2007-2008rako PROIEKTU TRAKTOREAK 2005-2006 urteetan egindako lanetan oinarritzen dira.
Planaren hasieratik lantzen eta garatzen joan diren proiektuak dira, baina planifikazio eta jarraipen eraginetarako biurtekoetan zatitu dira.
Proiektu hauek jarraikortasun lerro argiak dituzte Planaren lehen 4 urteotarako. 2007-2008rako bi urteotan, proiektu jakin batzuek duten izaera eta eragina kontuan hartuta, proiektu traktore moduan hartuko ditugu, eskatuko duten ahalegin eta baliabideak handiagoak direlako. Proiektu traktore hauetatik nabarmenenak datoz hurrengo orrialdeetan.
ERREALITATE IZANGO DIRA, BESTEAK BESTE
ARTE ETA KULTUR INDUSTRIEN INSTITUTUA: Arte eta Kultur Industrien proposamena egin eta Jaurlaritzan onestea.
ARTE ESZENIKOEN IRAKASKUNTZARAKO ZENTROA: Arte eszenikoen ikaskuntzarako eskola bat egiteko proposamena osatzeko lanetan Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzea, ondoren Hezkuntza sailak onartzeko.
BEHATOKIA: 2007-2008-rako egitarauari jarraituz Behatokiaren lana garatu. Kulturarako marko estatistikoa egin eta martxan jarri.
ZERGA-ARINKETEN ARAUBIDEA: Kultur inbertsioetan zerga-arinketek duten eragina aztertu eta ondoren proposamenak egitea.
ARAUDIA: Museoen legea martxan jarri. Liburutegien legea Legebiltzarrean onetsi eta martxan jarri. Euskadiko Agiritegien legea egin eta Gobernu mailan onestea.
HITZARMENAK: Elkarte estrategikoen egiturak indartu eta kudeapena hobetzeko bide berriak ezarri, profesionalizazioan ere aurrera egiteko: hitzarmenak.
EITB-REN KONTRATU PROGRAMA : EITB-rekin bigarren kontratu programa sinatzea.
BIKOIZKETA ETA FILMEN ERAKUSKETA EUSKARAZ: DVD formatuan pelikulen bikoizketak gehitu eta euskarazko filmen erakusketa indartu.
ZINERAKO DEIALDI BERRIAK: edukiak oinarri berrietan; luzemetraiak eta dokumentalak sustatu eta hedatzeko laguntzak.
FM-AK: FM-entzako araudi berriaren egitea.
DIGITALIZAZIOA: Digitalizazio zentro koordinatzaile baten proposamena egin eta garatu.