Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren kanona. 2021 eta aurrekoak

Hobariak eta salbuespenak

Salbuespenak.

Uraren kanona ordaintzetik salbuetsita geratzen dira honako kontsumo hauek:

1.- Etxean kontsumitutako ura, pertsona eta eguneko 130 litroraino.
Dekretu hau aplikatuko den lehenengo urtean ez zaio kanonik aplikatuko etxean kontsumitutako urari.

2.- Honako hauetarako egindako kontsumoa: ikerkuntza eta kontrol lanak, aprobetxamendua helburu ez duten zundaketa esperimentalak eta ur-jabari publikoa kudeatu eta hobetzeko lanak, Uraren Euskal Agentziak edo beste administrazio publiko batzuek Agentziaren baimen-araubidearen pean egin edo sustatuak direnean.

3.- Suteak itzaltzeko lanetan erabilitako uraren kontsumoa eta oso behar handiko egoeretan edo hondamendietan agintari publikoek agindutakoak.

4.- Ur-hornikuntzarik ez duten hiriguneetan etxean kontsumitutako ura. Salbuespen hori ez zaie ezarriko etxean ur-hornikuntza baduten hiriguneko etxebizitzei.

5.- Ur geza erabili ordez, itsasoko ura hartzea.

6.- Ura berrerabiltzea eta ura kontsumitu gabe energia lortzeko edo industriako beste erabilera batzuetarako erabiltzea, betiere uraren kalitatea eta kantitatea aldatzen ez denean.

7.- Urtean 50 metro kubiko baino gutxiagoko kontsumoa, etxeetarako ur-hornikuntzaren sarekoa ez denean.

Hobariak


1.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da ura iturri publikoak eta monumentalak hornitzeko erabiltzen denean, kaleak garbitzeagatik eta parkeak eta lorategiak ureztatzen erabiltzen den urarengatik, betiere erakunde publikoek zuzenean edo zeharka egiten dutenean.

2.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da kirol-instalakuntza publikoetan erabiltzen den urarengatik.

3.- Zerga-oinarriaren % 95eko hobaria emango da, nekazaritzan eta abeltzaintzan kontsumitzen den urarengatik. betiere Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza alorreko eskumenak dituen organoak EAEko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen duenean edota ustiapen-koadernoa, Ingurumen arloko Kontratua edo antzeko egiaztagiriak dituenean.

4.- Zerga-oinarriaren %70eko hobaria emango da industrian kontsumitzen den urarengatik, betiere eskuragarri dauden teknikarik onenak erabiltzen direnean, eta EKOSCANa edo ingurumena kudeatzeko ziurtagiria (EMAS Araudiaren edo ISO 14001 sistemaren aurreikuspenen arabera) lortuta dagoenean.
Industrian ur gutxiago kontsumitzeko plan bat izan eta plan hori Uraren Euskal Agentziak ziurtatua baldin badago, %90eko hobaria emango da.
Ondorio horietarako, 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN 2009) 05 eta 43 atalen arteko jardueretan, biak barne, kontsumitutako ura industria erabilerakotzat hartuko da. (CNAE-2009).

5.- Zerga-oinarriaren %95eko hobaria emango da, euri-urak edo isurketa-urak erabiliz gero.


Nola eskatu hobariak edo salbuespenak?

  • Erakunde hornitzaileen bidez egiten diren kontsumoetarako, hobaria URA 100 eredua erabiliz eskatu behar da (URA 001 eredua ere erantsita).
  • Ibai, putzu, iturburu edo euri-uren aprobetxamendutik hartutako ura kontsumitzen bada, hobaria hasierako adierazpena aurkezten den unean bertan egingo da, URA 200 ereduaren bidez (URA 001 eredua ere adierazita).

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana