Hezkuntza Saila

Ikasturte hasierako esleipena. 2024-2025

2024-2025

* Iragarki-taula (leiho berri batean irekitzen da)

Prozesuaren aurreko aukerak: ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldaketa

2024ko ekainaren 3ko 12:00etatik ekainaren 7ko 12:00etara, Lurralde Historikoaren aldaketa eskatzeko epea irekita egongo da, karrerako funtzionarioen ofiziozko esleipenetarako.

Eskabideak hezigunean (leiho berri batean irekitzen da) prestatutako inprimakiaren bidez egingo dira.

  • Onartutako eta baztertutako eskadibeak - Behin betiko zerrenda (leiho berri batean irekitzen da)

    Lurralde historikoa aldatzeko eskaeren zerrenda argitaratzea, 2024-2025 ikasturte-hasierako esleipenetan karrerako funtzionarioak ofizioz esleitzeko

    2024ko ekainaren 21ean, karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko eskaeraren ebazpena argitaratu da langile bakoitzaren Hezigunea (leiho berri batean irekitzen da)n. Pertsona bakoitza Hezigunea (leiho berri batean irekitzen da)n sartu beharko da, bere gakoekin, eta argitalpenera sartu.

OHARRAK


Prozesuaren gida

Aplikazio informatikoaren eskuliburua


Araudia

Araudia

Hautaketa-prozesuetan hautatutako langileen lanpostuak esleitzeko lehentasun-ordena

Bi finkatze-prozesuak , egonkortzeko lehiaketa-oposizioa eta ohiko lehiaketa-oposizioa (Deialdia: EHAA, 2022-12-28) , aldi berean ebatzi dira, eta espezialitatearen eta puntuazioaren arabera ordenatuko dira zerrenda bakar batean. Zerrenda hori erabiliko da ikasturte-hasierako esleipenetan parte hartzen duten langileei plazak esleitzeko. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da bi prozesuak gainditu dituzten pertsonak egonkortzeko lehiaketa-oposizioan bakarrik hautatuko direla, deialdiaren 11.5 oinarriaren 2. paragrafoa aplikatuta. Hala ere, bi prozesuak gainditu dituzten pertsonek, 2024-2025 ikasturte hasierako esleipen-prozesuan, bi hautaketa-prozesuetatik lortutako notarik altuenarekin parte hartuko dute.

Prozesuaren gida

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

  • Lanpostuak aukeratzeko orduan, izangaiek lehentasun-ordenaren arabera ordenatu beharko dituzte borondatez aukeratu dituzten lanpostuak. (Ikus tutoretza-bideoa (leiho berri batean irekitzen da), plazak aukeratzeari buruzkoa: Aplikazio informatikoaren eskuliburua).

Lanerako prest egoera aldatzea (bakarrik IKHA-rako eta “Justifikatutako uko egite” egoeran daudenentzako)

Araudia

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

Ordezkapenetarako izangaien zerrenda

Hezkuntza Sailarekin duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, ahalik eta lasterren bidali behar duzu dokumentazio hau Tramitaguneren bidez.

Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, Hezigunearen ataritik (leiho berri batean irekitzen da). Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.