Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak: jakinarazpena

Deskribapena

Instalazioan egiten badira C taldean katalogatutako jarduerak, "-" talderik gabeko jardueren batura C taldekoa izatera heltzen bada, hau da, A eta B taldekoek adina kutsa ez dezaketenek, Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueren (AKDJ) jakinarazpen bat aurkeztu behar dute. Jakinarazpen horretan IKE batek egiaztatutako memoria, erantzukizunpeko adierazpen bat duena, baita tximiniak eragiten duen kutsaduraren neurketa ere, ingurumen kontrolerako erakunde egiaztatu batek (IKE) egindakoa, atmosferara egiten diren emisio-mugak - aplikatzen zaizkienak- betetzen dituztela bermatzeko.

Instalazioan jarduerak "-"(2) edo "-"(5) taldeko jarduerak garatzen badira, litekeena da AKDJ jakinarazpena egin behar. Kontsulta bat egingo dute aurretik, zer tramite behar duten jakiteko; horretarako, behar den informazioa emango du Ingurumen Sailburuordetzak instalazioaren administrazio-erregimena ezar dezan.

Nolanahi ere, instalazioak aztertu beharko du ingurumen-baimen bakarraren mende dagoen, Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.B. eranskineko beste jarduera batzuk garatzeagatik. Hala bada, baimen hori eskatu beharko baitu (Ingurumen-baimen bakarra). Ingurumen-Baimen Bakarraren mende ez badago, AKDJ jakinarazpena izapidetu behar du.

Jakinarazpena behar duten instalazioek beren emisioen kontrolak egin behar dituzte Ingurumen Kontrolerako Erakunde batekin bost urtean behin.

Behin erregistratuta, AKDJ jakinarazpena behar duten instalazioek C taldeko EIEn emisioak 3 urtean behin kontrolatu behar dituzte, gutxienez, hori baita 1042/2017 Errege Dekretuak agindutako aldikotasuna.

Emisio-mugaren bat betetzen ez bada, jakinarazi beharko da.

Kasu batzuetan, jakinarazpena behar duten instalazioak salbuetsita egon daitezke beren emisio-kontrolak egitetik (ez dute IKEaren hasierako txostena egin beharko, ezta IKEaren aldizkako txostena ere):

  • jarduera bakar batek ere ez badu foku bideratua, edo
  • emisio guztiak ez-sistematikoak badira, edo
  • aurretik aurkeztutako jakinarazpenaren aldaketa izapidetu bada, betiere horren ondorioz emisio-foku berri bat sartu behar ez bada

IKEaren hasierako txostena behar duen instalazio bat jakinaraztea

Instalazio horietarako kutsatzaileak eta aplikazio-mugak 833/1975 Dekretuaren eranskinean eta AKDJ jakinarazpena behar duten instalazioetan kontrolatu beharreko kutsatzaileak (PDF, 51 KB) izeneko dokumentuan adierazten direnak dira.

IKEaren hasierako txostena behar ez duen instalazio bat jakinaraztea edo horren aldaketa

Instalazioak jakinarazitako jarduerek foku konfinatuekin loturarik ez badute edo, lotura izanda, foku horien funtzionamendua ez sistematikoa bada, ez da kutsatzaileen kontrolik egin beharko, eta ez da beharrezkoa izango IKEaren hasierako txostena aurkeztea. 

IKEren aldizkako txostena aurkeztea

AKDJ instalazioek atmosferara egiten dituzten emisioen kontrolak egin behar dituzte atmosfera zaintza planean ezarritako aldizkakotasunean.

Neurketan agertzen bada emisioen gehieneko balioak betetzen ez direla, AKDJ instalazioaren erantzukizuna da ez-betetze horren berri ematea hartu behar diren neurri zuzentzaileei buruzko plan batekin batera (ikus “Ez-betetzeak jakinaraztea” izeneko izapidea).

Ez-betetzea jakinaraztea eta jarduera-plana bidaltzea

Instalazio baten titularrak detektatzen badu IZP planean ezarritako emisioen gehieneko balioren bat betetzen ez dela, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu luzatu gabe, eta ingurumen organoan jakinarazi beharko du berehala

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • IKEaren hasierako txostena behar duen instalazio bat jakinaraztea: 1036901
  • IKEaren hasierako txostena behar ez duen instalazio bat jakinaraztea edo horren aldaketa: 1036902
  • IKEren aldizkako txostena aurkeztea: 0117604
  • Ez-betetzea jakinaraztea eta jarduera-plana bidaltzea: 0117605
  • Beste jakinarazpen bat egitea: 0117609

Administrazioari komunikazio-egintza

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.