Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Jakinarazpena egin behar duten instalazioek aurkeztu beharreko memoria teknikoa prestatzen laguntzeko gida

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzak prestatu du gida hau, EAEn atmosfera kutsatzeko moduko jarduerak egiten dituztela-eta baimen-jakinarazpena behar duten instalazioek prestatu beharreko memoria teknikoak errazago prestatu, gauzatu eta aurkezten laguntzeko. 

Garrantzitsua da kontuan hartzea aipatutako memoria teknikoa bete aurretik, AKDJ instalazioei dagozkien datuak sartu behar dituztela IKSeeM-ko AIREA moduloan. Datuak bertan sartzeak jakinarazpen txostena betetzeko informazio erabilgarria eskuratzeko aukera emango die instalazioei.

Eskaera egiteko txantiloiak, ereduak eta formularioak aurkituko dituzu "Jakinarazpena behar duten instalazioetarako izapideak" atalean.