Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetarako, Bereziturik dauden Lanpostuak betetzeko Berariazko Lekualdatze-Lehiaketa.
Deskribapena
Prozeduraren xedea
Prozeduraren xedea hornitzea da eginkizunengatik edota hizkuntza dela-eta bereziturik, hutsik dauden lanpostuak berariazko lekualdatze-lehiaketa bidez prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetarako.
Faseak eta baremoa
Berariazko lehiaketak honako fase hauek ditu:
- Eskaerak aurkeztea.
- Merezimendu orokorrak egiaztatu eta baloratzea.
- Merezimendu espezifikoak baloratzea.
Justizia eta Giza ezkubideen sailburuak izendatuko du Balorazio Batzorde bat Agindu bidez eta bera arduratuko da merituak baloratzeaz.
Behin-behineko ebazpena
Justizia Administrazioko zuzendariak ebazpen bidez behin-behinean ebatziko du deialdia. Behin-behineko ebazpenaren aurka alegazioak aurkez daitezke 10 egun balioduneko epean.
Behin betiko ebazpena
Deialdia ebatziko da behin betiko Justizia eta Giza ezkubideen sailburuaren ebazpen bidez.
Nori dago zuzenduta
Destinoa edozein lurralde-eremutan daukaten eta deialdi honetan ezarritako baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen dituzten prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetako karrerako funtzionarioei.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Ebazten duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
HARREMANETARAKO
Harremanetarako datuak
Telefonoa: 945 01 91 42
E-posta: personal_jus_provision@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Justizia arloko Lehiaketak: 1084406
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
ERRESULTA
DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA:
PARTE HARTZEN DUTEN LANGILE GUZTIEK AURKEZTU BEHARREKOA:
- Euskararen jakite-mailari dagokion titulua
- Zuzenbideko lizentziatura edo gradua
Titulu horiek ofizioz egiaztatuko dira, eta ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea, honako hauek izan ezik:
- Ofizioz egiaztatzearen aurka dauden interesdunenak.
- 1992. urtea baino lehenagoko Zuzenbideko lizentziatura edo graduak.
EAE-TIK KANPOKO PARTE-HARTZAILEEK AURKEZTU BEHARREKOA:
- Kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua.
- Jabetzan betetako azken lanpostuaz jabetzeko eginbidea.
- Dagokion kidegoko funtzionarioak izendapena.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duen Aginduari; aipatutako errekurtsoa Lan eta Justiziako sailburuari zuzendu beharko zaio hilabeteko epean.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Beste tramite batzuk
Alegazioak aurkeztu ahal izango dira onartutako eta baztertutako langileen behin-behineko Ebazpenaren aurka, betiere Ebazpena argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen baitan.
Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.