Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lambretta

Itzuli

Eibarko Lambretta fabrikaren instalazioak Otaola hiribidean daude, Donostia-Bilbo errepide zaharraren alboan. “Lambretta Locomociones S.A.” enpresa Florencio Irigoyen Berrondo jaunarena zen, eta 1950eko hamarkadaren hasieran sortu zen bizikleta motordunak egiteko xedez. 1953. urtean instalazio-lanak hasi ziren: bulegoak, lantegiak eta motozikletentzako pista edo probaleku bat, eraikinaren teilatu-lauan. Enpresa itxi zenetik hona eraikinak hainbat erabilera izan ditu. Lehengo fabrikaren tokian Ertzaintzaren bulegoak, aparkalekua, jatetxeak eta beste hainbat enpresa daude gaur egun.


Argazki galeria