola zaharrenak) eta XIX. eta XX. mendeetaraino (industria-jardueraren protagonismoa ibai-ahoan ardazten da, erriberako ontziola eta galdategietan). Garai ezberdinetako bide-ingeniaritza adibide interesgarriak aurki daitezke, burdinolek Lekeitioko portuarekin zuten komunikabide desberdinak kontuan hartuz. Horien aztarnak dira bideak, eta, batez ere, zubiak. Horrek guztiak honako bilakaera historikoaren irudia eskaintzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-garapenarena, burdinola, errota eta ontziolena. Aldiz, Lea ibaiko ontziola horiek ez zuten jaso Kadagua, Ibaizabal-Nerbioi, Deba, Oria edo Urola bezalako beste euskal ibaiek jaso zuten industriaren bultzada berritzailea.
|
TIPOLOGIAK
Lea ibaiaren ibilgua maila goreneko ondare- eta paisaia-katalogoa da, bertan dauden industria-garaiko zein industriaurreko elementuen aniztasun tipologikoagatik.
Honakoak topatu daitezke: burdinola handiak eta burdinola txikiak; presa- eta errepresa-errotak; ezohiko tipologiei erantzuten dien itsasaldi- edo kubo-errotak; zentral elektriko txikiak; erriberako ontziolen adibide apartak...
Hala ere, hiru dira paisaia-egitura horretan nagusitzen diren industria garaiko eta industriaurreko tipologiak:
- Burdinola.
- Errota.
- Erriberako ontziola.
Burdinola
Industriaurreko tailer mota bat da. Bertan, burdin-mea eraldatzen zen. Adibiderik zaharrenak XII eta XIII. mendeetakoak dira: haizeolak, mendiko burdinolak edo burdinola lehorrak. Horietan, burdin-mea aire zabalean kiskaltzen zen.
Ondorengo mendeetan, ibaien energia aprobetxatzeko makinak azaldu ziren euskal bailaretan: zearrolak edo burdinola hidraulikoak, XIV. mendetik aurrera ezarri zirenak. Burdinola handiak (edo nagusiak) eta burdinola txikiak (edo tiraderak) bereizten dira. Burdinolen aroa XIV eta XVIII. mendeen artekoa izan zen. XIX. mendean heldu zen erabateko gainbehera.
Errota
Errota zerealak ehotzeko ibaiaren indarra erabiltzen duen produkzio-egitura bat da. Adibide ugari aurkitu daitezke Learen luzeran zehar. Isuntzako itsasaldi-errota kenduta, aztertu diren gainerakoak gurpil horizontaleko errota hidraulikoak dira.
Errotak, burdinolak bezala, presa eta kanal bana behar ditu ura ehoketarako eraikinera bideratzeko. Alde horretatik, presa-errotak edo errepresa-errotak izan daitezke.
Erriberako ontziola edo aroztegiak
Ontziola tradizional deitzen zaio ur-bazterrean kokatutako lantoki irekiari. Aire librean egiten zen lan, eta gune hondartsuetan edo normalean harrizkoak ziren plataforma artifizial txikietan kokatzen ziren. Erriberako ontziolek ez dute hormarik. Horrek, moldakortasun handia eskaintzen die edozein ontzi motaren tamainara egokitzeko. Ontziola horiek pribatuak ziren gehienetan, eta arrantza-ontziak eta kostaldeko itsasontzi txikiak eraikitzen zituzten, patatxeak, pinazak eta mea-garraiorakoak kasu.
|
AZPIEREMUAK, ELEMENTUAK, BALORAZIOA
Ondoz ondoko produkzio unitate ezberdinak kontuan hartuz, azpieremuak identifikatu dira; horietan multzokatu dira Lea ibaiko industria-paisaia eratzen duten ondare-elementuak. Banaketa hori honakoek zehaztu dute: elementu bakartuek beraien artean duten harremana, eta okupatzen duten espazioan duten antolaera. Azpieremuetako bakoitzak produkzio- eta espazio-harremanak ezartzea ahalbidetzen du, eremu bakoitzak berezkoak dituen ulermen-esparruak sortuz; baina, beti ere, Lea ibaiaren espazio produktiboaren baitakotzat hartuta. Izan ere, ibai-ibilguan kokatutako azpiegitura hidraulikoak (presak, kanalak, antaparak...) ikusmen-jarraitasuna –urloen bidez– eta soinu-jarraitasuna –ur-jauzien bidez– eratzen doaz. Ibilbide guztian ikusi daitekeen bezala, presa eta urloen segidek espazio komun bat eratzen duten elementuak uztartzen dituzte.
Azpieremuen zerrendaketa ibai-ibilgua jarraituz duten hurrenkeraren araberakoa da. Alabaina, ondorengo taulan azpieremu horiek udalerrika sailkatu dira. Gainera, azpieremuen barruan ez dauden hiru elementu gehitu dira:
- A elementua/ Kalzada’ko Zubia-Ingelesena
- B elementua/ Leabeko zubia
- C elementua/ Ondarroarako errepideko zubia
Hortaz, ondorengo taulak azpieremuak (A), kokatzen direneko udalerria (U), biltzen dituzten elementuak (EL), horien kontserbazio-egoera (K:[O]na, [E]rdipurdikoa, [T]xarra) eta balorazioa (B: balio nabarmenenak baizik ez dira aipatzen) adierazten ditu.
U |
A |
EL [K] |
B |
Munitibar – Arbatzegi – Gerrikaitz |
1- Agorriako errota |
Errota [E] Azpiegitura hidraulikoa [T/O] Agorriako zubia 1 [O] Agorriako zubia 2 [O] |
Osoko balioa Integritate-balioa Balio historikoa Paisaia-balioa Integrazio-balioa |
2- Goikolako burdinola eta errota
|
Azpiegitura hidraulikoa [T] Errota [O] Burdinola (ustezko arkeologia-eremua) |
Balio historikoa Paisaia-balioa Interpretazio-balioa Integritate-balioa |
|
3- Olatxuko burdinola eta errota
|
Azpiegitura hidraulikoa [T/O] Errota [O] Burdinola (ustezko arkeologia-eremua) Garro/Ganotxeko zubia |
Balio historikoa Balio tipologikoa Osoko balioa
|
|
4- Bengolako burdinola eta errota |
Burdinola [O] |
Balio historikoa |
|
5- Elortza errota |
Azpiegitura hidraulikoa [O] Errota [O] |
Balio historikoa Paisaia-balioa Balio arkitektoniko eta teknikoa Osoko balioa
|
|
6- Munitibarko burdinola |
Azpiegitura hidraulikoa [E] Zubia [O] Burdinola (ustezko arkeologia-eremua) Dorrea (ustezko arkeologia-eremua) |
Balio historikoa
|
|
7- Kubo errota |
Azpiegitura hidraulikoa [T] Errota [E] |
Berezitasun-balioa Balio tipologikoa Balio historikoa Balio teknologikoa
|
|
8- Uribei errota |
Azpiegitura hidraulikoa [O] Errota [O]
|
Balio historikoa Paisaia-balioa Osotasunaren integritate-balioa |
|
[Azpieremutik kanpo] |
A- Kalzada’ko Zubia [O] |
Osoko balioa Balio tipologikoa |
|
Aulesti |
9- Goikoerrota eta Bekoerrota errotak |
Goikoerrota errota [O] Bekoerrota errota [O] Goikoerrotako azpiegitura hidraulikoa [O] Bekoerrotako azpiegitura hidraulikoa [O] Bekoerrota zubia [O] |
Osoko balioa Balio historikoa Balio tipologikoa Balio teknologikoa
|
10- Zetokiz burdinola eta errota |
Zetokiz burdinola [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Zetokiz zubia [O] Ibarrola zubia [O] |
Osoko balioa Balio historikoa Eraikuntza balioa Paisaia- eta integrazio-balioa
|
|
11- Torreko Errota errota eta zerrategia |
Torreko Errota errota Azpiegitura hidraulikoa Ibekatz zubia Oinezkoen zubia Aulestiko dorrea Dorretxe-zubia |
Osoko balioa Balio historikoa Interpretazio-balioa Paisaia- eta integrazio-balioa
|
|
12- Ibetako errota |
Ibetako errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Ibetako zubia [O] |
Osoko balioa Paisaia- eta integrazio-balioa
|
|
13- Amuluako errota |
Amuluako errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Amuloaga zubia [O] |
Balio teknologikoa Eraikuntza balioa Balio ikonografikoa Paisaia-balioa |
|
14- Angizko burdinola eta errota |
Angizko burdinola-errota [O] Angiz Nagusi baserria [O] Torretxu dorrea [O] Antzior zubia [O] |
Osoko balioa Paisaia- eta integrazio-balioa Balio historikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa
|
|
Gizaburuaga |
15- Errotatxu errota |
Errotatxu errota Azpiegitura hidraulikoa Errotatxu zubia |
Osoko balioa Paisaia- eta integrazio-balioa
|
16- Bengoleako burdinola- eta errota-multzoa |
Burdinola Errota Iragandako urezko errota Azpiegitura hidraulikoa Dorrea Zubia |
*Baliteke izatea Lea ibai osoko azpieremu nabarmenena* Osoko balioa Paisaia- eta integrazio-balioa Balio historikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa
|
|
17- Errotabarri errota |
Azpiegitura hidraulikoa [O] |
Berezitasun-balioa Integrazio-balioa Balio historikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa
|
|
18- Erezako burdinola eta errota |
Erezako burdinola-errota Azpiegitura hidraulikoa Ereza baserria Ereza zubia |
Osoko balioa Balio historikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa Paisaia-balioa
|
|
19- Errotazar errota |
Errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] |
Balio historikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa Balio morfologikoa Paisaia-balioa
|
|
20- Lariz-Oleta burdinola eta errota |
Errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Zubia [O] Baserria [O] |
Osoko balioa Eraikuntza- eta teknologia-balioa Balio historikoa Paisaia-balioa
|
|
21- Antzubiko Errota errota |
Azpiegitura hidraulikoa [O] |
Paisaia-balioa Ingurumen-balioa |
|
Amoroto |
22- Boluako errota |
Errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Zubia [O] |
Balio historikoa Paisaia-balioa Ingurumen-balioa |
23- Errotabarri errota |
Errota [O] Azpiegitura hidraulikoa [O] Zubia [O] |
Balio tipologikoa Eraikuntza- eta teknologia-balioa Paisaia- eta ingurumen-balioa |
|
24- Artiña Errotako presa |
[O] |
|
|
26- Olalde-Zubietako presa |
Azpiegitura hidraulikoa [O] |
Paisaia-balioa Ingurumen-balioa |
|
Mendexa |
25- Ipidegiko errota |
[O] |
Balio historikoa
|
29- Isuntzako errota |
[O] |
Balio teknologikoa Berezitasun-balioa Balio historikoa Paisaia- eta ingurumen-balioa |
|
Guerediaga, Iturriza y C.ª galdategia |
[O] |
Balio historikoa Balio tipologikoa Osoko balioa |
|
M/ Ispaster |
[Azpieremutik kanpo] |
B- Leabeko zubia [O] |
Osoko balioa Balio tipologikoa |
M/ Lekeitio |
[Azpieremutik kanpo] |
C- Isuntzako zubia [O] |
Osoko balioa Balio tipologikoa |
Lekeitio |
27- Murelaga ontziola – Goyoaga ontziola |
[E] |
Ondare-balioa Berezitasun-balioa Balio morfologiko eta ikonografikoa Paisaia- eta ingurumen-balioa |
28- Eguiguren y Achurra ontziola |
[O] |
Ondare-balioa Berezitasun-balioa Balio morfologiko eta ikonografikoa Paisaia- eta ingurumen-balioa |
|
30- Mendieta ontziola |
[O] |
Ondare-balioa Berezitasun-balioa Balio morfologiko eta ikonografikoa Paisaia- eta ingurumen-balioa |
PAISAIAREN BALORAZIOA
Lehenik eta behin, duen interes historikoagatik nabarmentzen da multzoa. Ertaro berantiarreko burdinolei lotutako elementuak aurkitu daitezke, hala nola Bengola eta Munitibarkoak Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen edo Bengoleakoa Gizaburuagan. XIV. mendekoak dira horiek. Horiei gehitu behar zaizkie irin-produkziorako unitateak. Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietan eragile garrantzitsua izan ziren, eta adibide interesagarriak gelditzen dira ibilguan, erabilera eta jatorrizko makineria mantentzen dutenak oraindik. Eremuaren interes produktiboa harago doa. Industria Iraultzarekin, makina horietako batzuk produkzio-unitate moderno bilakatu ziren, zentral hidroelektriko edo zerrategiak esaterako. Adibide gailenak dira Aulestin dagoen Zetokiz edo Gizaburuagako Lariz-Oleta. Uraren erabileraren bilakaera ikusi daiteke horietan, makina tradizionaletik makineria moderno industrialera.
Unitate txiki horiekin batera, aberastasun eta konplexutasun handiko multzo bikainak daude Leako bailaran; adibidez, Aulestiko Angiz edo Gizaburuagako Bengolea. Burdinola eta errota produkzio-unitate biek ala biek jaso zituzten defentsa- eta bizitegi-funtzioak. Lurraldearen antolamendu propioa eratzen da horrela, gaur egun ere irakurgarria, bide-azpiegitura eta eraiki gabeko espazioei esker. Tradiziozko produkzio-guneei lotutako dorreen etsenplu dira desagertuta dagoen Munitibarko dorrea edo Aulestiko Torreko-errota, eta Gizaburuagako Ereza eta Lariz.
Leako paisaia interes teknologiko handia duen multzoa ere bada. Ingeniaritza hidraulikoko soluzio ezberdinak kokatzen dira bertan. Duten garrantziagatik, nabarmentzekoak dira arku-presak: XVIII. mendetik aurrera, Pedro Bernardo Villarreal de Berrizen eskutik, ingeniaritza modernoa goitik behera aldatu zuten. XVIII. mendera arte, Europan eraikitako presa edo presa txiki oro zuzenak eta grabitatezkoak, edo arku bakarrekoak izan ziren. Izan ere, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz izan zen segidako arkuekin eratutako presak asmatu, diseinatu eta eraiki zituen lehena. Presa horiek tarteko horma-bularrek eusten zituzten. Horrek gauza bi zekartzan berekin: funtsezko aurrerapena eta ingeniaritza hidraulikoaren kontzeptu berria. Presetako esfortzu mekanikoen banaketen inguruko interpretazio berri batean oinarrituta zegoen aldaketa, eta, diseinu eta eraikuntzari zegokionez, nabarmen merkeago eta erresistenteagoak ziren. Berekin zekartzan berrikuntzengatik, presa mota hori bilakatu zen denen artean hedatuena, eraikitzaile modernoek ere erabilia. Alde horretatik, Lea ibaiaren ibilguan honakoak gailentzen dira: Aulestiko Ibeta, Amulua, Angiz eta Bekoerrota presak; Gizaburuagako Lariz eta Errotabarri; eta Amorotoko Errotabarri. Baina, horiez gain, Lean ehoketari aplikatutako askotariko teknologia eta tipologiak aurki daitezke. Makina tradizionalei ezohikoagoak diren beste batzuk batzen zaizkie –eta, horregatik, bitxitasunagatik nabarmentzen dira–, Munitibarko Kubo errota edo Mendexako itsasaldi-errota adibidez. Etsenplu horiekin ondare-tipologien sorta zabala osatzen da.
Ibaiaren azken zatian, Lekeitioko itsasadarrean, erriberako ontziolen talde bikaina dago. Tipologia tradizionala mantentzen dute, eta Eguiguren y Achurra edo Astilleros de Mendieta bezalako adibide gailenak daude bertan. Horien berezitasuna dela eta, babestuta daude; Monumentu multzo eta Monumentu figuren pean, hurrenez hurren.
Lea ibaiaren ibilguko balio nagusienetarikoa da bere irakurgarritasuna: interpretazio-gakoak ez dira burdinola, errota eta ontzioletako objektu, makina edo instalazioen presentziara mugatzen; gako horiek espazioak eskaintzen dituen bestelako erreferentzia eta trazuak ere biltzen dituzte, honako alderdiak ulertzeko lagungarri direnak: bilakaera, elementuen arteko lotura, paisaiaren barne-funtzionamendua, komunikabideak... Ondare oso osoa da, ebokazio-gaitasun handia duena, eta paisaiaren okupazio-geruza ezberdinak jasotzen dituena. Gainera, geruza horietako bakoitzean kalitate handiko nahikoa elementu identifikatu dira, tipologia eta garai historiko bakoitza ezagutu eta interpretatzeko baliagarriak.
Azken finean, Lea ibaiko Paisaia Kulturalak berezkoak dituen zenbait balio biltzen ditu, azpieremuen eta horiek osatzen dituzten elementuen banako balioak osatuz. Industrializazio aurreko garaiko sare produktiboa erraz antzeman daitekeen espazio berdingabea da. Industria bilakaera jaso ez izanak jatorrizko-balioa ematen dio, ezohikoa den zerbait. Euskal ibai-ibilgu gehienak ezinbestean ikusi zuten beren burua tradiziozko produkzio-egiturak aldatzera behartuta, industrializazioak ekarritako produkzio-eredu berriak jaso ahal izateko.
Bai ibaiak bai segidako unitate produktiboek paisaia-, bizitegi- eta produkzio-balio altuko espazioa osatu dute. Balio horiek ia bakarrak direla esan daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bailara batzuen garapena ikusita.
JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:
Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: ikerketaren esparrua, Lea ibaiko paisaia-unitateen identifikazioa, paisaia osatzen duten azpieremu eta elementuen identifikazioa, paisaia-unitatearen balorazioa, haren zedarriztapen eta justifikazioa, lurralde- eta hirigintza-plangintzetan kontuan hartzeko oinarrizko gomendioak, bibliografia eta eranskinak (azpieremu eta elementuen fitxak).
Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: “informazio gehiago”.