Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza
- Titularra: Elena Pérez Barredo
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomia, Lana eta Enplegua
ORGANIGRAMA
Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza | Elena Pérez Barredo | |
Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza | Angel Lapuente Montoro | |
Gizarte Ekonomia Zuzendaritza | Jokin Diaz Arsuaga |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
12. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren zuzendaritzapean, honako arlo hauetan sailari esleitutako egitekoak beteko ditu: lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea; gizarte-ekonomia; enpresen gizarte-erantzukizuna, eta Gizarte Segurantza, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aurreikusitako moduan. Sailburuordeak honako egiteko hauek izango ditu, 4. artikuluan esleitzen zaizkionez gainera:
- Eragile sozialek lanaren arloko topaguneetan egiten dituzten akordioak sustatzea, eta horiek garatzen laguntzea.
- Lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan eragile sozialek egindako akordioak bultzatu eta babestea.
- Enpresa-kultura jakin bat bultzatzea, oinarri izango dituena itunak eta langileen enpresako parte-hartzea.
- Lanaren antolamenduaren hobekuntza eta modernizazioa bultzatzea, enpresetan produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.
- Lankidetzan aritzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailarekin, lankidetzarako formulak garatuz, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren gizarte- eta industria-arloko sarea osatzen duten sektoreen produkzio-prozesuak bultzatzea.
- Lan Harremanen Euskal Eredua defendatzea.
- Elkarrizketa sozialeko foroetan jardutearen eta parte hartzearen alde egitea, bereziki Elkarrizketa Sozialaren Mahaian.
- Zehapenak ezartzea kooperatiben arloko arau-hauste oso astunengatik, bat etorriz Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.b) artikuluarekin eta otsailaren 13ko 12/2024 Dekretuaren bidez onartu zen Kooperatiben arloko ikuskapenari eta zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluarekin.
- Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Gizarte-ekonomiaren, ekonomia solidarioaren eta kooperatibismoaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.
- Enpresen gizarte-erantzukizunaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.
- Bere gain hartzea Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren goi-mailako koordinazioa eta zuzendaritza, eta haren funtzionamendua zaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoan.
4. artikulua.– Sailburuordeak.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har:
- Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta horien eragina aztertzea.
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Gaiaren arabera, eskumenak dituzten estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-entitateetako organoekin harremanak izatea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza-normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan aurreikusitakoarekin.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Bere gain hartzea bere sailean eta bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ardura, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin.
- Lehiaketa bidezko dirulaguntzen deialdiak ebaztea, bai eta norgehiagokarako beste prozedura batzuen –lehiaketaz bestelakoak– eta segidako lehiaketaren prozeduren deialdiak ere.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumenak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Ekonomia, Lana eta EnpleguaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak